Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Behin-behineko Ordezko Ziurtagiria (BOZ)

Europako Osasun Txartelaren Behin Behineko Ordezko Ziurtagiriak (CPS), agiri pertsonal eta besterenezina izanik, eskubidea ematen du ikuspuntu medikotik beharrezkoak diren osasun zerbitzuak jasotzeko, Europako Eremu Ekonomikoan (1) edo Suitzan egindako aldi baterako egonaldietan. Aintzat hartuko da prestazioen izaera eta aurreikusitako egonaldiaren iraupena, helmuga herrialdeko legeriarekin bat eginda, eta egonaldiaren arrazoia turismoa, jarduera profesionala edo ikasketak izanda ere.

 CPS agiriak ez du balio bidaiaren arrazoia tratamendu medikoa jasotzea denean. Kasu horretan, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (INSS) edo Itsasoko Gizarte Institutuak (ISM) dagokion inprimakia igorri beharko du, Osasun Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren. Bestalde, agiriak ez du balioko beste Estatu kide batera bizitzera joanez gero.

CPSk EOTren estaldura bera eskaintzen du. Kasu batzuetan osasun laguntzaren zenbateko edo ehuneko finko bat ordaindu beharko duzu, helmuga Herrialdeko asegurudunek dituzten baldintza berekin. Zenbateko hori ezin izango da itzuli.

EOT igorri ezin denean ematen den agiria da, baita dokumentu zehatz batzuk aurkeztu behar direnean edo lekualdatzea berehala gertatuko denean, hasieratik EOT jasotzeko aukerarik gabe.

Informazio gehiago nahi izanez gero, joan webgune honetara: http://ec.europa.eu/social.

Onuradunak

Espainiako legeriak eta Gizarte Segurantzako Erkidegoko Araudiak eskatzen dituzten baldintzak betetzen dituzten eskubideen titularrak eta haien ardurapean dauden onuradunak.

Eskakizuna eta Berritzea

Internet bidez, izapidearen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko ziurtagiri digitala edo Cl@ve iraunkorra baduzu, Europako Osasun Txartelaren (CPS) ordezko behin-behineko ziurtagiria eska dezakezu Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoan.

Horrela, CPS berehala lortuko duzu, eta etxean inprimatu ahal izango duzu.

Aurrez aurre,  Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentro (CAISS) batean, aurretik hitzordua eskatuta hautatutako CAISSen, edota, Itsasoko Langileen Erregimen Bereziaren kasuan Itsasoko Gizarte Institutuaren (ISM) Zuzendaritza Probintzialetan edo Tokikoetan, osasun prestazioak esportatzeko eskubidea frogatzeko dokumentuak eman behar direnean edo lekualdatzea berehala gertatuko denean.

Kasu horretan, CPS berehala lortuko da eta CAISSen edo Zuzendaritza Probintzialetan edo Tokikoetan jasotzeko aukera egongo da.


Baliotasuna

Behin Behineko Ordezko Ziurtagiriak (CPS) agiriak zehazten duen epean balioko du. Gehienez ere hasiera datatik 90 eguneko indarraldia izango du. CPS agiriak irauten duen bitartean berau jasotzeko bete behar diren baldintzak mantendu beharko ditu erabiltzaileak. Hala izan ezean, gastuak erreklamatu egin ahalko dira, okerreko prestazio kontzeptuagatik, 883/04 (EE) Araudiaren 76. artikuluak xedatzen duenarekin bat.

Garrantzitsua da Europako Eremu Ekonomikoko  (1) edozein herrialdetara edo Suitzara joan aurretik CPS agiriaren indarraldiaren barruan itzultzeko aurreikusi duzun data sartzen dela egiaztatzea.

(1) CPSk herrialde hauetan balio du:

Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Suedia eta Suitza.

Nota informativa para imprimir


En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
Nota informativa para imprimir Descargar documento Nota informativa para imprimir. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento Nota informativa para imprimir. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,278 KB) 25/03/2021
Complementary Content
${loading}