Erregimen Bereziak

Nekazaritza Erregimen Berezia Erregimen Orokorrean sartzea

REAn barne hartutako nekazaritzako besteren konturako langileak,baita zerbitzuak ematen dituzten enpresariak ere,Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta daude 2012-01-01etik aurrera, langile horientzat Sistema berezi bat ezarriz, Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko eskubidea izanez,Erregimen Orokorreko baldintza berdinetan.

Etxeko Langileen Erregimen Berezia Erregimen orokorrean sartzea:

2012-01-01ean eragina izanda, Etxeko Langileen Erregimen Berezia Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko da, langile horientzat Sistema berezia ezarriz. Langile horiek eskubidea izango dute Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko, Erregimen Orokorraren baldintza berdinetan, (LGSSaren Testu Bategineko 251 artikulua).

Eskatzen diren baldintza nagusiak

Erregimen Berezietan prestaziorako eskubidea izateko baldintza orokor hauek bete dira:

  • Dagokion Erregimenean alta-egoeran egotea.
  • Langileei zuzenean dagozkien kuoten ordainketan egunean egotea, nahiz eta prestazioa, kotizazioen elkarrekiko konputuaren ondorioz, besteren konturako langileen erregimenean aitortu.
    • Horretarako, ordaintzera gonbidatzeko mekanismoa aplikatuko da, abuztuaren 20ko 2530/1970 Dekretuak, 28.2 |artikulu an ezarritakoa, edozein dela ere interesdunaren Gizarte Segurantzako erregimena prestazioa jasotzeko onartu zen unean edo prestazioa gauzatzen hasi zenean.
    • Prestazioa onartzeko interesdunak kotizazio guztiak ordaindu dituela ikusten denean, zor diren kuoten atzerapenari jarraiki, baina ondoren atzerapen horren epeak edo baldintzak betetzen ez dituenean, kuotak ordaindu gabetzat joko dira, eta ondorioz, berehala etengo da jasotzen ari den prestazioa. Berriro jasotzen hasteko, Gizarte Segurantzarekin duen zor guztia ordaindu beharko du aldez aurretik. Horretarako, prestazioaren Erakunde Kudeatzaileak interesdunak dagokion kuota zordundua kendu ahal izango du sortutako hileroko bakoitzetik.

Autonomoen edo Norbere Konturako Langileen Erregimen Berezia

Prestazioa ondoko berezitasunekin aitortzen da:

Babestutako egoera:

Haurdun dagoen emakumea lan-jarduera etenda dagoen bitartean, jarduera hori burutzeak bere osasunean edo haurrarenean eragin negatiboak dituenean, eta INSSren edo Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailearen zerbitzu medikoek horrela ziurtatzen dutenean.

Onuradunak:

Egoera horretan egoteagatik, haien jarduera eten duten norbere konturako emakume langileak, baldin eta eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte etenaldia jazotzen den datan.

Prestazio ekonomikoa:

Dagokion oinarri-arautzailearen %100aren pareko subsidioa da.

  • Kontingentzia profesionalengatik eratorritako aldi baterako ezgaitasunagatik (ABE) jasotzeko prestaziorako zehaztuta dagoenaren parekoa. Erreferentzia gisa INSSko edo Mutualitateko medikuek ziurtagiria igorri duten data hartuko da.
  • Kontingentzia arrunten ondoriozko ABEagatiko prestaziorako zehaztutakoaren parekoa, dagokion erregimenak ez dituenean barne hartzen kontingentzia profesionalak eta ekintza babeslearen eremua nahita hobetu ez denean, egoera honen babesa edo kontingentzia profesionaletakoa barne hartuz.

Eskubidearen sorrera eta iraupena:

Erakunde kudeatzaileko mediku zerbitzuek egiaztagiria eman eta hurrengo egunean jartzen da martxan eskubidea. Hala ere, ondorio ekonomikoak, edonola ere, dagokion jarduera modu eraginkorrean utzi denean emango dira.

Langilearen eta/edo fetuaren osasuna edo segurtasuna babesteko beharrezkoa den aldian emango da subsidioa, bere lan-jarduerari ekitea ezinezkoa den aldian zehar.

Iraungipena:

  • Amatasunagatiko atsedenaldiaren hasteagatik.
  • Langilea jarduera profesionalera itzultzeagatik.
  • Langilea barne hartzen den Gizarte Segurantzaren erregimen berezian baja emateagatik.
  • Haurdunaldia eteteagatik.
  • Onuraduna hiltzeagatik.

Langilea behartuta egongo da Erakunde kudeatzaileari edo lankideari diru-laguntza etetea ekarriko duen edozein arrazoi edo egoera jakinaraztera.

Aldi baterako ezgaitasuna eta haurdunaldiko arriskua:

  • Langilea ABE egoeran dagoen bitartean, haurdunaldiko arriskuagatiko prestazioa eskatzen duenean, ez du subsidioa jasotzeko eskubiderik izango legeek edo erregelamenduek ezarritako edozein arrazoik eragindako ABE egoera amaitzen den arte.
  • Langilea haurdunaldiko arrisku egoeran dagoenean eta egoera horretan dagoela ABE egoeragatiko prestazioa eskatzen duenean, ez zaio hura jasotzeko eskubidea aitortuko haurdunaldiko arrisku egoera amaitzen ez den bitartean, une horretan ABE egoera aitortzeko beharrezko baldintzak biltzen baditu.

