Zenbatekoa / Ordainketa

Lanerako Ezintasun Iraunkor orokorreko zerbitzua (LIE)  bizitza guztirako hileko pentsio batean datza.  Hura, ohiz kanpo, ordezkatu daiteke oroharreko zenbatekoko kalte-ordainketarengatik, onuradunak 60 urte baino gutxiago dituenean.

Pentsioaren zenbatekoa

LEIaren pentsioaren zenbatekoa lortzeko, portzentaje bat aplikatuko zaio   dagokion oinarri arautzaileari (OA),  ezintasuna  sortu duen   kausaren araberakoa.

Gaixotasun arruntak eragindako ezintasun iraunkor osoko pentsioaren   zenbatekoa, ezingo da urtean indarrean den kotizazioaren gutxieneko oinarriaren %55 baino txikiagoa izan 18 urtetik gorakoentzat.

Ehunekoa

  • Arau orokorra:

    OAren %55. %20 edo gehiago areago daiteke portzentaje hori 55 urtetik gorakoentzat, prestaketa orokorra edo espezializatua ez izateagatik edo haien bizilekuaren egoera sozialak eta lanekoak direla eta, ohikoa den lanean lanpostua aurkitzeko zailtasunak badituzte.
  • Langilea erretiroaren ohiko adinera heltzen bada eta ohiko gertakizunen ondoriozko IPT pentsioa jasotzen badu, erretiroagatiko pentsioa jasotzeko baldintzak betetzen ez dituelako:

    Aplikatuko den ehunekoa momentu bakoitzean erretiro pentsioa jasotzeko ezarrita dagoen gutxieneko kotizazio epeari dagokiona izango da. Gaur egun, ehuneko hori %50ekoa da, eta dagokion OAri aplikatuko zaio.
  • Laneko istripuen edo lanbide gaixotasunen kasuan, faltaren larritasunaren arabera, prestazioak %30etik %50era egingo du gora, lesioa makina zein artefaktuek edo arauzko neurriak betetzen ez dituzten edo gauzez bihurtuta edo baldintza txarretan dauden instalazio, zentro edo lantokiek eragindakoa bada, baita lanean segurtasun eta higiene neurriak, osasungarritasun edo lan bakoitzerako egokitze neurriak hartu ez direnean, langilearen ezaugarriak, adina, sexua eta gainerako baldintzak kontuan hartuta. Errekargu hori enpresari arau-hauslearen ardura izango da.

    Etxeko langileei ez zaie prestazio ekonomikoen errekargurik aplikatuko laneko arriskuak prebenitzeko neurrien faltagatik gertatzen diren LI eta LGen kasuan.

Amatasunagatiko osagarriaren aplikazioa:

Bi ume edo gehiago izan dituzten emakumeei, biologikoak zein adoptatutakoak, amatasunagatiko osagarri bat aplikatuko zaie. 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera duen pentsioaren zenbatekoaren ehuneko bat izango da, aurreko ataletan zehaztu bezala kalkulatuko dena. Ehuneko hori %5 izango da bi seme-alaba direnean; %10ekoa hiru direnean; eta %15ekoa lau edo gehiago direnean.

Espainian edota atzerrian jaio badira ere, seme-alabak hartuko dira kontuan emakumeari osagarria aplika dakion eskubidea duen erabakitzeko eta honen aplikazioa kuantifikatzeko.

Oinarri-arautzailea

Oinarri arautzailearen (OA) kalkulua desberdina izango da ezintasun iraunkorra sortzen duen kausaren arabera:

 Ezintasuna gaixotasun arruntak eragin badu:

  • Gertaera eragilearen datan 52 urte baino gehiago eta 65 urte baino gutxiago duen langilea:
    1. Honako zatiketa honen zatidura: gertaera eragilea gertatu baino lehenagoko hilaren aurreko 96 hileetan interesdunak izan dituen kotizazio-oinarriak zati 112 . Oinarri horiek honako arau hauen arabera neurtuko dira:
      • Gertaera eragilea gertatu baino lehenagoko hilaren aurreko 24 hileetako oinarriak balio nominalean neurtzen dira.
      • Gainontzeko oinarriak KPIren bilakaeraren arabera hartuko dute berriz balioa, oinarriak eragin direneko hileetatik aurreko paragrafoak aipatutako eguneratu ezineko oinarrien aldia hasten den hilaren aurreko hilera arte.
    2. Lortutako emaitzari, kotizazio-urteen kopuruaren arabera, dagokion portzentajea ezarriko zaio, erretiro-pentsioetarako xedatutako eskalaren arabera, eta kotizatutzat joko dira, xede horretarako, langileari gertaera eragilearen datan uneko erretiroko adin arrunta betetzeko falta zaizkion urteak . Kotizazioko 15 urte lortu ezean, % 50eko portzentajea ezarriko da.
    3. Aurreko arauak ezartzean ateratako kopuruak osatuko du OA; OAri, dagokion pentsioaren zenbatekoa ezartzeko, aitortutako ezintasun-mailarako xedatutako portzentajea ezarri beharko zaio.

