ONDOKO DOKUMENTUEN JATORRIZKOA ETA INDARREAN DENA AURKEZTU
1. Eskatzailearen (emakumezkoa) nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioa, indarrean den ondokoen bidez:
- Espainiarrek: Nortasun Agiri Nazionala (DNI).
- Atzerritarrek:
- Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (NIE) eta jatorrizko herrialdeko pasaportea edota dokumentua/eskutitza (EB, EEE eta Suitza).
- Atzerritarraren identifikazio Txartela (AIT), gainontzeko herrialdetakoek.
ONDOKO DOKUMENTUEN JATORRIZKOA ETA INDARREAN DENA ETA KONPULTSATUTAKO FOTOKOPIAK EDO ONDOREN KONPULTSATZEKO KOPIAK AURKEZTU:
2. Kotizazioari dagokion dokumentazioa:
- Erregimen Orokorreko besteren konturako emakumezko langileak: enpresaren ziurtagiria, behar bezala beteta.
- Nekazaritzako Erregimen Bereziko inoren konturako emakumezko langileek: enpresaren ziurtagiria, lan-kontratua eten aurreko hilabeteko TC 2/8-aren arabera betea eta azken hiru hilabeteetako ordainagiriak (TC 1/9).
- Artista eta zezenketetako profesionalek: jardueren aitorpena (TC 4/6) eta Zuzendaritza probintzialean edo Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Administrazioan aurkeztu ez diren jardueren egiaztagiriak (TC 4/5).
- Norbere konturako langilea: Azken hiru hilabeteetako kuoten ordainagiria.
- Merkataritza-ordezkariak: Azken hiru hilabeteetako kuoten ordainagiria (TC 1/3).
ARRISKUA EGIAZTATZEN DUEN DOKUMENTAZIOA
3. Asistentzia ematen dion Osasun Zerbitzu Publikoko fakultatiboaren mediku-txostena.(1)
4. Osasun-ziurtagiria, enpresak edo norbere konturako emakumezko langileek lan-arriskuak babesteko hitzartutako Erakunde Kudeatzailearen Zerbitzu Medikuek egindakoa. Ziurtagiri honetan, ondoko hau egiaztatu beharko da: "haurdunaldiko arriskua" dagoenean, lanpostuko baldintzak langilearen edo fetuaren osasunerako txarrak direla eta, "edoskitze naturaleko arriskua" dagoenean, lanpostuko baldintzak emakumearen edo seme-alabaren osasunerako txarrak direla.
5. Enpresaren edo norbere konturako emakumezko langilearen aitorpenak. (2)
- Emakumezko langileak egiten dituen lan eta jarduerak, lanpostuaren baldintzak, kategoria eta arrisku berezia.
- Bere egoerarekin bateragarria den lanposturik ez izatea.
BESTELAKO DOKUMENTAZIOA
6. Jardueraren egoeraren aitorpena, Langile Autonomoen Erregimen Bereziko emakumezko langileentzat bakarrik.
7. Familia-liburua, "edoskitze naturaleko arriskuagatiko" prestaziorako.
(1) Ez da beharrezkoa familia-liburua aurkeztea Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (INSS) luzatutako arriskua egiaztatzen duen medikuaren ziurtagiria aurkezten bada.
(2) Kooperatiba sozietateak edo lan sozietateak direnean, sozietatearen kudeatzaileak edo administratzaileak luzatuko du aitorpena.
Etxeko langileen Sistema bereziko langileak direnean, etxeko arduradunak luzatuko du aitorpena.
Dokumentazio hau Gizarte Segurantzaren edozein Arreta eta Informazio Zentrotan aurkez daiteke. Erregistro Elektronikoaren bitartez ere izapidetu daiteke, baldin eta ziurtagiri digital bat baduzu eta kudeaketa INSSri badagokio.