Seme-alaba baten jaiotza edo adopzioarengatiko prestazio ekonomikoa, familia ugarien, guraso bakarreko familien eta minusbaliotasuna duten amen kasuan

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Izapideak eta Kudeaketak atalera jo bertsio erraztua ikusteko.

Familia ugarietan seme-alaben jaiotzarengatik edo adopzioarengatik onartzen den oroharreko ordainketa bakarreko prestazio ekonomikoa, edo arrazoi horregatik, izaera hori hartzen dutenak guraso bakarreko familietan eta amek % 65eko eta hori baino handiagoko ezintasuna duten kasuetan; betiere diru-sarreren maila jakin bat gainditzen ez bada.

Ez da onartzen prestazioa familia-harrera kasuetan.

Onuradunak / Baldintzak

Guraso edo adoptatzaileak, semea edo alaba jaiotzeagatik edo adoptatzegatik, betiere, baldintza hauekin:

  • Legez Espainiako lurraldean bizitzea.
  • Ezarritako mugak gainditzen dituen edozein izaeratako urteko diru-sarrerarik ez jasotzea. Bizikidetza kasuetan, gurasoen edo adoptatzaileen sarreren baturak ezarritako mugak gaindituko balitu, horietako inor ez da hartuko onuradun gisa.
  • Izaera honetako prestazioetarako eskubiderik ez izatea babes-ekintzako beste edozein erregimenetan.

Pertsona onuraduna zehaztea

  • Familia ugarien kasuan, hau izango da onuraduna:
    • Batera bizi badira, gurasoetako edo bi adoptatzaileetako edozein. Adostasunik ezean, ama izango da onuraduna.
    • Guraso edo adoptatzaileak elkarrekin bizi ez badira, seme-alabaren zaintza edo tutoretza duena izango da onuraduna.

  • Guraso bakarreko familien kasuan: seme-alaba jaioa edo adoptatuarekin bizi den gurasoa izango da onuraduna, betiere familiako sostengatzaile bakarra bada.
  • Desgaitasundun amen kasuan: gutxienez %65eko desgaitasuna frogatzen duen ama izango da onuraduna.
  • Seme-alaba umezurtz gelditzen bada edo abandonatuta badago, legez hura zaintzeko ardura duen pertsona fisikoa izango da onuraduna.

Bateragarritasunak

Prestazioak honako hauek ditu bateragarri:

Bateraezintasunak

  • Guraso edo adoptatzaile biengan familia-laguntza jasotzeko baldintzak ematen direnean, laguntza jasotzeko eskubidea haietako baten alde baino ez da aitortuko.


  • Prestazioa bateraezina izango da guraso edo adoptatzaileetako batek gainerako gizarte-babeseko erregimen publikoetan (MUFACE, ISFAS, MUGEJU?) ezarritako antzeko laguntzaren bat jasotzen badu.


  • Onuradunek gizarte-babeseko erregimen publiko ezberdinetan eragile beragatik laguntza bera jasotzeko eskubidea dutenean, bietako bat aukeratu beharko dute.
Complementary Content
${loading}