Gaixotasunagatiko prestazioak

Gaixotasunagatiko prestazioaren barnean farmaziako gastuak, heriotza kasuan ehorzketa gastuengatiko kalte-ordainak, ondoren adierazten diren zerbitzuek osatzen duten mediku-laguntza, ospitalizazioa barne, eta prebentzio-medikuntzaren jarduera daude.

Mediku laguntza

  • Iraupena:

Gaixotasuna jakinarazi denetik aurrera emango da, gaixotasuna dela-eta behar den bitartean eta sendatzen den arte edo ikasturtea bukatzen denerarte, egun hori iristean berriz matrikulatzen ez bada.

Horretarako, gaixotasuna eskaera normalduaren aurkezpenaren edo antzeko dokumenturen baten bidez jakinarazi behar da.

  • Mediku eta osasun zentro hautaketa:
    • Itundutako mediku eta osasun etxearen kasua ez baldin bada, Eskola Aseguruak tarifen arabera ordainduko ditu fakturak eta egon daitekeen diferentzia, egon izanez gero, ikasleak ordaindu beharko du.
    • Larrialdiko laguntzaren kasuan, ikaslea ospitalea aukeratzeko egoeran aurkitzen ez delako edo itundutako zentrora dagoen distantzia dela-eta, gastu guztien zenbatekoa ikasleari ordainduko zaio.
  •  Ospitalizazioa barne hartzen duen  mediku-laguntza kirurgia orokorreko, neuropsikiatria, biriketako eta hezurretako tuberkulosi eta tokologia zerbitzuaz dago osatuta.

Kirurgia orokorra:

    • Espezialitate guztiak  daude sartuta soilik estetikoak direnak salbu eta ostatu eta mantenu zerbitzuak, operazio gela, mediku eta farmazia laguntza eta ordezkapenezko protesiak (ez ortopedikoak) ere barnean daude.
    • Ospitaleratu zen egunetik alta eman denerarte internamenduak sorrarazitako gastuak eta ebakuntza kirurgikoa ekarritako diagnostikoak sortutako gastuak.

Neuropsikiatria:

    • Euren larritasunagatik ikasketak jarraitzea eragozten duten prezesu neuropsikiatriko guztien internamendu erregimeneko edo anbulategiko tratamendua barne hartuta dago, ez ordea psikologia-garapenaren, portaeraren eta haurtzaro eta nerabezaroan izaten diren emozioen nahasketak.
    • Psikologoek egindako psikoterapia sesioak barne hartuta egongo dira psikiatra batek agintzen baditu.

Tokologia:

    • Erditu aurretik tokologoarengana egindako bisitak, medikuaren ordainsariak (tokologoa, anestesista, erizaina, emagina) eta kirurgia balitz bezala egindako internamenduaren gastuak hartzen dira kontuan
    • Jaio berrien arretak sorrarazitako gastuak ez dira kontuan hartzen.

Tuberkulosia: 

    • Biriketako tuberkulosiaren kasuan osaun etxe egokietako ostatu eta mantenu zerbitzuak, zainketa medikoak, toraxeko kirurgia handia eta txikia eta farmazia laguntza beharrezkoa barne hartuta daude.
    • Hezurretako tuberkulosiaren kasuan, zentro egokietako ostatu eta mantenu zerbitzuak, tratamendu mediko  kirurgikoa eta farmazia laguntza barne hartuta daude.
    • Ospitalizazio edo tratamendu denboraldia 18 hilabetetan dago finkatuta eta 3 hilabeteko epeez luzatu daiteke 3 urtera arte, jarraitasunik gabe.
  • Kasu gutxi batzuetan fisioterapia, kobaltoterapia, radiumterapia, giltzurrun artifizial, radioterapia eta aurpegi-masailetako kirurgiagatiko prestazioak jaso daitezke.

Fisioterapia:

    • Kirurgia baten ondorengo tratamenduetan mediku batek justifikatu baldin badu edo eskola istripu batek sortutako traumatismo kasuetan barne hartuko da.
    • Tratamendua gehienez 30 sesioz egongo da osatuta, Eskola Aseguruaren aholkulari medikoak egoki baderitzo, sesio kopuru hau aparteko arrazoiren batengatik gainditu daitekeen arren
    • Indarrean dauden tarifen arabera ordainduko da.

Kimioterapia, radioterapia eta kobaltoterapia:

    • Tratamendu sesioak, medikazioa, ospitale farmazia, erabili eta botatzeko materiala, laborategi probak, odol transfusioak, radiologia eta diagnostiko probak eta ospitaleko egonaldia estaltzen du.
    • Aurreko paragrafoan aipatutako kontzeptuei dagokien aurkeztutako fakturaren %30a ordainduko da, 1.502,53 euroko mugarekin.

Aurpegi masailetako kirurgia:

    • Mediku- eta farmazia laguntza eta internamendu eta mantenu zerbitzuak estaltzen ditu.
    • Ortodontzia eta odontologia tratamenduak ez dira barruan sartzen.

Farmazia prestazioak

  • Mediku laguntzak irauten duen bitartean emango dira.
  • Barnetegian egondako kasuetan, farmazia laguntza osoa izango du ikasleak inongo gasturik gabe.
  • Tratamendu anbulatorioaren kasuan, honen %70a ordainduko da eta ikasleak falta den %30a ordainduko du.

    Prestazioa jasotzeko agindua Gizarte Segurantzako mediku batek ematen duenean, ikasleari Gizarte Segurantzako onuradun gisa ordaindutako %40aren eta Eskola Aseguruak estaldutako ikasle gisa dagokion %30aren arteko diferentzia ordainduko zaio.
  • Gizarte  Segurantzaren finantziaziotik kanpo gelditzen diren medikamentuak Eskola Aseguruaren finantziaziotik kanpo geldituko dira.
Complementary Content
${loading}