Ordaindutakoaren araberakoa ez den amatasun laguntza

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Onuradunak / eskakizunak

Onuradunak norbere edota besteren konturako emakumezko langileak izango dira, baldin eta erditzean amatasun prestazioak jaso ahal izateko eskakizun guztiak betetzen badituzte, eskatutako kotizazio aldia izan ezik.

Kotizazioak ordaintzeko ardura duten emakumezko langileen kasuan, prestazioa aitortzeko eta ordaintzeko ezinbestekoa izango da Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota guztiak ordainduta izatea.

Helburu horietarako, abuztuaren 20ko 2530/1970 Errege Dekretuko 28.2. |art.  zehazten den mekanismoa, ordaintzeko agintzen duena, ezarriko da, laguntza jasotzeko unean edo hori gauzatzen denean, interesatua Gizarte Segurantzaren zein erregimenen barruan dagoen kontuan hartu gabe.

Prestazio ekonomikoa / zenbatekoa

Prestazio ekonomikoa subsidio bat izaten da, eta haren eguneko zenbatekoa uneoro indarrean den IPREMaren % 100 izango da, hurrengo salbuespen hauekin:

  • Lanaldi partzialeko langileen kasuan, baldin eta eguneko oinarri arautzailearen (gertakari kausatzailea jazo aurreko urtean akreditatutako kotizazio oinarrien batura zati 365 eginda lortzen da) zenbatekoa txikiagoa balitz, azken hori hartuko da.
  • Aurrekoagatik ere, subsidioa INSSren behin-behineko ebazpen bidez onartuko da. Subsidioa kalkulatzeko sistemako datu-base korporatiboan dagoen azken kotizazio oinarria hartuko da aintzat, baldin eta esandako datu basean ez badago atsedenaren edota baimenaren aurreko hilabeteko kontingentzia arruntetik deribatutako kotizazio oinarria. Edonola ere, dagokionean, subsidioaren birkalkuluarekin behin betiko ebazpena helaraziko zaio.

Oinarri arautzailea honako kasu hauetan eguneratuko da:

  • Kotizazio oinarria handitzen bada, legezko xedapen baten, hitzarmen kolektibo baten edo ebazpen judizial baten bidez soldatak igotzearen ondorioz, eta horrek atsedenaldiaren hasiera baino lehenagoko dataren batetik aurrera eragina baldin badauka. Kasu horretan, oinarri arautzailearen zenbatekoa une horretan indarrean den IPREMa baino handiagoa izango balitz, azken hori hartuko da kontuan subsidioaren zenbatekoa kalkulatzeko.
  • Subsidioa kalkulatzeko sistemako datu-base korporatiboetan agertzen den azken kotizazio-oinarria hartu bada kontuan eta ondoren ikusi bada kotizazio hori ez datorrela bat atsedenaldia edo baimena hasi aurreko hilabeteko kontingentzia arrunten kotizazio oinarriarekin.

Eskubidea martxan jartzea

Subsidio eskubidea erditzen duen egunetik aurrera izango du.

Iraupena

  • Langile emakumezkoarentzako prestazioak 42 egun natural iraungo du, erditutakoan kontatzen hasita.

  • Hamalau egun naturalean luzatu ahal izango da, hurrengo kasu hauetan:

    • Familia ugarian haurra jaiotzen bada edota, haurra jaiotakoan familia ugari bihurtu bada.
    • Guraso bakarreko familian jaio bada haurra.
    • Erditze anizkoitza izan bada.
    • Amak edota haurrak % 65ekoa edo handiagoa den ezintasun maila duenean.

      Iraupena behin bakarrik luza daiteke, baina baldintza bi edo gehiago betetzen direnean ezingo dira batu.

      Familia ugaria dela erabakitzeko, Familia Ugariak Babesteko azaroaren 18ko 40/2004 Legean ezarritakoa beteko da.

      Familia monoparentala guraso bakarreko familia da, jaioberria eta haurra(k) biziko d(ir)a eta gurasoa bakarrik egingo da familiaren kargu.

      Erditze anizkoitza bi haur edo gehiago jaiotzea da.

  • Haurra hiltzen denean edota fetua 180 egun baino gehiago dituenean jaioz gero, ez da prestazioa etengo, nahiz eta pertsonalitatea jasotzeko Kode Zibileko 30. artikuluak ezarritako baldintzak bete ez.

  • Erditze goiztiarren eta jaioberriak ospitaleratu behar izaten diren kasuetan, subsidioaren iraupena ez da luzatuko, baina ordaintzeari ere ez zaio utziko.

