Cerrar

 2019/04/01 ondoren izandako gertaera eragileak

Jaiotza eta adingabearen zaintza

2019/03/07an argitaratu da enplegu eta okupazioan emakume eta gizonen tratu- eta aukera-berdintasuna bermatzeko neurri urgenteei buruzko martxoaren 1eko 6/2019 Errege Lege Dekretua. Indarrean jarriko da 2019ko apirilaren 1ean , bai jaiotzagatiko eta adingabeen zaintzagatiko prestazioetarako, bai jaiotza, adopzio eta ama biologikoa ez den aita-amagatiko baimenetarako (gertaera eragileak 2019/04/01az gero). Errege Lege Dekretu honek aldaketak barne hartzen ditu Langileen Estatutuan (LE) eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuan (EPOE), baita Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrean ere, amatasun eta aitatasunagatiko egungo prestazioetan eragina duten langileen eskubideak parekatzeko.

Beraz, 2019/04/01etik aurrera, amatasunagatiko  eta aitatasunagatiko prestazioak bateratu  egingo dira, hots, prestazio bakarra egongo da: JAIOTZAGATIKO ETA ADINGABEAREN ZAINTZAGATIKO prestazioa

Prestazio hori   Sistemaren erregimen guztietako ekintza babeslearen barruan biltzen da.


Babestutako egoerak

Egoera horiek direla eta hartutako atsedenaldi eta baimenetan, egoera babestutzat hartzen dira honako hauek:

  • Seme-alaba baten jaiotza.
  • Adopzioa, adoptatzeko helburuarekin egiten den zaintza eta familia-harrera, baldin eta azken kasu horretan, urte bete baino gutxiagokoa ez bada eta haurrak:
    • 6 urtetik behera baditu.      
    • Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari jarraiki (EPOE), adopzioa, adoptatzeko helburuarekin egiten den zaintza eta familia-harrera, bai iraunkorra bai aldi baterakoa, Kode Zibilean edo horiek arautzen dituzten autonomia erkidegoetako lege zibiletan ezartzen direnak izango dira, baldin eta aldi baterako harrera urte bete baino gutxiagokoa ez bada.


Onuradunak

  • Besteren edo norbere konturako langileak onuradun izango dira, emakume edo gizonak, baldin eta alta edo antzeko egoeran badaude, jaiotza eta adingabearen zaintzagatiko atsedenaldi/baimenaldiaz gozatzen badute eta  kasu bakoitzean eskatzen diren gutxieneko kotizazio-epeak egiaztatzen badituzte.
  • Hala ere, besteren edo norbere konturako langile emakumeak jaiotzagatiko subsidioa ere jasotzen aukera dute, baldin eta erdituz gero, jaiotzagatiko eta adingabeen zaintzagatiko prestazioa lortzeko ezarrita dauden baldintza guztiak betetzen badituzte, gutxieneko kotizazio epea kontuan hartu gabe.

Baldintzak

  1.  Afiliatuta eta altan edo altaren egoera baliokidean egotea.
  2. Gutxieneko kotizazio-epea betetzea. Epe hau adinaren araberakoa da:
  • Erditzean edo harrerako ebazpen administratibo edo judizialaren datan edo adopzioa gauzatzen duen ebazpen judizialaren datan langileak 21 urte baino gutxiago baditu:

    • Ez da gutxieneko kotizazio-epea eskatuko.
  • Erditzean edo harrerako ebazpen administratibo edo judizialaren datan edo adopzioa gauzatzen duen ebazpen judizialaren datan langileak 21 urte beteta eta  26 urte baino gutxiago baditu:

    • 90 egun atsedenaldia hasi aurreko 7 urteetan, edo, txandaka,
    • 180 egun kotizatuta lan-bizitzan zehar, aipatutako data aurretik.
  • Erditzean edo harrerako ebazpen administratibo edo judizialaren datan edo adopzioa gauzatzen duen ebazpen judizialaren datan langileak 26 urte beteta baditu:

    • 180 egun atsedenaldia hasi aurreko 7 urteetan, edo, txandaka,
    • 360 egun kotizatuta lan-bizitzan zehar, aipatutako data aurretik.
  1. Langileak zuzenean ordaindu behar dituzten kuotak ordainduta edukitzea prestazio hori kotizazio jarraituak zenbatzearen ondorioz jasotzen bada ere, besteren konturako langileen erregimen batean.

Xede horietarako,  abuztuaren 20ko 2530/1970 Dekretuaren 28.2 artikuluan jasotako ordainketarako gonbitaren mekanismoa ezarriko da, prestazioa lortu duen unean onuradunaren Gizarte Segurantzaren Erregimena edozein izanda ere eta prestazioa sortzen deneko Gizarte Segurantzaren Erregimena edozein izanda ere.


