Erregimen bereziak

Nekazaritzako Erregimen Berezia Erregimen Orokorrean sartzea:

 REAn  barne hartutako nekazaritzako besteren konturako langileak, baita zerbitzuak ematen dituzten enpresaburuak ere, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko dira 12-01-01etik,  langile horientzat Sistema berezi  bat ezarriz, Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko eskubidea izanez, Erregimen Orokorreko baldintza  beretan , legez ezartzen diren berezitasunekin.

Etxeko Langileen Erregimen Berezia Erregimen Orokorrean Sartzea:

2012-01-01ean eragina izanda, Etxeko Langileen Erregimen Berezia Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko da, langile horientzat Sistema berezia ezarriz. Langile horiek eskubidea izango dute Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko,  Erregimen Orokorraren baldintza beretan, legez zehazten diren berezitasunekin. 

Bere konturako langileen edo autonomoen erregimen berezia:

  • Prestazioa Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko zehaztapen eta baldintza berberetan ematen da.
  • Erregimen honi buruzko informazio gehiago:

Itsasoko Langileen Erregimen Berezia

Itsasoko Gizarte Institutuak gaixotasun arruntagatik, amatasunagatik edota lanekoa ez den istripuagatik emango du osasun-laguntza, Erregimen Orokorraren hedapen eta baldintza berberetan, Erregimen Berezi honetako edota antzekoetan besteren konturako langileei, pentsiodunei eta, hala izan gabe, aldizkako prestazioak dauzkatenei, baita aurrekoen ardurapean dauden senideei edota antzekoei ere, baldin eta Erregimen Orokorrean eskatutako baldintzak betetzen badituzte.

Espainian, Erregimen Bereziaren onuradunek Itsasoko Gizarte Institutuaren (ISM) eskutik jasotzen dute osasun-laguntza funtsean, baldin eta eskumen hori transferitu gabe badu Autonomia Erkidegoak. Edonola ere, Kudeaketa Sanitarioko Institutuak (INGESA), Autonomia Erkidegoen Osasun Zerbitzuak eta itunpeko laguntzak kudeatzen eta osatzen dute esandako eskumena. ISMren osasun-laguntza transferituta duten Autonomia Erkidegoetan, azken horien ardurapean egongo da.

Ontziratutako langileek, Espainian ainguratuta badaude, aurreko eredua jarraituko dute. Itsaso zabalean Irrati-Mediku Zentrora, Atzerriko ISM Zentroetara eta Esperanza del Mar eta Juan de la Cosa osasun-ontzietara zuzendu daitezke aholku eske. Ontzi horiek osasun-laguntza zuzena eskaintzen dute beren ekintza-eremuko gaixoentzat.

Atzerrian lanean ari diren itsasoko langileek Dakar (Senegal), Nouadhibou (Mauritania), Seychelleak eta Walvis Bay (Namibia) hirietako Laguntza Zentroen bitartez jasoko dute ISMren osasun-laguntza.

ISMren berezko baliabiderik gabeko herrialdeetan (Europar Batasunetik kanpokoak eta osasun-laguntzarako aldebiko hitzarmenik ez dutenak) laguntza enpresariaren ardurapean egongo da, zeinari sorturiko gastuak ordainduko baitizkio ISMk, betiere kopurua 137,03 eurotik gorakoa eta Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioak ezarritako mugara artekoa denean, gaixotasun arrunt edo laneko zein lanez kanpoko istripu kasuetan (baldin eta ISMk azkenengo hori aseguratzen badu).

Europar Batasuneko herrialdeetan enpresariak osasun-gastuak itzultzeko eskatu ahal izango du, 1408/71 eta 574/72 Araudietan ezarritakoaren arabera.

Erregimen honi buruzko informazio gehiago:

Erregimen honen aplikazio eremuan sartzen diren pertsonak, afiliazioa, altak eta bajak eta kotizazioa

Ikatz Meatzaritzako Erregimen Berezia

  • Prestazioa Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko zehaztapen eta baldintza berberetan ematen da.
  • Erregimen honi buruzko informazio gehiago:
Complementary Content
${loading}