Erregimen Orokorra

Azalpena

Edonolako lesio, mutilazio edo deformazio:

  • Lan-istripu edo gaixotasun profesionalak eragindakoa bada.
  • Behin betikoa bada.
  • Ezgaitasun iraunkorra ez bada.
  • Langilearen osotasun fisikoa aldatu edo murrizten badu.
  • Horretarako ezarri den baremoan barne hartzen bada.

Onuradunak

Erregimen Orokorrean barne hartzen diren langileak, altan daudenak edo altaren pareko egoeran daudenak, baldin eta lan-istripu edo gaixotasun profesional batek eragindako lesio, mutilazio edo deformazioren bat jasan eta medikuaren alta jaso badute sendatu direlako.

Edukia eta zenbatekoa

  • Prestazioa kalte-ordaina izaten da oroharreko zenbatekoan, behin ematen da, eta haren zenbatekoa baremo batek zehazten du. Bertan zehazten dira barne hartzen diren lesioak, mutilazioak eta deformazioak.
  • Prestazioaren zenbatekoa areagotu egingo da, gabezia-larritasunaren arabera, %30etik %50era lesio, mutilazio edo deformazioa makina, artefaktu edo arauzko neurriak ez dituzten edo gauzeztatuta edo baldintza txarretan dauden instalazio, zentro edo lantokietan gertatu denean edo lanean segurtasun eta higiene neurririk, osasungarritasun edo lan bakoitzerako egokitze neurririk (langilearen berezitasun, adin, sexu eta gainontzeko kondizioak kontuan hartuz) erreparatu ez direnean.
  • Errekargu hori enpresari arau-hauslearen ardura izango da.

Bateragarritasunak / bateraezintasunak

  • Bateragarria da enpresa berean egindako lanarekin.
  • Ezgaitasun iraunkorrerako ezarritako prestazio ekonomikoekin bateraezina da, lesio, mutilazio edo deformazioak erabat independenteak badira desgaitasun iraunkorra eta bere maila aitortzeko kontuan hartutakoekin.

Ordainketa

Baremoa aplikatu ondoren, dagozkion zenbatekoak ordainduko ditu Erakunde kudeatzaileak, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak edo Itsasoko Gizarte Institutuak, edo lan-istripuak edo gaixotasun profesionalak eragindako ezgaitasun iraunkorreko prestazioak ordaindu behar dituen Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak.

Arau-haustea egiten duen enpresariak errekargua ordaindu beharko du, segurtasun eta higiene neurri ezagatik.

Berrikuspena

Lesioak, mutilazioak eta deformazioak berrikus egin ahal izango dira ezgaitu egiten ez duten lesio iraunkorrak direla eta emandako kalte-ordainak larriagotu izanagatik, eta langileari ez zaio debekatuko dagokion kontingentziak eragindako ezgaitasun iraunkorragatiko prestazioa eskatzeko eskubidea.

Complementary Content
${loading}