Iraupena

Jaiotza

Erditzea denean

Dagokion atsedenaldia hasten den egunean bertan izango da subsidioa jasotzeko eskubidea:

  • Erditze edo atsedenaldia hasi den datatik bertatik, azken hau aurretik izan bada.
  • Erditzeko aurreikusten den data baino 4 aste lehenago aurreikusi ahal izango du ama biologikoak atsedenaldia. Data hori Osasun Zerbitzu Publikoaren amatasun-txostenean ezarri ahal izango du. Erabaki hori amari dagokio

Ama biologikoa lanean ezgaitasun egoeran balego, atsedenaldia eta horri dagokion subsidioa, edonola ere, erditze-datan hasiko litzateke.


Adopzio, adoptatzeko helburuarekin egiten den zaintza edo familia-harrera kasuan

  • Bai adopzioa gauzatzen duen ebazpen judizialaren datatik aurrera, bai adopzio edo harrera helburuarekin egiten den zaintzarako hartzen den erabaki administratiboaren datatik aurrera.
  • Nazioarteko adopzioa denean, gurasoek adoptatutakoaren jatorrizko herrialdera aurretiaz joan beharra dutenean, subsidioa adopzioa gauzatzen duen ebazpena baino 4 aste lehenago has daiteke.

Prestazio ekonomikoa / Zenbatekoa

Jaiotza eta adingabearen zaintzagatiko prestazio ekonomikoa, subsidio bat izango da, oinarri arautzaile baten %100, hots, kontingentzia arrunten ondorioz eragiten den aldi baterako ezgaitasunagatik dagoenarena.


Ukatzea baliogabetzea eta etetea

Subsidiorako eskubidea ukatu, deuseztatu edo eten daiteke, baldin eta pertsona onuradunak:

  • Laguntza lortzeko edo horri eusteko iruzur egiten badu.
  • Atsedenaldiaren denboraldian norbere kontura edo besteren kontura lan egiten badu, lanaldi partzialaren erregimenean edo enplegu-aniztasun eta jarduera-aniztasun kasuetan subsidioa jaso ezean.

Subsidioa jasotzeko epea atsedenaldi denboraldiarekin bat etorriko da. Atsedenaldia, zehazki, lanaldi partzialetik edo subsidiorik eragiten ez duten lanetatik edo jardueretatik kanpokoa izango da.

  • Nazioarteko adopzioaren kasuan, adopzioa gauzatutzat jotzeko behar den dokumentazioa eramaten ez duenean, 4 aste igaro badira atsedenaldiaren hasiera aurresan zuenetik. 

Ordainketa

  • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala (INSS) edo, hala badagokio,  Itsasoko Gizarte Institutua (ISM)

Iraungipena

Atsedenaldien gehienezko epemugak pasatzean.

Atsedenaldia aita-ama batek "bakarrik" izaten  duenean, atsedenaldi osoa bete baino lehen, subsidioaren onuraduna borondatez lanera itzultzen denean. Erditze kasuan, ama ezingo da lanera itzuli derrigorrezko atsedenaldiko 6 asteak pasatu arte.

Aita-ama batek atsedenaldia “aldi berean edo batak bestearen jarraian” hartzen duenean eta gurasoetako bat edo biak lanera borondatez itzultzen direnean , atsedenaldi osoa bete aurretik .

  • Kasu horretan, iraupen osoa betetzeko geratzen den zatiak beste gurasoak duen subsidioaren iraupena luzatuko du, seme-alaben edo etxean hartutako adingabeen heriotzaren kasurako ezarritakoa gorabehera, eta amak, erditzearen kasuan eta amatasun-atsedenaldiaren hasieran eskubidea beste gurasoaren alde baliatzeko duen premia gorabehera.
  • Onuraduna hiltzean, legez edo erregelamenduz ezarritako baldintzen arabera, bizirik dagoen beste gurasoak gelditzen den atsedenaldia izaten jarraitu dezakeenean izan ezik.   
  • Onuradunak erretiroagatiko edo ezgaitasun iraunkorragatiko egoeran dagoenean, geratzen den atsedenaldiaren zatiaz beste gurasoa baliatzeko eskubideari kalterik eragin gabe.   


Kudeaketa

  • Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala (INSS), oro har.
  • Itsasoko Gizarte Institutua (ISM), Itsasoko Erregimen Berezian dauden langileak direnean


Complementary Content
${loading}