Erregimen Bereziak

Nekazaritzako Erregimen Berezia Erregimen Orokorrean sartzea:

REAn barne hartutako nekazaritzako besteren konturako langileak, baita horien zerbitzuak jasotzen dituzten enpresariak ere, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko dira 2012-01-01etik aurrera, langile horientzat Sistema berezia  ezarriz. Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko eskubidea izango dute, Erregimen Orokorreko baldintza beretan, arauen bidez ezarritako berezitasunekin.

Etxeko Langileen Erregimen Berezia Erregimen Orokorrean Sartzea:

2012-01-01ean eragina izanda, Etxeko Langileen Erregimen Berezia Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko da, langile horientzat Sistema berezia ezarriz. Langile horiek eskubidea izango dute Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko,  Erregimen Orokorraren baldintza beretan, legez zehazten diren berezitasunekin. 

Eskatutako baldintza nagusiak

Erregimen berezietan prestazioa jasotzeko eskubidea ematen duten eskatutako baldintza nagusiak, kasuan kasuan, hauek dira:

  • Altan edo antzeko egoeran egotea dagokion Erregimenean. Hala ere, erretiro pentsioa jasotzeko eskubidea eduki daiteke altan ez egote egoera batetik, betiere, zehazten diren adin eta kotizazio baldintzak betetzen badira.
  • Langileak zuzenean erantzule diren kuotak ordainduta edukitzea prestazio hori kotizazio jarraituak zenbatzearen ondorioz jasotzen bada ere, besteren konturako langileen erregimen batean.
    • Horretarako, ordaintzera gonbidatzeko mekanismoa aplikatuko da, 2530/1970 Dekretuak, abuztuaren 20koak, 28.2 |artikuluan ezarritakoa, prestaziorako sarbidea izan zuen unean edo berau gauzatzen denean, edozein zelarik ere interesduna zegoen Gizarte Segurantzako erregimena.
    • Prestazioa onartzeko interesdunak kotizazio guztiak ordaindu dituela ikusten denean, zor diren kuoten atzerapenari jarraiki, baina ondoren atzerapen horren epeak edo baldintzak betetzen ez dituenean, kuotak ordaindu gabetzat joko dira, eta ondorioz, berehala etengo da jasotzen ari den prestazioa. Berriro jasotzen hasteko, Gizarte Segurantzarekin duen zor guztia ordaindu beharko du aldez aurretik. Xede horretarako, prestazioa ematen duen Erakunde Kudeatzaileak interesdunak sorrarazitako kuota bakoitza kenduko dio hilero.
    • Pentsio baten aitorpen xedeetarako, pentsioaren gertakizun eragilearen hilabeteko eta gertakizunaren aurreko bi hilabeteetako kotizazioak, nahiz eta horien sarrera Gizarte Segurantzaren informazio sistemetan oraindik azaldu ez, ordaindutzat joko dira interesdunak agirien bidez egiaztatu beharrik gabe, baldin eta langileak eska daitekeen gutxieneko kotizazio aldia egiaztatzen badu, bertan adierazitako hiru hilabeteko aldia ondorio horietarako aintzat hartu gabe.
    • Kasu horietan, erakunde kudeatzaileak aztertuko ditu, urtero, aurreko ekitaldian onuraduna ordainketan egunean zegoelako presuntzioan aitortutako pentsio guztiak, kotizazio horien garaizko ordainketa eraginkorra egiaztatzeko. Kontrakoa gertatuz gero, berehala ekingo zaio pentsioaren ordainketa eteteari eta atxikitako hileko soldatak zor diren kuoten amortizaziorako erabiliko dira, zorra erabat kitatu arte; une horretatik aurrera hasiko da berriro pentsioaren ordainketa.

Autonomoen edo bere konturako langileen erregimen berezia

Prestazioa Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko baldintza berberetan onartzen da, ondorengo berezitasunekin:

Hala ere, kasu berezi batzuetan, ohiko adina baino txikiagoa den adin batekin erretiratu ahal izango dira beren lan bizitzan zehar aldez aurreko erretiroa ematen duen Gizarte Segurantzaren Erregimenen batean kotizatu badute eta baldintza jakin batzuk betetzen badituzte.

  • Oinarri arautzailea:

Ez dira hutsuneak integratuko. Kalkulua egiteko kontuan hartu den aldian kotizatzeko obligaziorik egon ez den hilabeteak aurkitzen badira, hauek ez dira indarrean dauden 18 urtetik gorako langileentzako gutxieneko oinarriekin osatuko.

