Onuradunak

  • Erregimen Orokorrean afiliatutakoak  eta altan edo altaren  pareko egoeran daudenak , legez ezarritako adina,  gutxieneko kotizazio-epea eta gertaera eragilearen baldintzak betetzen dituztenak.

Altaren pareko egoeratzat joko dira, eragin hauetarako, ondoko hauek:

    • Langabeziako legezko egoera, erabatekoa eta subsidiatutakoa, eta ez-borondatezko langabeziakoa behin ordaindutakoaren araberako edo asistentzia mailako prestazioa amaituta, beti ere enplegu-bulegoan langabetu bezala izena emanda jarraitzen bada.
    • Lan-kontratua bukatu aurretik gozatu ez diren ordaindutako urteko oporrei dagokien epean langileak duen egoera.
    • Nahitaezko eszedentzia.
    • Langileak seme-alabak, harrerapeko adingabeak edo beste senide batzuk zaintzeko eszedentzia-egoeran ematen duen denboraldia, LGSSaren 237  artikuluan egiazki kotizaturiko alditzat hartzen dena gainditzen duena.  
    • Enpresak lurralde nazionaletik kanpora lekualdatzen duen langilea.
    • Sasoiko lanen arteko jardun gabeko epeak.  
    • Amnistiari buruzko urriaren 15eko 46/1977 Legeak biltzen dituen espetxe-epealdiak, ekainaren 8ko 18/1984 Legeak arautu eran.
    • Erretiro aurreratuaren laguntza baliokidea eta ohiko erretiroa baino lehenagokoa jasotzeko denbora-tarteak.  
    • Behin lan kontratua iraungi ostean, jarraitzen duen aldi baterako ezgaitasun egoera.
    • Behin lan-kontratua iraungita edo langabeziagatiko prestazioa jaso  bitartean irauten duen amatasun edo aitatasun egoera.
    • Artisten eta zezenketako profesionalen kasuan, urte bakoitzaren barruan  kotizatutzat jotzen diren egunak beren kotizazioa erregulatzen duen araudia aplikatuta, baldin eta ez badatoz bat zerbitzu-prestaziokoekin (era berean, balio izango dute eskatutako gutxieneko kotizazio denbora betetzeko, portzentajea zehazteko eta oinarri arautzailea kalkulatzeko).  
    • Sindrome toxikoak  eragindako langileen kasuan, kausa hura zela medio lan-jarduera edo jarduera profesionala utzi beharrean izan zirenak eta aipatutako jarduera berriro ere egin ezin izan dutenak Gizarte Segurantzaren sistemako erregimenen batean alta emanda egonik , egoera baliokidetzat hartuko da  jarduera utzi zuen garaian langilea zegoen erregimena kontuan hartuta eta gertakari arruntak direnean.
    • Lan kontratua eteteko aldia, genero indarkeriaren biktima delako lanpostua uztera behartuta dagoen emakume langilearen erabakiagatik.
  • Era berean, onuradun izango dira Gizarte Segurantzaren Sistemari afiliatutako langileak ere gertakaria jazo denean altan edo altaren egoera baliokidean ez baldin badaude, betiere ezarritako adin eta kotizazio neurriak betetzen baldin badituzte.
Complementary Content
${loading}