  • Gertaera eragilearen datan 52 urte baino gutxiago duen langilea (zeinari 8 urte baino gutxiagoko kotizazio-aldia eskatzen baitzaio):

    OA aurreko kasuaren modu berdintsuan lortuko da, baina zatidura honakoak zatitzean lortuko da: eska daitekeen gutxieneko kotizazio-aldiko hilabete adinako  hileko kotizazio-oinarrien batura, hilaren zatikiak aintzat hartu gabe, zati esandako oinarriak eragin direneko hil-kopurua. Ondoren zatitzaile hori 1,1666 koefizientearekin biderkatuko da, eta, edozelan ere, gertakizun eragilea gertatu baino lehenagoko hilaren aurreko 24 hileei dagozkien oinarriak ez dira aintzat hartuko eguneratzeko.
  • Gertaera eragilearen datan 65 urte edo gehiago dituen langilea, erretiroa hartzeko betekizunak betetzen ez dituena:

    OA honako zatiketa honen zatidura izango da: gertaera eragilea gertatu baino lehenagoko hilaren aurreko 96 hileetan interesdunak izan dituen kotizazio-oinarriak zati 112, a) arauan ezarritakoari jarraituz.
  • Lanaldi mugatuko langileak:

    Ezintasun iraunkorra gaixotasun arruntak eragin duenean, OA kalkulatzeko, erretiro-pentsioan aintzat hartutako arau berberak hartuko dira aintzat.
     
  • Hutsuneak sartzea:

    2013-1-1etik aurrera, OA kalkulatzeko aintzat hartu beharreko aldian kotizatu beharrik egon ez deneko hilik agertuz gero, lehenengo 48 hiletako soldatak une bakoitzean dauden guztietatik txikiena den oinarria izanda integratuko dira eta gainontzekoak esandako gutxieneko oinarriaren % 50 izanda.

     Oinarri arautzailea xedatzeko aintzat hartu beharreko zenbait hiletan kotizatu beharra hilaren zati batean bakarrik egonez gero, aurreko paragrafoan esandako integrazioa kotizatu beharrik ez dagoeneko hilaren zatiari egokituko zaio, baldin eta lehenengo aldiari dagokion kotizazio-oinarria xedatutako gutxieneko hileko oinarriaren zenbatekoa baino txikiagoa bada. Kasu horretan, integrazioa azken zenbateko horretaraino iritsiko da.

    Etxeko langileen Sistema berezian sartutako langileen kasuan, 2012. urtetik 2018. urtera arte, gertakizun arruntek eragindako ezintasun iraunkorragatiko pentsioaren OA kalkulatzeko benetan kotizatutako aldiak bakarrik hartuko dira aintzat (ez da ezarriko hutsuneak sartzeko sistema).

     Nekazaritzako besteren konturako langileen Sistema berezian sartutako langileen kasuan, 2012-01-01etik aurrera, OA kalkulatzeko benetan kotizatutako aldiak bakarrik hartuko dira aintzat (ez da ezarriko hutsuneak sartzeko sistema).

    Lanaldi partzialeko kontratuen, errelebo-kontratuen eta kontratu aldizkako finkoen kasuetan honakoa hartu beharko da aintzat:
    • Kotizatu beharrik egon ez deneko aldien integrazioa unean ezar daitezkeen kotizazio-oinarrietatik txikiena izanda egingo da, esandako oinarria kotizatu beharra eten zein iraungi zen datan kontratatutako ordu-kopuruari dagokio. Kotizatu beharra hilaren zati batean bakarrik egonez gero, integrazioa kotizatu beharrik ez dagoeneko hilaren zatiari egokituko zaio, baldin eta dagokion kotizazio-oinarria esandako gutxieneko oinarriaren zenbatekoa baino txikiagoa bada.
    • Lan-kontratu aldizkako finkoa duten langileen denboraldi zein kanpainen arteko aldietan izan ezik, ez dira inola ere kotizazio-hutsunetzat joko lanaldi partzialeko kontratuak berak eragindako zerbitzu-etenaldien kausagatik lanik egiten ez deneko orduak zein egunak.

