Eskolako istripuagatiko prestazioak

Istripuko biktima den ikasleak honako prestazioak lortzeko eskubidea izango du: 

Mediku laguntza eta farmazia laguntza

  • Iraupena:

    • Istripua gertatu den unetik medikuaren alta eta ezgaitasun deklarazioa jasotzen den arte, istripuak ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia eragin badu.

    • Istripua gertatu den unetik ikasketetera bueltatzeko egoeran aurkitzen den arte, urte beteko gehienezko epearen barruan, istripuak aldi baterako ezintasuna eragin badu.

  • Mediku eta osasun zentro hautaketa:

    • Mediku eta osasun etxe laguntzaile do itundutakorik ez balego, istripuak sortutako gastu guztiak ordainduko zaizkio ikasleari.

    • Behar bezala justifikatutako asistentzia urgenteen kasuan, ikaslea itundutakoa ez den zentro pribatu batera joan bada ospitalea aukeratzeko egoeran aurkitzen ez zelako edota itundutako zentrora zegoen distantzia dela-eta, istripuak eragindako gastu guztiak ordainduko zaizkio ikasleari.

    • Lekualdaketa gastuak hil edo biziko kasuetan ordainduko dira bakarrik.  

  • Farmazia prestazioak doan dira.

  • Mediku asistentziak honakoa hartzen du bere barne:

    • Sendatzeko internamendua eta ebakuntza kirurgikoa.
    • Laguntzarako beharrezkoak diren protesi aparatu eta aparatu ortopedikoen hornidura eta berrikuntza.
    • Sendatzeko beharrezkoa den errehabilitaziorako tratamendua.
    • Diagnostikoa edo tratamendua egiteko beharrezkoak diren froga medikoak.

    Ezintasunagatiko kalte ordainak eta pentsioak

    • Istripuak ikasleak dagoeneko hasita dituen ikasketak egiteko ezintasun iraunkor eta absolutua sortzen badu,150,25  eta 601,01 euro bitarteko kalte ordaina ordainduko da. Zenbateko hau dagoeneko egin diren ikasketen denboraren eta lanbide jarduera burutzeko zeukan gaitasunaren murrizketaren arteko proportzionaltasunaren arabera finkatu da.
    • Istripuak ikasketak burutzeko baliaezintasun handia eragiten badu eta ikasleak bizitzako funtsezko ekintzak burutzeko ezintasuna badu, urteko 144,24  euroko biziarteko pentsio bat jasoko du.

    Heriotzagatiko kalte-ordainak

    • Istripuak heriotza eragingo balu, familiari 30, 05 euro ordainduko zaizkio ehorzketa-gastuengatik.

    • Istripua familia bizi ez den leku batean gertatuko balitz, gastu hauek 30,05  eta 120,20 euro artekoak izan litezke.

    • Hildako ikasleak bere kargu emaztea, seme-alabak, 65 urte baino gehiagoko edo edozein lanetarako ezindutako aurreko ahaide zuzenak edo adingabeko edo edozein lanetarako ezindutako anai-arrebak izango balitu,  zenbateko horri 300,51 euroko kapitala gehituko zaio.

    Preskripzioa

     Eskola istriputik eratorritako prestazioen eskaera egiteko ekintzak istripua gertatu eta urte betera bukatzen dira.
    Complementary Content
    ${loading}