Amatasuna, aldi baterako ezintasuna eta kontratua amaitzea

Kotizaziopeko amatasun subsidiorako ezarritakoa amatasunari, aldi baterako ezintasunari eta kontratua iraungitzeari dagokionean, kontribuzio gabeko amatasun subsidioari aplikatu ahal izango zaio, baldin eta bertan aurreikusitako baldintzak berak badira bi subsidio motetarako.

Iraungipena

Subsidioa jasotzeko eskubidea honako arrazoi hauengatik iraungiko da:

  • Ezarritako iraupen epea igaro izanagatik.
  • Onuraduna hiltzeagatik.
  • Onuradunari ezintasun iraunkorragatiko pentsioa aitortu izanagatik.

 

Eskubidea ukatzea, baliogabetzea eta etetea

Subsidio eskubidea ezeztatu, baliogabetu edota eten egin ahal izango da:

  • Baldin eta onuradunak iruzurrez jarduten badu, subsidioa lortzeko edota hari eusteko.
  • Baldin eta onuradunak norbere edota besteren kontura lan egiten badu subsidioa jasotzen ari den bitartean.

Kudeaketa eta ordainketa

  • Subsidioa zuzenean INSSk ordainduko du; bestela, berriz, ISMk, baldin eta Itsasoko Langileen Erregimen Bereziko langileak badira.

  • Ordainketa erakunde kudeatzaileak egingo du zuzenean eta hilabetea amaitu ostean, eta enpresen aldetik kudeaketan kolaboratzeko modurik ez da egongo.

  • Diru-laguntza jasotzerakoan, haren zenbatekoari hauxe kenduko zaio:
    • Langileari dagokion kuotaren zenbatekoa, kotizatu beharra baitago, erditu aurreko kotizazio oinarria aintzat hartuta zehaztuko da. Oinarri hori langilearen kategoria profesionalaren taldeko gutxieneko kotizazio oinarria baino txikiagoa bada, azken hori aplikatuko da.
    • IRPFrekin atxikitua. 

Eskubidearen aitorpena

Prestazio-eskaera:

  • Eskubidea onartzeko prozedura emakume langileak eskatuta hasiko da, eskuduna den Erakunde kudeatzailearen Zuzendaritza Probintzialari zuzendutako eskaeraren bidez kokapen erregimenaren arabera.

    Eskaera eredu normalizatuetan formalizatu beharko da eta 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 70. |art.n xedatutako baldintzak eta datuak bildu beharko ditu eta beharrezko agiriekin batera aurkeztu beharko da. Aipatutako legea Administrazio Publikoen eta Administrazio Prozedura Komuneko Erregimen Juridikoarena da.

  • Erakunde kudeatzaileak ofizioz has dezake prestazioa onartzeko prozedura horretarako behar beste datu dituenean, eta interesatuari jakinarazi beharko dio egoera hori gertakizun kausatzailearen ondorengo egunetik hasita 15 eguneko epean.

Ebazpena eta jakinarazpena:

  • Erakunde kudeatzaileko  probintziako zuzendari eskudunak, zeinetan eskakizuna aurkeztu den, emango du berariazko ebazpena eta interesdunari jakinaraziko dio 30 eguneko epean, eskaera jasotzen denetik zenbaten hasita.

  • Aurrekoagatik ere, subsidioa onartuko da GSINren behin-behineko ebazpen bidez. Subsidioa kalkulatzeko sistemako datu-base korporatiboan dagoen azken kotizazio oinarria hartuko da aintzat, baldin eta esandako datu basean ez badago atsedenaren edota baimenaren aurreko hilabeteko kontingentzia arruntetik deribatutako kotizazio oinarria. Edonola ere, dagokionean, subsidioaren birkalkuluarekin behin betiko ebazpena helaraziko zaio.

Salbuespen gisa, ezinbestekoa izango da dagokion kotizazio oinarria agertzen den enpresaren ziurtagiria aurkeztea, eta hori izango da prestazioa kalkulatzeko kontuan hartuko dena, betiere hurrengo kasuetan:

    • Enpresaren jarduera gertaera kausatzailearen hilabete berean edota aurrekoan gertatu denean.
    • Langileak lanaldi partzialeko kontratua duenean eta ezin zaionean oinarri arautzailea kalkulatu.
    • Enpresei kuotak ondoren ordaintzeko baimena eman dienean GSDOk, kuoten sarrera geroago ordaintzeko.

Preskripzioa:

Laguntzaren onespenaren eskubidea 5 urtetan preskribitzen da, gertaera eragilea gertatzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Complementary Content
${loading}