Ezintasuna lanez kanpoko istripuak eragin badu:

OA honako zatiketa honen zatidura izango da: 24 hilabeteko etengabeko aldi batean interesdunak izandako kotizazio-oinarrien batura zati 28. Onuradunak esandako aldia aukeratuko du pentsioa sortu duen gertakizun eragilearen dataren aurreko 7 urteen barruan.

Gertaera eragilearen datan interesdunak kotizazioko 24 hilabeteko etengabeko aldia bete izan ez balu,  OA ezartzeko hurrengo formula bietatik onuragarriena aukeratuko litzateke: aurreko paragrafoan azaldutakoa edo ezintasunaren gertaera eragilearen dataren aurreko 24 hileetan indarreko gutxieneko kotizazio-oinarrien batura zati 28 egitean ateratakoa, betiere, kotizazio-oinarriak kausatzaileak azken unean kontratatuta zeukan lanaldiari zegokion zenbatekoan hartuta.


Ezintasuna lan-istripuak zein gaixotasun profesionalak eraginez gero:

OA egiazko soldatak aintzat hartuta kalkulatzen da, ezintasuna eragitean indarreko kotizazio-oinarriaren gehieneko muga ezin dutela gainditu eta gutxieneko muga baino txikiagoak ezin direla izan kontuan hartuta. Ondoko batugaiak zati 12 egitean lortutako zatidura izango da:

  • Langilearen eguneko soldata eta antzinatasuna istripuaren datan zein gaixotasunagatiko 365 eguneko bajaren datan.

    Lanaldi partzialeko kontratuen eta errelebo-kontratuen kasuetan, baldin eta langileak egunero lan egiten ez badu zein, egunero lan eginda ere, lanaldi irregularra eta aldagarria badu, eguneko soldata izango da adostutako astekoa edota hilekoa zati 7 edota 30 egitean lortutakoa, horietako aldi bakoitzerako kontratuan zehaztutako lan-orduen banaketaren arabera.

    Aldizkako finkoak diren kontratuen kasuetan, eguneko soldata honakoa izango da: langileak gertaera eragilearen datara arte kanpaina horretan jasotako soldatak zati data hori arte igarotako kanpainako egun naturalen kopurua egitean ateratako emaitza.
  • Aparteko ordainsariak, mozkinak edota partaidetza, istripuaren aurreko urtean izandako zenbateko osoa aintzat hartuta.
  • Istripuaren aurreko urtean jasotako plusak, ordainsari osagarriak eta aparteko orduak zati esandako aldian benetan lan egindako egunen kopurua egitean ateratako zatidura. Emaitza bider 273 egingo da, dagokion jardueran benetako lan-egunak gutxiago direnean izan ezik, kasu horretan dagokion biderkatzailea ezarriko da.

    Aparteko ordu gisa konputagarria den kopurua ezin izango da aparteko ordu bakoitzaren truke ordaindutakoaren batezbestekoa eta Langileen Estatutuaren 35.2 artikuluan xedatutako aparteko orduen urteko laneko gehieneko muga biderkatzean sortutako zenbatekoa baino handiagoa izan.

    Lanaldi partzialeko kontratuen, errelebo-kontratuen eta kontratu aldizkako finkoen kasuetan, zatiketa hau egingo da: gertaera eragilearen urtearen aurrekoan interesdunak jasotako soldata-osagarrien batura zati aldi horretan benetan lan egindako ordu-kopurua. Horrela lortutako emaitza eta dagokion jardueraren ohiko lanaldia eta kontratuan jasotzen denaren arteko proportzionaltasun-koefizientea 1826 zenbakiari ezartzean sortutako kopurua biderkatuko dira.

Etxeko langileen Sistema berezian sartutako langileen kasuan, OA prestazioa eragin zuen gertaera eragilearen datan etxeko langileak zuen kotizazio-oinarriaren baliokidea izango da.

