Behin-behineko Ordezko Ziurtagiria (BOZ)

Europako Osasun Txartelaren Behin Behineko Ordezko Ziurtagiriak (CPS), agiri pertsonal eta besterenezina izanik, eskubidea ematen du ikuspuntu medikotik beharrezkoak diren osasun zerbitzuak jasotzeko, Europako Eremu Ekonomikoan (1) edo Suitzan egindako aldi baterako egonaldietan. Aintzat hartuko da prestazioen izaera eta aurreikusitako egonaldiaren iraupena, helmuga herrialdeko legeriarekin bat eginda, eta egonaldiaren arrazoia turismoa, jarduera profesionala edo ikasketak izanda ere.

 CPS agiriak ez du balio bidaiaren arrazoia tratamendu medikoa jasotzea denean. Kasu horretan, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (INSS) edo Itsasoko Gizarte Institutuak (ISM) dagokion inprimakia igorri beharko du, Osasun Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren. Bestalde, agiriak ez du balioko beste Estatu kide batera bizitzera joanez gero.

CPSk EOTren estaldura bera eskaintzen du. Kasu batzuetan osasun laguntzaren zenbateko edo ehuneko finko bat ordaindu beharko duzu, helmuga Herrialdeko asegurudunek dituzten baldintza berekin. Zenbateko hori ezin izango da itzuli.

EOT igorri ezin denean ematen den agiria da, baita dokumentu zehatz batzuk aurkeztu behar direnean edo lekualdatzea berehala gertatuko denean, hasieratik EOT jasotzeko aukerarik gabe.

Informazio gehiago nahi izanez gero, joan webgune honetara: http://ec.europa.eu/social.

Onuradunak

Espainiako legeriak eta Gizarte Segurantzako Erkidegoko Araudiak eskatzen dituzten baldintzak betetzen dituzten eskubideen titularrak eta haien ardurapean dauden onuradunak.

Eskakizuna eta Berritzea

Aurrez aurre, Gizarte Segurantzaren Arreta eta Informazio Zentro (CAISS) batean, aurrez hitzordua eskatuta CAISSen, edota Itsasoko Gizarte Institutuaren (ISM) Zuzendaritza Probintzialetan edo Tokikoetan, osasun-prestazioak esportatzeko eskubidea frogatzeko dokumentuak eman behar direnean edo lekualdatzea berehala gertatuko denean.

Internetez, eskubidearen titularrarentzat eskatzen bada:

Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoaren bitartez, izapidearen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatuko duen Ziurtagiri digitala edukiz gero.

Bietan, CPS berehala lortuko da eta CAISSen jasotzeko aukera egongo da, edo, Internetez eskatuz gero, etxean inprimatuta.

Baliotasuna

Behin Behineko Ordezko Ziurtagiriak (CPS) agiriak zehazten duen epean balioko du. Gehienez ere hasiera datatik 90 eguneko indarraldia izango du. CPS agiriak irauten duen bitartean berau jasotzeko bete behar diren baldintzak mantendu beharko ditu erabiltzaileak. Hala izan ezean, gastuak erreklamatu egin ahalko dira, okerreko prestazio kontzeptuagatik, 883/04 (EE) Araudiaren 76. artikuluak xedatzen duenarekin bat.

Garrantzitsua da Europako Eremu Ekonomikoko  (1) edozein herrialdetara edo Suitzara joan aurretik CPS agiriaren indarraldiaren barruan itzultzeko aurreikusi duzun data sartzen dela egiaztatzea.

(1) CPSk herrialde hauetan balio du:

Alemania, Austria, Belgika, Bulgaria, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Islandia, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Herbehereak, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Suedia eta Suitza.

Complementary Content
${loading}