Babestutako egoerak / Onuradunak / Baldintzak

Babestutako egoerak

Aldi baterako ezgaitasun egoeraren eragile izaera dute:
  • Gaixotasunagatikoak, arrunta edo profesionala, eta istripuagatikoak, lanekoa edo lanez kanpokoa, langileak lanik ezin duenean egin eta Gizarte Segurantzaren osasun-laguntza jasotzen duenean.
  • Laneko gaixotasunagatiko behaketa epeak, hauetan laneko baja preskribitzen denean.

Onuradunak / Baldintzak

Erregimen Orokorreko pertsonak, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Afiliatuta eta altan edo altaren antzeko egoeran egotea gertaera eragilearen datan, Gizarte Segurantzaren osasun-laguntza jasotzen duten eta lanik egin ezin duten bitartean.

    Lan-istripuak edo laneko gaixotasunak eragindakoa bada, langileak eskubide osoko afiliatu eta alta egoeran hartuko dira, nahiz eta enpresariak bere betebeharrak ez bete.

    Zezenketetako profesionalentzat, aktiboen-erroldan izatea alta egoeran izatearen parekoa da.

    Alta egoera berezitzat joko da legezko greba edo ugazaben itxiera.

    Altaren pareko egoeratzat joko dra:
    1. Ekarpenezko langabeziagatiko prestazioa jasotzea.
    2. Enpresak lurralde nazionaletik kanpo lekualdatzea langilea.
    3. Autonomia Erkidegoetako diputatu, senatari, agintari eta parlamentarien hitzarmen berezia.
  • Honelako kotizazio tarte bat beteta edukitzea:
    • 180 egunekoa gertaera eragilea baino lehenagoko bost urteen barruan, gaixotasun arrunta den kasuetan.
    • Ez da eskatzen aldez aurreko kotizazio denborarik istripuen kasuan, lanekoa izan ala ez, eta laneko gaixotasunen kasuan.
  • Lanaldi partzialeko kontratatua duten langileen kasuan:

    Eskatzen den gutxieneko kotizazio aldia egiaztatzeko, 2013-08-04tik aurrera, abuztuaren 2ko 11/2013 lege Errege Dekretuan ezarritako arauak aplikatuko dira, azken 5 urteetako partzialtasun koefiziente orokorra kalkulatuz.  

    Xede horretarako Etxeko langileen sistema berezian dauden langileak, 2012 eta 2018 tarterako, benetan lan egindako orduak Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren Testu Bategineko (TRLGSS) 16. xedapen iragankorrean agertzen diren kotizazio oinarrien arabera finkatuko dira, LPGEk ekitaldi bakoitzerako Erregimen Orokorraren gutxieneko ordutegi-oinarrirako ezarritako zenbatekoaren arabera banatuta.

    Aldi baterako ezgaitasun, haurdunaldiko arrisku edo amatasun-atseden denbora tarteek, horiek iraun artean lanaldi partzialeko kontratuak iraunez gero, bai eta mota horretako lan harremana bukatu edo gelditu izanagatik langabeziagatiko prestazioa jasotzekoek ere kontsiderazio bera izango dute medikuaren bajaren aurreko denborarena, atsedenarena, kentzearena edota kontratua bukatzearena, hurrenez hurren.

    Lanaldi partzialean lan egindako aldien ondoren, legez parekide diren aldiak lan egindako azken aldian zenbatu bezala zenbatuko dira.

    Aldi berean jarduera bat baino gehiago egiten bada lanaldi partzialean, jarduera guztietan ziurtatutako egun teoriko guztiak batuko dira, nola enplegu-aniztasuneko egoeretan hala jardueren aniztasunekoetan, elkarrekiko konputua aplikatu behar denean.

    Inola ere ezingo da konputatu zerbitzuak lanaldi osoan egin izan balira legokiokeena baino egun kotizatu gehiago.
Complementary Content
${loading}