Onuradunak / Baldintzak

Baldintza orokorrak

  • 28 urte baino gutxiago izatea, eskola aseguruak adin hori betetzen denean ere urte osoan zehar estaldura eskainiko duen arren.

  • Espainian legalki bizi den espainiarra edo atzerritarra izatea.

  • Aurreko paragrafoan aipatutako ikasketetan Espainian matrikulatuta egotea.

  • Eskola aseguruari dagokion kuota abonatua izatea.

  • Ikasleak aseguru honen barnean sartzen diren edozein ikastetxetan lehen aldiz matrikulatu zela gutxienez   urte bete dela egiaztatzea.
    Baldintza hau ez da eskatuko eskolako istripuetatik, familiako burua hiltzeak sortutako familiako ezbeharretatik eta tokologiatik eratorritako prestazioetarako.

Pertsona babestuak

  • Eskola aseguruaren aplikazio eremuaren barnean daude Espainian honako  ikasketak  egiten ari diren 28 urte baino gutxiagoko ikasle espainiar guztiak:

    • Batxilergoa,   3. eta 4. DBH.
    • Lanbide heziketa: bigarren mailakoa, erdi mailakoa, goi mailakoa eta berezia.
    • Unibertsitatera Bideratzeko Ikasturtea eta Batxilergo Bateratu Balioaniztasuna (ikasle errepikatzaileak).
    • Gizarte garantiako programak.
    • Ikastegi bateratuetako ikasketak.
    • Erdi mailako,   goi mailako eta   doktoregoko unibertsitate ikasketak
    •  Goi mailako ikasketak musika kontserbatorioetan.
    •  Goi mailako ikasketak dantza kontserbatorioetan.
    • Arte dramatikoa.
    • Teologia ikasketak Eliza Katolikoko goi mailako zentroetan.
    • Helduentzako bigarren hezkuntzako bigarren maila.
    • Enpresetan praktikak egiten dituzten unibertsitate ikasleak.
    • Nagusiarora heltzeko prestakuntza.programak.

  • Era berean, aseguru honen babes eremuaren barnean daude Europako Batasuneko eta Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideetako ikasle nazionalak eta orokorrean, espainiarren baldintza berdinetan dauden ikasle atzerritar egoiliar guztiak aipatutako ikasketak 28 urte arte Espainian egiten baldin badituzte.  
Complementary Content
${loading}