Erregimen Orokorra

Babestutako egoera

  • Egoera babestutzat   joko da besteentzat lan egiten duen langilearen kontratua honakoengatik eten denean:  lanpostua aldatu behar izan duenean bere egoerarekin bateragarria den beste batera, azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 26.4 artikuluak aurreikusten dituen balditzekin, lanpostua teknikoki edo objektiboki posible ez denean, edo, arrazoiez behartu daitekeenean.

Aipaturiko 26. artikuluko egoerek Erregimen Orokorrean sartuta dagoen eta EPOE  funtzionario bati dagozkionean, babeseko egoeratzat hartuko da edoskitze naturalean arriskuagatik emandako baimena, Gizarte Segurantzaren prestazio ekonomikoa jasotzeko.

  • Ez dira babestutakotzat joko: langilearen edo seme-alabaren osasunean kalte eragin dezaketen arrisku edo patologiek sortutakoak, baldin eta lanpostuko edo egindako jardueretako agente, prozedura edo baldintzekin harremanik ez badute.

Onuradunak / Baldintzak

Edoskitzea bitarteko arriskua dela eta, kontratua eten zaien sozietate kooperatibetako edo lan-koperatibetako langile bazkideak eta bere konturako langileak, beti ere ondoko baldintzak betetzen badituzte:

  • Afiliatuak eta altan egotea Gizarte Segurantzaren sistemako erregimen batean. 
    • Afiliatu eta alta egoeratzat joko dira, nahiz eta enpresariak beren betebeharrak ez bete.
    • Zezenketetako profesionalentzat, aktiboen-erroldan izatea alta egoeran izatearen parekoa da.
    • Alta egoera berezitzat joko da legezko greba edo ugazaben itxiera.
  • Merkataritzako ordezkarien kasuan, honetaz gain, gertaera berehalakoan gertatuko den datan kuoten ordainketan egunean izatea eskatzen da. Kuoten ordainketan egunean izan ezean,  ordainketan eguneratzeko ohartaraziko zaie, eta prestazioaren ordainketa, behar honen baldintzapean izango da.
  • Artisten eta Zezenketetako profesionalen kasuan, ordaindugabeko kuotaren bat badute ekitaldi ekonomikoa amaitzean, aurreko parrafoan azaldutakoa aplikatuko zaie.
  • Jarduera anitzeko kasuetan:
    • Arrisku egoerak burututako jarduera guztietan eragina duenean, erregimen bakoitzean diru-laguntza jasotzeko eskubidea izango du haietako bakoitzean modu independentean eskatzen diren baldintzak betetzen baditu.
    • Arrisku egoerak langileak egindako jardueraren batean edo bestean eragina duenean, baina ez denetan, arrisku hori dagoen jardueretan sartzen diren erregimeneko diru-laguntza bakarrik jasotzeko eskubidea izango du.
    • Diru-laguntza jasotzea langileak aurretik egiten ziharduen eta edoskitze naturalean arriskurik eragiten ez duten jarduerekin jarraitzearekin bateragarria izango da.
  • Ez da kotizazioaren gutxieneko epea eskatzen , gertakizun profesionalengatikoa baita.

Prestazio ekonomikoa / Zenbatekoa

Diru-laguntza dagokion oinarri arautzailea-ri dagokiona da,  aldi baterako prestaziorako zehaztuta dagoenaren baliokidea izango dena, lan kontingentzien ondoriozkoa.

Eskubidearen sorrera eta iraupena

  • Eskubidearen sorrera:

Subsidiorako eskubidea edoskitze bitarteko arriskua dela eta, lan-kontratua eteten den egun beretik sortuko da.

Ez da diru-laguntza onartuko edoskitze aldiagatik amatasuneko atsedenaldia bukatu arte.

  • Iraupena:

Langilearen eta haren seme-alabaren babeserako aldian ordainduko da, 9 hile betetzen dituen arte asko jota,   onuraduna horren aurretik lanera itzuli denean edo antzerako egoera batean ezik. 

Lanaldi partzialera kontratatutako langileen kasuan, edoskitze bitarteko arriskua dela eta, lan-kontratuaren etendurak dirauen egun natural guztietan ordainduko da, aurreko paragrafoan aipatu salbuespenean izan ezik.

Ukatzea, baliogabetzea, etetea

Subsidiorako eskubidea ukatu, deuseztatu edo eten daiteke, onuradunak:

  • Iruzurrez jokatzen badu subsidioa lortu edo mantentzeko.

  • Bestelako lan edo jardueraren bat egiten badu, inoren edo norbere konturakoa, beti ere edoskitze bitarteko arriskua dela eta lan-kontratua eten ostean egindakoak, bateraezinak bere egoerarekin.