Jardueren aniztasuna:

Hainbat erregimeni egindako kotizazioak egiaztatzen direnean eta batean pentsioa jasotzeko eskubidea eragiten ez denean, azken horretan egiaztatutako kotizazio-oinarriak, jardueren aniztasuneko erregimenean, pentsioa sortzen deneko erregimenekoei gehitu ahal izango zaizkie, OA zehazteko bakarrik, eta oinarrien baturak ezin izango du gainditu une bakoitzean indarrean dagoen gehieneko kotizazio-muga.

Oroharreko zenbateko ordaina

Baldintzak:

  • 60 urtetik beherako langilea izatea.
  • Ezintasuna eragiten duten lesioak aitortutako ezintasuna berriro aztertzea eragingo duten aldaketarik egongo ez dela pentsatzea.
  • Onuradunak bere kabuz edo besteentzat lanak egitea edo indemnizazioaren dirua langile autonomo gisa dirua irabazteko prestatzeko edo garatzeko erabiliko dela ziurtatzea, jarduera hori burutzeko ahalmena duela ziurtatzen denean.
  • Pentsioa jasotzeko eskubidea ematen dion ebazpenaren datatik hasita, hurrengo hiru urteetan eskatzen bada edo, 21 urte baino gutxiago baditu, adin hori bete eta hurrengo egunetik hasita hurrengo 3 urteetan.

Zenbatekoa:

  • 54 urtetik beherakoentzat 84 hilez gehienez eta 59 urterekin, 12 hilez gutxienez, ondorengo eskalaren arabera:

Adina - Urteak |Pentsioaren hileko ordainsarien
54 urtetik beherakoa 84
54 72
55 60
56 48
57 36
58 24
59 12


  • INSS-aren zuzendaritzak igorriko du ebazpena.
  • Indemnizazioa ebazpen horretan oinarrituta egingo da.
  • Ordezkapenarentzat baimena emandakoan, onuradunak hura baliogabetzea eska dezake 60 urte bete arte pentsiodun baldintza berreskuratzeko.
  • 60 urte betetakoan, onuradunak hasieran esleitutako pentsioa jasoko du, indemnizazioaren ordezkapena baimendu zenetik gertatu diren berbalorizazioei dagozkien kopuruetan areagotuta.
  • Onuraduna 60 urte bete aurretik hilko balitz, une horretan pentsioduna izango balitz bezalako heriotz eta biziraupeneko prestazioak jasotzeko eskubidea eragingo du.

Ordainketa

  • Gaixotasun arruntaren edo lanekoa ez den istripuaren ondoriozko pentsioak 14 alditan ordainduko dira, urteko hileko bana eta urteko bi aparteko ordainsari gisa, ekainaren eta azaroaren hilerokoekin batera ordainduko direnak, eta hile horiei dagokien hileroko zenbatekoaren berdinak izango dira.
  • Laneko istripuaren eta lan gaixotasunaren ondoriozko pentsioak 12 hiletan ordainduko dira, aparteko ordainsariak ohiko hilekoaren barruan baitaude banatuta, pentsioaren oinarri arautzailearen kalkulurako kontuan hartu izan direlako.
  • Indemnizazioak direnean, dena batera ordainduko da,  hari dagokion zenbatekoa.
  • Hileroko gutxieneko zenbatekoak bermatzen dira adinaren arabera, eta zenbatekoa bizikidetzaren modalitatearen eta menpekotasun ekonomikoaren arabera aldatuko da.
  • Lanerako ezintasun iraunkorragatiko diru-laguntza eta haren ondoriozko erretiroarena, interesdunak 65 urte bete dituela eta aldatu delako, zergen menpe dago Pertsona fisikoen gaineko zergaren (PFGZ) arauetan biltzen denaren arabera eta, egokia bada, zergaren konturako atxikipenen sistema orokorraren menpe, ondorengo salbuespenak salbuespen:
    • Terrorismo ekintzetatik eratorritako siru-laguntzak beti izango dira salbuetsita.
    • Ezintasun iraunkorreko totalaren pentsioak (% 55) eta horietatik eratorritako erretiro pentsioak, onuradunak 65 urte betetzean, izena aldatu delako, nahiz eta salbuetsita ez egon, Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan egongo dira, ez badira errentak egiaztatzen.
    • Gaitutako ezintasun iraunkorreko pentsioak (% 75) eta horietatik eratorritako erretiro pentsioak, izena aldatu delako, salbuetsita egongo dira Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan, interesatuek errentak egiaztatu izan ezik.
Complementary Content
${loading}