Eskubidea aitortu eta ordaintzea

Eskubidearen aitorpena

Honi dagokio eskubidea onartzea:

  • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari (INSS), Itsasoko Gizarte Institutuari (ISM) edo enpresako kontingentzia arruntak edo profesionalak estaltzen dituen Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileari.
  •  Erregimen Orokorraren kudeaketan nahita laguntzeko baimena duten enpresei, laguntzarekin lotuta dauden kontingentzien ondorioz denean. 2019ko apirilaren 1etik aurrera, borondatezko lankidetza lan istriputik eta lanbide gaixotasunetik eratorritako kontingentzien (kontingentzia profesionalak) gainean soilik egin ahal izango da.

1. 2018ko abenduaren 31n Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategineko 102.1.b) artikuluan xedatutako lankidetza-modalitatea duten enpresek, (Gaixotasun arruntaren eta lanekoa ez den istripuaren ondoriozko aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazio ekonomikoak), lankidetza hori utziko dute 2019ko martxoaren 31tik aurrera, eta egun horren hurrengo 3 hilabeteko epean, lankidetzari dagozkion eragiketen likidazioa egin beharko dute, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean enpresen lankidetza erregulatzen duen 1966ko azaroaren 25eko 14 eta 15 quater artikuluetan zehaztutakoaren arabera.

Aurreko paragrafoan adierazitakoa gorabehera, uzten den egunean dauden gaixotasun arruntetik edo lanekoa ez den istriputik eratorritako aldi baterako ezgaitasunaren prozesuei dagokienez, horietatik eratorritako subsidioaren ordainketaren ardura enpresa laguntzailearena izango da aldi baterako ezgaitasunaren iraungipen-datara arte edo, hala badagokio, ondorio ekonomikoen luzapen-datara arte. Eta halakoetan, enpresak ezin izango dio konpentsatu Gizarte Segurantzari dagozkien kotizazio-likidazioetan.

2. Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bategineko 102.1.b) artikuluan aurreikusitako lankidetza-modalitatea uzten duten enpresek, aurreko ataleko lehen paragrafoan ezarritako baldintzetan, gaixotasun arruntaren eta lanekoa ez den istripuaren ondoriozko aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazio ekonomikoaren babesa formalizatzea erabaki dezakete Gizarte Segurantzako mutualitate laguntzaile batekin, 83.1.a) artikuluko legezko arauaren bigarren eta hirugarren paragrafoetan ezarritakoaren arabera. Aukera hori 2019ko apirilaren 1a baino lehen gauzatu beharko da.

Ordainketa

  • INSS, ISM, Gizarte  Segurantzako Mutualitate Laguntzailea edo kudeaketan laguntzeko baimena duen enpresa arduratuko da aldi baterako ezgaitasunagatiko (ABE) prestazioez.

    Gaixotasun arrunt edo lanekoa ez den istripuaren kasuan, langilea bajan 4 eta 15 egunen artean egoten denean, enpresariari dagokio langileari eman beharreko subsidioa ordaintzea. Bajaren 16. egunetik aurrera, ordaintzearen ardura INSSarena, ISMarena edo Mutualitatearena izango da, baita enpresariak egin beharreko ordainketa kontzeptu gisa ordaintzen duenean ere.
  • Enpresak soldatak ordaintzen dituen aldizkakotasun berarekin ordainduko ditu prestazioak, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorraren kudeaketan nahitaez kolaboratu behar duela oinarritzat hartuz, subsidioaren zenbatekoari IRPF atxikipena eta Gizarte Segurantzaren kuotak kendu ondoren.

    Enpresek ABE diru-laguntzak ordaintzeko duten betebeharra Erakunde kudeatzaile eskudunak ezgaitasun egoera luzatzen dela edota ezgaitasun iraunkorra adierazten duen espedientea igortzen badu eten egingo da, hori aditzera ematen duen hileko azken egunean.

