Bateragarritasunak / Bateraezintasunak

  • Pentsioa eta lana:

Interesdunak egiten zuen lanerako edo lan hori barne hartzen duen lanbide talderako ezintasun iraunkor osoa badu, dagokion biziarteko pentsioa bateragarria izango da langileak enpresa horretan bertan edo beste batean jaso dezakeen soldatarekin, baldin eta oraingo zereginak ez badatoz bat ezintasun iraunkor osoa sorrarazi zutenekin.

  • % 20ko gehikuntza eta lana, eta beste prestazio batzuk:

    % 20ko gehikuntza jasotzea ez da bateragarria honako hauekin:

    • Besteren edo norberaren kontura lan egitearekin.
    • Eta lan horietatik sorraraz daitezkeen Gizarte Segurantzaren prestazioekin; esaterako, lan harremanetik edo jarduera profesionaletik haratago doan aldi baterako ezintasunaren edo amatasunaren diru-laguntza, edo horiengatik dagozkion langabezia prestazioak.
Complementary Content
${loading}