Kudeaketa / Eskaerak

Non?

Aurkezpen eskaria edozein  GSHAZtan eska daiteke:

  • Prestazio ekonomikoak badira, eskaria aurkeztu den GSINaren Zuzendaritza probintzialak ebatziko du eskaria.
  • Osasun prestazioak badira, osasun laguntza eman duen GSINaren Zuzendaritza probintzialak ebatziko du eskaria, ikaslea edo familiaren egoitza matrikulatuta dagoen probintzia zein den aparte utzita.

Epeak

  • Eskolako istripuak sortutako prestazio guztiak: urte 1.

  • Osasun prestazioak mediku laguntzaren aurretik eskatu behar dira eskubidea onartzeko, kasu honetan salbu: medikuak egiaztatutako  larrialdi kasuetan, 5 urteko epean aurkeztu daiteke.

  • Eskolako istripuak sortu ez dituen ekonomia prestazioak eta ehorzketa gastuak. 5 urte.

  • Familiako ezbeharragatiko prestazioak: 5 urte, 3 hilabeteko atzeraeginarekin.

Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak

DOKUMENTUEN HAUEN JATORRIZKOA ETA INDARREAN DAGOENA ERAKUTSI:
  • NAN edo Familia Liburua.
  • Atzerritarrek, nortasuna egiaztatzeko agiria.

ONDOKO DOKUMENTUEN EDO EGIAZTATUTAKO FOTOKOPIAREN EDO ONDOREN EGIAZTATZEKO KOPIAREN AURKEZPENA:

  • Unibertsitateaz kanpoko ikasleek, ikastegiaren ziurtagiria, burutzen ari den kurtsoa eta espezialitatea, eta Eskola-Aseguruaren kuoten ordainketa zehazten dituena.
  • Unibertsitateko ikasleen kasuan, maila, ikasgaiak eta Eskola Aseguruaren kuotaren ordainketa jasotzen diren matrikularen inprimakiaren frogagiria.
  • Aurreko puntuan zehaztutako dokumentazioa, eskaeraren aurreko ikasturteari dagokiona, urte bateko kotizazioa ziurtatzeko, eskolako istripua, familia-ezbeharragatiko prestazioa eta tokologia izan ezik (Eskola-Aseguruaren barne ez dauden azken kurtsoko ikasketak egin dituzten ikasleak baldintza honetatik kanpo geratuko dira).
a) Osasun-prestazioak: 
  1. Eskola istripuagatikoak:
    • Istripu-agiria, eskaeraren 4. puntuan beteko dena.
    • Bajaren mediku-ziurtagiria.
  2. Kirurgia, tokologia, neuropsikiatria eta birika eta hezur tuberkulosia:
    • Mediku-agiri ofiziala, osasun-laguntza emango duen fakultatiboaren izena, kide-zenbakia, zentroaren edo kontsultaren helbidea, espezialitatea, data eta ingresatuko den ospitalea zehazten dituena. Halaber, hala badagokio, diagnostikoa, errezetatutako tratamendua eta osatzeko beharrezkoa den gutxi gorabeherako epea zehazten dituena.
    • aurreko ziurtagiria, hala badagokio, urgentzia medikoaren txostenaz ordezka daiteke.
    • Neuropsikiatriarako, diagnostikoa DSM-III edo CIE/10 nazioarteko sailkapenen arabera, pazientearen egungo egoera, tratamendu farmakologikoa eta psikologo batek edo psikiatrak berak egingo duen terapia psikologikoa zehaztu beharko ditu psikiatrak.
  3. Fisioterapia, erradioterapia, kobaltoterapia, erradiumterapia eta giltzurrun artifiziala: aurreko puntuan zehaztutakoaz gain, eskaera eragiten duen historial medikoa. Bertan, saioen zenbatekoa, hauen izaera eta tratamenduaren guztizko aurrekontua zehaztuko da.

Paragrafo honetako 2 eta 3 puntuetan bildutako prestazio guztien eskaera osasun-laguntzaren aurretikoa izan beharko da eskubidea aitortzeko. Betiere fakultatiboak ziurtatuta, urgentzia handia denean baino ezingo da 5 urteko epean aurketu.

b) Prestazio ekonomikoak:
  1. Indemnizaciones por infortunio familiar: Familia Liburua eta familia ugariaren titulua, hala badagokio.
    • Familiaburuaren heriotza: Heriotza-ziurtagiria.
    • Porrota: aurri edo porrotaren egintza eragilea egiaztatzen dituzten agiriak, baita gertatu zeneko data ere.
    • Familia-ezbeharragatiko prestazioaren luzapena: aurreko ikasturtean egindako ikasgaien egiaztagiria, era honetan kurtsoaren aprobetxamendua egiaztatzeko.

  2. Eskolako istripuagatiko ezintasunengatiko kalte-ordainak:
    • Eskolako istripu-agiria.
    • Mediku-ziurtagiria, prozesuaren eboluzioa eta behin betiko sekuelak, eta burutzen zituen ikasketen arabera, istriputuaren gaitasunaren murrizketa zehazten dituena.
  3. Istripuagatiko, eskolakoa zein ez eskolakoa, eta gaixotasunagatiko ehorzketak eragin gastuengatiko kalte-ordainak.
    • Istripu-agiria (eskolako istripua denean baino ez).
    • Gaixotasunagatiko heriotza denean, mediku-ziurtagiria, hildako kalteduna gaixotasuna harrapatu zuen data osteko bi urteetan gaixotasun horren ondorioz hil dela eta ikasketekin jarraitzeko ezintasunak hil arte iraun duela zehazten dituena.
    • Heriotza-ziurtagiria bai istripu bai gaixotasunagatikoa.
Complementary Content
${loading}