Erregimen Bereziak

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Nekazaritza Erregimen Berezia Erregimen Orokorrean sartzea

REAn barne hartutako nekazaritzako besteren konturako langileak,baita zerbitzuak ematen dituzten enpresariak ere,Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta daude 2012-01-01etik aurrera, langile horientzat Sistema berezi bat ezarriz, Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko eskubidea izanez,Erregimen Orokorreko baldintza berdinetan.

Etxeko Langileen Erregimen Berezia Erregimen orokorrean sartzea:

2012-01-01ean eragina izanda, Etxeko Langileen Erregimen Berezia Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko da,langile horientzat sistema berezia ezarriz. Langile horiek eskubidea izango dute Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko,Erregimen Orokorrarenbaldintza beretan. 

Eskatutako baldintza nagusiak

Erregimen Berezietako prestazioa jasotzeko eskubidea izateko baldintza nagusiak honakoak dira kasu bakoitzean:

  • Dagokion Erregimenean altan edo antzeko egoeran egotea.

  • Langileei zuzenean dagozkien kuoten ordainketan egunean egotea, nahiz eta prestazioa, kotizazioen elkarrekiko konputuaren ondorioz, besteren konturako langileen erregimenean aitortu.
    • Horretarako, ordaintzera gonbidatzeko mekanismoa aplikatuko da, 2530/1970 Dekretuak, abuztuaren 20koak, 28.2 |artikulu an ezarritakoa, prestaziorako sarbidea izan zuen unean edo berau gauzatzen denean, edozein zelarik ere interesduna zegoen Gizarte Segurantzako erregimena.
    • Prestazioa onartzeko interesdunak kotizazio guztiak ordaindu dituela ikusten denean, zor diren kuoten atzerapenari jarraiki, baina ondoren atzerapen horren epeak edo baldintzak betetzen ez dituenean, kuotak ordaindu gabetzat joko dira, eta ondorioz, berehala etengo da jasotzen ari den prestazioa. Berriro jasotzen hasteko, Gizarte Segurantzarekin duen zor guztia ordaindu beharko du aldez aurretik. Horretarako, prestazioaren Erakunde Kudeatzaileak interesdunak dagokion kuota zordundua kendu ahal izango du sortutako hileroko bakoitzetik.

Ikatz Meatzaritzako Erregimen Berezia

Prestazioa Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko termino eta baldintza berberetan aitortzen da, ondoko berezitasunarekin:

  • Oinarri arautzailea:

Ezintasuna kontingentzia arruntak direla-eta gertatzen denean, oinarri-arautzailea langileari une bakoitzean dagokion araututako oinarria da, egoera hau hastean zuen lan-kategoriaren arabera.

Erregimen honi buruzko informazio gehiago: 

Itsasoko Langileen Erregimen Berezia

Itsasoko Erregimen Bereziaren barruan dauden langile guztiei onartzen zaie aldi baterako ezgaitasuna, kontingentzia arrunten nahiz lan arriskuen ondorio direnean.

Diru-laguntzak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko zehaztapen eta baldintza berdinak ditu, ondorengo berezitasunekin:

II eta III taldeetako langileei, Itsasoko Gizarte Institutuaren Zuzendaritza Probintzial eta Tokikoen edo dagokion Mutualitatearen bidez, zuzenean ordainduko zaie Sorospena, enpresek ordainketak eskuordetu gabe, baina badago lana utzi eta 4. egunetik 15.era bitartean ordaintzeko ardura.

Norbere konturako langileen kasuan:

  • Diru-laguntza jasotzeko ezinbesteko baldintza da kuoten ordainketa egunean izatea medikuaren baja hartzen den unean, baita lana aldi baterako edo betirako uztea, edo jarduera kudeatzen duen pertsonari buruzko adierazpena izatea ere.
  • Kotizazioko III Taldeko langileek kontingentzia arrunten babesa Erakunde Kudeatzailearekin (ISM) adostu beharko dute derrigorrez.

Erregimen honi buruzko informazio gehiago:

Erregimen honen aplikazio eremuan  bildutako pertsonak, afiliazioa, altak eta bajak eta kotizazioa.

Izapideak: ISMko Zuzendaritza Probintzialak eta Tokikoak.

Complementary Content
${loading}