    Hala ere, aurreko paragrafoan xedatutakoa gertatzen bada ere, prestazio edo laguntza hori jasotzen jarraituko dute, ABE egoera agortzen den arte edo EI sailkapena lortu arte, haren kudeaketan parte hartzen duten enpresak eta ABEgatiko laguntza jasotzeko eskubidea ematen zaion eta ordaintzen zaion tokiko erakundeei eta pertsonei, apirilaren 2ko 480/1993 RDaren bosgarren aldi baterako xedapenak dioenaren arabera.
  • Langileak langabeziagatiko diru-laguntzak jasotzen baditu eta ABE egoera egokitzen bazaio, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SPEE) ABE diru-laguntza ordainduko dio ordainketa eskuordetu gisa langabeziagatiko diru-laguntzaren iraupena eta  Gizarte Segurantzaren kotizazioak agortu arte (enpresaren ekarpena eta %35 osagarria langilearen ekarpena osatzen dutenak).    LGSSren 283 , 284 eta 285 artikuluetan araututako kasuetan, SPEEk prestazioa ordaintzen jarraituko du baldin eta Erakunde kudeatzaileak egoera horren berariazko luzapena aitortzen badu soilik, langabeziagatiko prestazioaren iraupenaren gehienezko mugarekin. Une horretatik aurrera, INSSak ordainduko du prestazioa.

  • Etxeko langileentzako Sistema berezian barne hartutako langileak:

    2012-01-01ean ondorioak izanda, ABEgatiko subsidioa, gaixotasun arrunten edo lanekoak ez diren istripuen kasuan, laneko bajaren bederatzigarren egunetik aurrera ordainduko da, eta enplegu-emailearen kontura izango da langilearen prestazioa ordaintzea, aipatutako bajaren laugarren egunetik zortzigarrenera arte, biak barne.

    Sistema berezi horretan barne hartutako langileen subsidioa zuzenean hori kudeatzea dagokion erakundeak ordainduko du eta ezin izango du ordainketa hori eskuordetu.
  • Nekazaritzako besteren konturako langileen Sistema berezian dauden langileak:

    12-01-01etik aurrera, prestazioa zuzenean ordainduko du kudeaketa dagokion Erakundeak, eta ezin izango du ordainketa eskuordetu, LGSSren 283, 284 eta 285 artikuluetan aipatzen den ABE egoerara igarotzen diren eta ordaindutakoaren araberako langabeziagatiko prestazioa jasotzen ari direnen kasuan izan ezik.

Salbuespenak. Zuzeneko ordainketa kasuak:

INSS, ISM edo Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzailea dira, kasuan kasu, subsidioa zuzenean ordaintzearen arduradunak ondorengo kasuetan:

  • Ordainketa eskuordetutik kanpo dauden erakunde edo organismoak badira.
  • Enpresariak duen ordainketa eskuordeturako beharra ez betetzeagatik.
  • Hamar langile baino gutxiagoko enpresak, subsidioa sei hilabete jarraian baino gehiago abonatu bada, arauz eskatuz gero.
  • Langilea ABE egoeran egonda, lan harremanaren amaiera.
  • ABE egoerak jarraitzen badu enpresak nahita eten ondoren.
  • ABE egoerak jarraitzen badu diru-laguntza jasotzeko aldia agortutakoan.
  • Langabezia-laguntza jasotzen dutenen txosteneko alta medikua dagoenean.
  • Merkataritza-ordezkariak, zezenketa profesionalak eta artistak baldin badira. Azken horien kasuan, kontratuak 30 egun baino gehiago irauten ez badu.
  • Gehienezko epea igarotzeagatik ABE agortzen den kasuan, prestazioaren efektuen luzapenean zehar eta EItzat kalifikatu arte.
  • ABEaren luzapena jasotzen bada 12 hilabete igaro ondoren, Erakunde kudeatzailearen ebazpenaren ostean, langileak ABE hasterakoan ordaindutakoaren araberako langabeziagatiko prestazioa jasotzen duenean izan ezik. Kasu horretan, SPEEk ordainduko du prestazioa, langabezia bukatu arte ordainketa eskuordetu bezala.
  • EI espedientea ireki izanagatik, Erakunde kudeatzailearen ebazpenaren ondoren.
  • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak medikuaren alta xedatzen duen ebazpena igortzen badu, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren (LGSS) 170.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, ebazpena ematen den egunean bertan amaituko da prestazioa ordaintzeko enpresek duten betebeharra, horren ordez erakunde kudeatzaileak edo Gizarte Segurantzako mutualitate laguntzaileak ordaindu beharko du zuzenean ebazpena ematen den egunetik interesdunari horren berri ematen zaion egunera bitarte dagokion subsidioa. Aldi baterako ezgaitasun  egoeran daudenen prestazio ekonomikoa kudeatzen laguntzen duten enpresek, LGSSren 102.1 a) artikuluaren arabera, aipatutako epean subsidioa zuzenean ordaintzeko betebeharra izango dute.     

 

 

Complementary Content
${loading}