Jarduera-egoeraren aitorpena:

RETAn barne hartzen diren langileek, nekazaritzako norbere konturako langileen Sistema berezian (SETA) daudenek eta mendekotasun ekonomikoko langile autonomoek (TRADE) izan ezik, Erakunde Kudeatzaileari egokia iruditzen bazaio, jarduera-egoeraren aitorpena aurkeztu beharko dute,ereduofizialean, merkataritza-establezimendua, industriakoa edo bestelakoa zuzenean kudeatzen duen pertsonaren inguruan, edo burutzen den jarduera aldi baterako edo betiko itxi dela adierazi beharko dute.

Aurkezteko epea:

  • Jarduera eten zen data osteko 15 egunetan.
  • Haurdunaldiko arriskua dagoen bitartean, langileak aitorpen hau sei hilabetez behin aurkeztu beharko du, egoera hasi zen datatik zenbatzen hasita, hau eskatuko balitzaio.

Aitorpena aurkeztu ezean ezarritako gehieneko epean, prestazioa ordaintzeari etengo zaio, eta ofizioz beharrezkoak diren ekintzak has daitezke prestazioaren onuraduna titularra den establezimendua zein egoeratan dagoen egiaztatzeko.

Administrazio-ekintzen ondorioz jasotzen hasita dagoen diru-laguntzaren izaera bidegabea dela ondorioztatuko balitz, diru-laguntza itzultzeko beharrezko ekintzak burutuko dira.

Betiere aurreko bi paragrafoetan ezarritakoari jarraiki, aitorpena epean ez aurkezteagatik, edo, hala balegokio, prestazioa oker jasotzeagatik, dagozkien zehapen espedienteei hasiera emateko aukera izango da, aldibereko egoerak kontuan hartuz, Entitate kudeatzaileak egokiro baloratuta hala erabakiko balu.

Kudeaketa eta ordainketa:

  • Kudeaketa eta ordainketa norbere konturako langileak kontingentzia profesionalak estaltzeko aukeratu zuen Erakunde kudeatzaileak edo Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak burutuko du, derrigorrezkoa edo boluntarioa bada ere.
  • Langileak lan-arriskuak ez estaltzea aukeratzen duenean, baina kontingentzia arrunten ondoriozko ABE babesa estalita duenean, egoera hori estaltzen duen Erakunde kudeatzailea edo laguntzailea izango da eskudun.
  • RETAn bildutako langileen kasuetan eta kontingentzia arrunten ondoriozko ABE egoeraren babesa estalita ez dagoenean, babes hori aukerazkoa bada, eta Etxeko Langileen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian bildutako langileak badira, prestazioaren kudeaketa Erakunde kudeatzaileak egingo du.
  • Prestazioa jasotzen hasten den egunean eskuduna den erakundeak egingo du ordainketa, kontuan hartu gabe arrisku egoeran kontingentzia arruntak eta profesionalak estaltzen dituen erakundea aldatzen den ala ez, kasuaren arabera.
  • Subsidioa hilero ordainduko da, hilabetea amaitzean.  

Eskubidea aintzatespena:

  • Prozedura langileak eskatuta hasiko da, eta Osasun Zerbitzu Publikoko medikuak txosten bat egingo du lehenengo; bertan haurdunaldi egoera egiaztatu beharko da, baita erditzearen balizko data ere.
  • Ondoren, langileak haurdunaldian zehar arriskua dagoela dioen medikuaren ziurtagiria eskatuko dio dagokion erakunde kudeatzaile edo lankideari, eta honako hau entregatuko du:
    • Osasun Zerbitzu Publikoaren txostena.
    • Egiten duen lanari buruzko langilearen aitorpena, baita jarduera horretan, etxeko langilea edo norbere konturako langilea den aldetik, berak egin dezakeen eta bere egoerarekin bateragarria den lan edo zereginik ez egoteari buruzko aitorpena ere.

      Sozietate kooperatiboetan, lanekoetan edo merkataritzakoetan zerbitzuak eskaintzen dituen autonomoa denean, aipatu aitorpena sozietatearen administrariak egingo du.

      Ekonomikoki menpekoa den langile autonomoa denean, bezeroak egin beharko du aitorpena.
  • Erakunde kudeatzaile edo lankideak aintzat hartzen badu ez dagoela arrisku egoerarik haurdunaldian zehar, eskatutako medikuaren ziurtagiria ukatuko du, eta langileari jakinaraziko dio ezingo duela prestazio hori lortzeko prozedurarekin hasi.
  • Arriskua onartutakoan, subsidioa jasotzeko,langileak eskaera aurkeztu beharko du haren bizilekuari dagokion Erakunde kudeatzailearen Zuzendaritza probintzialean edo dagokion Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailean.
  • Eskaera eredu normalizatuetan formalizatu beharko da eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 70. |art.-ak xedatutako baldintzak eta datuak bildu beharko ditu, eta beharrezko agiriekin batera aurkeztu beharko da. Aipatutako legea Administrazio Publikoen eta Administrazio Prozedura Erkideko Erregimen Juridikoarena da.
  • Dagokion Erakunde kudeatzaileko Zuzendari Probintzialakemango du esanbidezko ebazpena eta interesdunari jakinaraziko dio 30 eguneko epean, interesdunaren eskaera jaso zen egunetik zenbatzen hasita, besteren konturako langileen baldintza beretan.

Informazio gehiago Erregimen honi buruz:

Ikatz Meatzaritzako Erregimen Berezia

Prestazioa Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko zehaztapen eta baldintza berberetan ematen da.

Informazio gehiago Erregimen honi buruz: 

Itsasoko Langileen Erregimen Berezia

Izapideak: Bulegoen Direktorioa

Complementary Content
${loading}