Iraungipena

Subsidiorako eskubidea iraungiko da:

  • Seme-alabak   9 hile  bete dituelako.
  • Emakume langilea  bere lanpostura edo aurreko lan jarduerara itzuli delako edo bere egoerarekin bateragarria den beste batera itzuli delako.
  • Legeak zehaztutako arrazoiengatik edo jarduera profesionala eten delako lan-kontratua bukatu delako.
  • Edoskitze naturala eten delako.
  • Onuraduna edo edoskitzen ari zuen seme-alaba hil delako. 
Langileak eta enpresak Erakunde Kudeatzaileari edo laguntzaileari diru-laguntza jasotzeko eskubidea ematen edo kentzen dion edozein egoera jakinarazi beharko dizkiote, derrigorrez.

Eskubidearen aitorpena

Diru-laguntza jasotzeko eskubidearen aitorpena enpresak kontingentzia profesionalak estaltzeko kontratatuta duen Erakunde kudeatzaileari edo Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileari dagokio.

Prozeduraren hasiera:
  • Prozedura langileak eskatuta hasiko da Osasun Herri Zerbitzuko sendagile bati eskatu beharko dion txosten medikuarekin, non edoskitze naturalaren egoera egiaztatuko den.
  • Txosten horrekin, eta langilearen lana zein baldintzak azaltzen dituen enpresako ziurtagiriarekin, langileak edoskitzean izan ditzakeen arriskuen inguruko ziurtagiri medikoa igortzea eskatuko dio Erakunde kudeatzaileari edo laguntzaileari.

Erakunde kudeatzaileak edo laguntzaileak edoskitzean arriskurik ez dagoela erabakitzen badu, eskatutako ziurtagiri medikua ez dio emango, eta langileari jakinaraziko dio  diru-laguntza hori lortzeko prozedura hasterik ez dagoela.

  • Arriskua ziurtatzen denean, lanpostua aldatzerik egon ez bada, enpresak langilea edoskitzean arriskua dela eta kontratua etentzat emango du.
Prestazio-eskaera:
  • Subsidioa jasotzeko, langileak bere eskakizuna aurkeztu beharko du bere bizilekuko probintziako Erakunde kudeatzailearen Zuzendaritza probintzial eskudunean edo dagokion Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailean.
  • Eskaera eredu normalizatuetan formalizatu beharko da eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 70. |art.ak  xedatutako baldintzak eta datuak bildu beharko ditu, eta beharrezko agiriekin batera aurkeztu beharko da. Aipatutako legea Administrazio Publikoen eta Administrazio Prozedura Erkideko Erregimen Juridikoarena da.
Ebazpena eta jakinarazpena:
  • Interesatuaren bizilekuari dagokion probintziako Erakunde kudeatzailearen probintzi Zuzendariak berariazko ebazpena ebatziko du eta, 30 eguneko epean, interesatuaren eskaera jaso denetik, jakinaraziko dio hura interesatuari.

Diru-laguntza ekonomikoa jasotzeko eskubidea hasieran onartzen ez denean, egoera babestua ez delako, interesatuari, horrela badagokio, diru-laguntza noiztik aurrera onartu ahal izango den jakinaraziko zaio, arriskua dagoela adierazten duen ziurtagiri medikua kontuan izanik, eta haren gestazio-egoeraren eboluzioa kontuan harturik, lanpostuaren ondoriozko arriskuari dagokionez. Ondorioz, kasu horietan, eskakizun berri batez gain, eskatzen den sokumentazioa ekartzea ere beharrezkoa izango da.

Eskakizunarekin batera aurkeztuko diren adierazpenen eta ziurtagirien artean kontraesanak badaude, edo diru-laguntza jasotzeko elkar hartzearen frogarik badago, txostena eskatu ahal izango da Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzan, enpresak hartutako erabakiekin haren adostasuna edo ezadostasuna adierazteko, diru-laguntza jasotzeko eskubidea zehazten lagun dezaketenean. Txostenaren eskaera aurkeztutako dokumentazioarekin batera joan beharko du.

  • Txostena 15 eguneko epean igorriko da. Epe hori igarotakoan, ebazpena igorri ahal izango da, hura kontuan izan gabe, diru-laguntza onartzeko edo ukatzeko. Kasuak kasu, 30 eguneko epean, Erakunde kudeatzailearen txostena jaso arte balio gabe geldituko da. 
Preskripzioa:

Prestazioak jasotzeko eskubidea 5 urteko epean preskribatuko da, prestazioa eragin duen gertaera jazo ondorengo egunetik aurrera zenbatuta, alde batera utzi gabe aitorpenaren ondorioak eskaera egin aurreko 3 hilabeteetatik aurrera ematen badira.

Complementary Content
${loading}