Kotizazio oinarria murriztuko den kasuetan:

LGSSren 5. xedapen iragankorreko 2. eta 3. ataletan zehaztutakoa, beren kontura lan egiten duten edo langile autonomoen kasuan, lana uzteagatik prestazioak agortzen zaizkien datatik urte bat igarotzen denean aplikatuko da, abuztuaren 5eko 32/2010 Legean zehazten denari jarraiki, lan uzte hori 55 urte bete ondoren gertatzen bada , erretiro pentsioa sorrarazi duen gertaera aurreko azken lanean.

Kuotak ordaindu beharrik ez dagoen kasuetarako, kotizatu gabeko lan denbora tarteetarako oinarri arautzailea zehazteko, , honako arau hauek hartuko dira kontuan:

  1. Oinarri arautzailea zehazteko kontuan hartuko diren kotizazio oinarriak kotizazioaren salbuespen aldia hasi zen aurreko urte naturaleko kotizazio oinarrien batezbestekoa zehazten den azken urteko KPIren batez besteko aldakuntza portzentajearekin handitzearen emaitza izango dira, horrela kalkulatutako oinarriak Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak urtero finkatutako gutxieneko kotizazio oinarria edo kotizazio oinarri bakarra baino txikiagoa izan beharko du.
  2. Batezbesteko hori kalkulatzeko, kotizatu behar ez duen bere konturako jarduerari dagozkion kotizazio oinarriak hartuko dira kontuan.
  3. Aurreko urte naturaleko kuota guztien kotizazio oinarririk ez balego, kotizazio salbuespen aldia hasi aurretik, dauden kotizazio oinarrien batezbestekoa hartuko da kontuan eta dagokien hilabete kopuruagatik zatituko da.
  4. Aurreko urtean kotizazio oinarririk ez balego, dauden lehen urteko kotizazio oinarriak hartuko dira kontuan, aurreko ataletako arauetan zehazten den batezbestekoa kalkulatuz; batezbesteko hori kuoten salbuespen aldiari dagokion urtera iritsi arteko aurreko urte naturalaren edo naturalen batez besteko aldakuntza portzentajean handiagotuko da.
  • Portzentajea:

Ez da urteen abonu eskala aplikatuko, 1967-01-01ean betetako adinaren arabera, kotizazio urteak zenbatzeko orduan.

  • Prestazioa sorrarazi duen gertaera:
    • Lana uzten den hilabeteko azken egunean, alta egoeran daudenentzat.
    • Eskaera aurkezten den hilabeteko azken egunean, alta asimilatu egoeraren batean daudenentzat.
    • Eskaera data, altan ez dauden egoeretarako.
  • Ondorio ekonomikoak.

Gauzatu duen gertaera izan eta hurrengo hilabeteko lehen eguna.

  • Kuoten salbuespena:

2013-01-01etik aurrera langileak Gizarte Segurantzan kotizatzetik salbuetsita geratuko dira, hala badagokio, aldi baterako ezintasunagatik eta kontingentzia profesionalengatik izan ezik, honako kasuren batean egonez gero: 

    • 65 urteko adina, eta 38 urte eta 6 hilabete kotizatuta.
    • 67 urte eta 37 urte kotizatuta.

Kasu hauetan, ez dira aparteko ordainsarien alde proportzionalak zenbatuko. Dagokion adina betetzen duenean langileak ez baditu kasu bakoitzak eskatzen dituen urteak kotizatu, kasu bakoitzean eskatzen diren kotizazio urteak ordaintzen direnean hasiko da aplikatzen kotizazioen salbuespen hori.

Langileak kotizatu ez duen lan aldietan, 1. atalean aurreikusten diren baldintzei jarraiki eta kotizatu beharra eskatzen ez duten prestazioen oinarri arautzailea zehazteko helburuarekin, kotizatu beharrik gabeko ekitaldi ekonomiko bakoitzeko kuotei dagozkien kotizazio oinarriak zehaztutako azken urteko kontsumo prezioaren indizearen batez besteko aldakuntza portzentajearekin handitzearen emaitza izango da. Kalkulatutako oinarriak ezingo dira urtero Estatuko Aurrekontu Orokorraren Legean finkatutako kotizazio oinarri minimoen edo bakarren zenbatekoak baino txikiagoak izan Gizarte Segurantzaren Erregimen Berezietan dauden beren konturako langileentzat, aurreko atalak adierazten duen bezala.

