Erregimen Bereziak

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Nekazaritzako Erregimen Berezia Erregimen Orokorrean sartzea:

REAn barne hartutako nekazaritzako besteren konturako langileak, baita zerbitzuak ematen dituzten enpresariak ere, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko dira 12-01-01etik, langile horientzat Sistema berezi  bat ezarriz, Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko eskubidea izanez, Erregimen Orokorreko baldintza beretan. 

Etxeko Langileen Erregimen Berezia Erregimen Orokorrean Sartzea:

2012-01-01ean eragina izanda, Etxeko Langileen Erregimen Berezia Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko da, langile horientzat Sistema berezia ezarriz. Langile horiek eskubidea izango dute Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko,  Erregimen Orokorraren baldintza beretan, (LGSSaren Testu Bategineko 251. artikulua). 

Eskatutako baldintza nagusiak

Hauek dira Erregimen Berezietan prestazioa jasotzeko eskubidea izateko baldintza orokorrak:

  • Dagokion Erregimenean alta emanda  edo altarekin parekatutako egoeran egotea.

  • Langileek zuzenean ordaindu beharreko kuota guztien ordainketa eguneratuta izatea, nahiz eta prestazioa aitortu besteren konturako langileen erregimen batean kotizazioen elkarrekiko konputuaren ondorioz.
    • Ondorio horretarako, 2530/1970 Dekretuan, abuztuaren 20koan, 28.2 |art.-an  aurreikusitakoa ordaintzera gonbidatzeko mekanismoa aplikatuko da, interesatua Gizarte Segurantzako edozein erregimenetan egonda ere, prestazioa eskuratzean edo hura jasotzeko eskubidea hastean.
    • Zor zituen kuotak ordaintzeko geroratzea betez, interesatuak prestazio bat aitortzeko kotizazioen ordainketak eguneratuta dituela ulertzen bada, baina, horren ondoren, geroratzearen epeak edo baldintzak betetzen ez baditu, ulertuko da ez dituela ordainketak eguneratuta, eta horren ondorioz, berehala etengo zaio jasotzen ari den aitortutako prestazioa; prestazio hori Gizarte Segurantzarekiko zorra erabat kitatutakoan baino ez da birgaituko. Xede horrekin, prestazioaren Erakunde kudeatzaileak interesatuak hilero jasotakoari dagokion kuotaren zorra kendu ahal izango dio.

Autonomoen edo bere konturako langileen erregimen berezia

Erregimen Orokorreko langileentzat ezarritako baldintzetan eta epemugetan, iraupen bereko laguntza jasotzeko eskubidea edukiko dute langileek, aurrerago adierazten diren berezitasunekin.

Amatasuna lanaldi partzialeko erregimenean:

Lanaldi partzialeko atsedenaldia hartu ahal izango dute amatasunagatik, baina subsidioa eta jardueraren murrizketa %50ekoa izango da bakarrik.

Subsidioa jasotzeko eta dagokion baimena hartu ahal izateko, interesdunek Erakunde kudeatzailearekin hitz egin beharko dute prestazioa eskatzeko, baimena zein gurasok, adoptatzailek edo hartzailek hartuko duen adieraziz eta aldi berean edo bestearen ondoren egingo duen.

Baimen hori ezingo da eten eta langileak nahi duenean bakarrik aldatu ahal izango da, edota bere osasunarekin edo adin txikikoarenarekin zerikusia duten arrazoiak direla eta.

Jarduera-egoeraren aitorpena:

RETAko langileek, Nekazaritzako norberaren konturako langileen sistema berezian (SETA) eta menpekotasun ekonomikoko langileenean (TRADE), Erakunde Kudeatzaileari egokia iruditzen bazaio, jardueraren egoeraren aitorpena aurkeztu beharko dute eredu ofizialean, merkataritza-establezimendua, industriakoa edo bestelakoa zuzenean kudeatzen duen pertsonaren inguruan, edo, hala badagokio, burutzen den jarduera aldi baterako edo betiko utzi izanarena.

Aurkezpen epea:

  • Erditzen denetik, edo harrera edo adopzioa gauzatzen duen ebazpen administratibo edo judiziala ematen denetik 15 eguneko epean.
  • Amatasunagatiko atsedenaldia erditu aurretik hasi bada, atsedena hartu zen egunetik aurrera zenbatuko da epea.

Adierazitako epean aitorpena ez aurkezteak ondorio hauek ditu:

  •  Prestazioaren ordaintzen ez hastea, eta ofizioz egokiak diren ekintzak abiaraztea prestazioaren onuraduna den titularraren establezimendua zein egoeratan geratu den ziurtatzeko.
  • Administrazio-jardunen bitartez ondorioztatuko balitz jasotzen hasita dagoen prestazioaren izaera bidegabea dela, beharrezko ekintzak egingo dira hura itzul dadin.
  • Aurreko bi paragrafoetan ezarritakoak ez du esan nahi zehapen-espedienteak hasi ezin daitezkeenik, Erakunde kudeatzaileak jazotako egoerak egoki baloratuta hala zehazten badu.

Genero-indarkeriaren biktimak diren langileak: 

  • Jarduera eteten dutenean babesa eragingarria izan dadin, 6 hilabeteko epean kotizazio betebeharra etengo zaie. Prestazioen helburuetarako, kotizazio eragingarritzat hartuko dira, egoera altaren parekotzat hartuz.
  • Oinarri arautzailea: kotizatzeko betebeharra eten aurreko 6 hilabeteetan kotizatutako oinarriaren batezbestekoaren pareko kotizazio-oinarria hartuko da.

Jarduera uztea eta amatasuna:

  • Jarduera uzteagatiko babesa eragiten duen ekintza langilea amatasun egoeran dagoenean gertatzen bada, prestazioa jasotzen jarraituko du, iraungi arte; hura iraungitzean, hurrengo 15 egun balioduneko epean, jarduera uzteagatiko babesa eskatu ahalko du, eta, eskatutako baldintzak betetzen baditu, amatasunagatiko prestazioa iraungitzen den hurrengo egunean sortuko da eskubidea.
  • Jarduera uzteagatiko prestazio ekonomikoa jasotzen duen bitartean onuraduna amatasun egoeran badago, Gizarte Segurantzaren prestazioa eta kotizazioa etengo dira, eta organo kudeatzaileak (INSS edo ISM) kudeatutako amatasunagatiko prestazioa jasotzera pasako da; amatasunagatiko prestazioa iraungita, prestazio horren organo kudeatzaileak jarduera uzteagatiko babesaren organo kudeatzaileari jakinaraziko dio. Horrek, ofizioz, babes hori ordaintzen hasiko da berriz ere, etenaren unean zegoen iraupen, zenbateko eta kotizazioarekin.
  • Aurreko paragrafoetan ezarritakoa Nekazaritzako norbere konturako langileen sistema berezian barne hartuta dauden langileei aplikatuko zaie, urriaren 31ko 1541/2011 RDren 5. xedapen gehigarrian ezarritako baldintzak betetzen badituzte (kotizatu beharra  2012-01-01 datan hasiko da).

Norbere konturako erregimenean bajan dauden eta ABEgatiko laguntza jasotzen duten langileak:

  • RETA araubidearen barneko langilea, jarduera eteteagatiko babesa duena: prestazioa jaso ahal izateko gainerako baldintzak bete zein ez. RETAn baja langile autonomoaren borondatea ez den arrazoi batengatik sortu den ABE egoera batean gertatzen bada, egokia da altaren egoera baliokidea jarduera eten ondoko ABEra luzatzea, jarduera Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginaren 331, 333 eta 334 artikuluek aurreikusitako arrazoiren batengatik (behar bezala egiaztatu behar dena) eten bada, amatasunagatiko edo aitatasunagatiko prestazioak jasotzeko.
  • RETA araubidearen barneko langilea, jarduera eteteagatiko babesa ez duena: EZ da altaren egoera baliokidetzat joko amatasun eta aitatasunagatiko prestazioak eskuratu ahal izateari dagokionez. 

Erregimen honi buruzko informazio gehiago:

Ikatz Meatzaritzako Erregimen Berezia

Prestazioa Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko termino eta baldintza berberetan aitortzen da, ondoko berezitasunarekin:

  • Subsidioaren oinarri-arautzailea langileari une bakoitzean dagokion araututako oinarria da, egoera hau hastean zuen lan-kategoriaren arabera.
Erregimen honi buruzko informazio gehiago:
Complementary Content
${loading}