2013ko urtarrilaren 1a baino lehen, hogeita hamabigarren xedapen gehigarrian aurreikusten diren salbuespenak aplikatzen zaizkien eta erretiro pentsioa jasotzeko eskubidea data horren ondoren lortzen duten langileentzat, salbuespen hori luzatu den denbora epea kotizatutzat hartuko da dagkien pentsioa kalkulatzeko orduan.

  • Erretiro partziala: araudia garatzeko dago oraindik.
  • Erretiro berezia 64 urte betetzean ez da babesten.
  • Aldez aurretiko erretiroa mutualista edo erretiro partziala eduki gabe ez da babesten.
  • Borondatez kontra utzitako lanetik ondorioztatutako aldez aurretiko erretiroa ez da babesten.
  • Erregimen honi buruzko informazio gehiago:

Ikatz-Meatzaritzako Erregimen Berezia

Prestazioa Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko baldintza berberetan onartzen da, ondorengo berezitasunekin:

ERRETIROA:

  • Adina:

Une bakoitzean bete beharreko ohiko adina ikatz meatzaritzako kategoria eta espezialitate profesional bakoitzean benetan lan egindako aldiari 0,50 eta 0,05 bitarteko eskalaren arabera (gauzatutako jardueraren arriskugarritasuna eta toxikotasuna kontuan hartuta) dagokion koefizientea aplikatzearen ondorioz ateratzen dena murriztuko da.

Adin errealari erreparatuz 60 urte baino gutxiago dituen langileak adin teorikoarekin (adin erreala, gehi hobariak) gutxieneko adina gainditzen baldin badu baino ezin izango du erretiroa hartu.

Mutualista izateagatiko erretiro aurreratua: 60 urtetik aurrera (adin erreala kontuan hartuta), koefiziente murriztaileak aplikatuta, 1969-04-01ean erregimen berezi honen aplikazio-eremuan sartzen ziren eta urte bereko martxoaren 31n edo lehenago Ikatzaren Lan Mutualitateetako batean kotizatzen zuten langileek, edo 1967-01-01 baino lehen besteren konturako langileen Lan Mutualitateetako batean kontizatu zutenek.

  • Oinarri arautzailea:

Dagokiona izango da, baina kontuan izan beharreko kotizazio-oinarriak oinarri normalizatuak izango dira.

  • Portzentajea:

Langilearen erretiro-adina murrizten den denboraldia kotizatutzat joko da bi kotizazio-urteri dagokien pentsioaren portzentajea handitzearen ondorioetarako.

EZINDU OSOEN ERRETIROA:

  • Onuradunak:

Altaren pareko egoeran egongo dira, erretiro-pentsioa eragin ahal izateko baino ez, ezintasun iraunkor osoa duten Erregimen Berezi honetako pentsiodunak, betiere, ondorengo baldintzak betetzen badituzte:

    • Une bakoitzean izan beharreko adin erreala izatea, edo ikatz-meatzaritzaren kategorietako batean benetan lan egindako denboraldiari aipatu eskalaren arabera dagokion koefizientea aplikatzearen ondoriozko adin teorikoa.
    • Ezintasun iraunkor osoagatiko pentsioak ez ordeztea, aukera gisa, Erregimen Berezi honetatik interesdunak jasotzen duen erretirokoa.
    • Enpresaburu- eta langile-ekarpenak kontuan hartuta, ezintasun iraunkor osoak ondorioak izaten hasteko dataren eta erretiroa eragin duen gertaeraren dataren arteko denboraldiko kuotak ordaindu izatea, denboraldi horretan Erregimen Berezi honetan interesdunaren izenean ordaindu diren kuoten zenbatekoa kenduta.
  • Oinarri arautzailea:

Hori zehazteko, ezintasun iraunkor osoa sortutakoan interesdunak duen kategoria edo espezialitate profesionalean egin dituen hilabeteetako oinarri normalizatuak hartzen dira oinarritzat.

  • Portzentajea:

Konputagarriak izango dira ezintasun iraunkor osoagatiko pentsioak ondorioak dituen dataren eta erretiroa eragin duen gertakariaren dataren arteko denboraldiari dagokionez onuradunak ordaindu dituen kuotak:

  • Erregimen honi buruzko informazio gehiago:

Itsasoko Langileen Erregimen Berezia

Prestazioa  Erregimen Orokorreko termino eta baldintza berberetan aitortzen da, ondoko berezitasunekin:

  • Adina:

Itsasoko Erregimen Berezian, itsasoan lan egiteak dituen gogortasuna, baldintza penagarriak, urruntasuna, eta abar dela eta, erretiroko adina koefiziente murriztaileak daude, eta horiei esker, langilea, 65 urterekin erretiratu beharrean, gehienez jota, 10 urte lehenago erretiratu daiteke.

Ezartzen diren koefiziente murriztaileak ontzi, nabigazio eta lan motaren araberakoak dira.

    • Merkataritzako Nabigazio ontzietan egiten diren lanak: 0,40 a 0,20.
    • Arrantza ontzietan egiten diren lanak: 0,40 a 0,15.
    • Portuko zamaketariak: 0,30.
    • Itsaskilariak eta lanperna eta alga biltzaileak: 0,10

Erretiroko adina murrizten den aldia kotizatutzat hartzen da, soilik oinarri arautzaileari ezarri beharreko ehunekoa zehazteko . Adina murriztu, eta ehunekoa zehazteko egiten den aldi hori kontatu ahalko dira, nahiz eta pentsioa beste Gizarte Segurantzaren beste edozein Erregimenetan gauzatu.

Mutualista izateagatik erretiro aurreratua: Erregimen Orokorreko termino berberetan aitortzen da , nahiz eta Erregimen Orokorreko eragin-dataren erreferentziak (67-1-1), 70-8-1ean eginak izan direla ulertuko da, Itsasoko Langileen Erregimen Berezia indarrean sartu zeneko data.

Itsasoko Erregimen Berezia indarrean sartu zen egunetik (70-8-1) edo lehenagotik, Itsasoko Montepio Nazionalean, Baxurako Arrantzaleen Aurreikuspen Mutualitate Nazionalean eta Portuko Zamaketarien Aurreikuspen Kutxan altan zeuden langileek, une hartan indarrean zeuden arauak jarraituz, 55 urtetik aurrera,  edo 60 urtetik aurrera portuko zamaketarien kasuan, erretiro pentsioa jasotzeko eskubidea zutenek, adin horretatik aurrera erretiro pentsioa jasotzeko eskubide iragankorra ezarri da Itsasoko Langileen Erregimen Berezian, erretiro adinera iritsi bitartean, pentsioaren ehunekoa urtero ehuneko zazpi jaisten jarraituz.

Mutualista izararik gabe erretiro aurreratua: Erregimen Orokorreko termino berberetan aitortzen da. Hala ere, Itsasoko Erregimen Berezian  inoren konturako langileek baino ez dute eskubidea erretiro mota hori izateko.

  • Oinarri arautzailea:

Erregimen Orokorrean bezala kalkulatzen da. Nork bere konturako lan egiten dutenei, ordea, oinarri arautzailea kalkulatzeko kontuan hartzen diren egunetan agertzen diren kotizazio hutsuneak ez zaizkiete betetzen.

  • Ehunekoa:

Langilearen erretiro adina murrizten den aldia kotizatutzat kontatuko da, pentsioaren ehunekoa kotizazioen urteen arabera hazteko.

Mutualista izateagatik erretiro aurreratua: Kotizatutako urteen arabera dagokion oinarri arautzailearen ehunekoa murriztu egingo da honako koefiziente murriztaileak ezartzean:

    • Lana nahi duelako utzi, edota, lana uztearen arrazoia dena delako izanda ere, 38 urte baino gutxiagoz kotizatu duen langileak pentsioa kobratzen duenean, pentsioaren zenbatekoa %7 jaitsiko da 65 urtera iristeko falta zaion urte bakoitzeko.

    • Langileak kotizazioko  38 urte  edo gehiago egiaztatzen dituenean eta lan-kontratua iraungi delako bere borondatez pentsioa hartzen duenean, kotiztutako urteen arabera, pentsioaren zenbatekoaren koefiziente murriztaileak ondokoak izango dira:

ERRETIRO MUTUALISTAREN ZENBATEKOTIK MURRIZTUTAKO EHUNEKOA
Kotizatutako urteak Lan etetea eta 38 urte edo gehiago kotizatuta
38 eta 39 urte artean 6,50%
40 urte edo gehigo 6,00%

Mutualista izararik gabe erretiro aurreratua: Erretiro mota hori Erregimen Orokorreko termino eta baldintza berberetan ematen da. Hala ere, Itsasoko Erregimen Berezian  inoren konturako langileek baino ez dute eskubidea erretiro mota hori izateko.

Erregimen honi buruzko informazio gehiago:


  • Izapideak:

    Itsasoko Gizarte Institutuaren Probintzia eta Tokiko Zuzendaritzak
Complementary Content
${loading}