Kudeaketa / Eskaerak

Eskubidearen kudeaketa eta aitorpena

Eskubidearen kudeaketa eta aitorpena Gizarte Segurantzako Institutu Nazioanalari (GSIN) dagokion, edo Itsasoko Araubide Berezian barneratutako langileak badira, Itasoko Gizarte Erakundeari (ISM) egokituko zaio.

Eskariarekin batera aurkeztu beharreko agiriak

Eduki hau berrikusteko prozesuan dago 2013-03-17an martxoaren 15eko 5/2013 |R.D.L. indarrean sartu zenetik. Honek neurriak biltzen ditu langile nagusien lan-bizitzak aurrera egin ahal dezan eta zahartze aktiboa sustatzeko.

Ondoren adierazitako dokumentuen jatorrizkoak eta kopiak aurkeztu behar dira, konpultsatu ahal izateko (nola eta aurretik konpultsatuta ez dauden). Salbuespena nortasun agiriak izango dira. Kasu horretan, jatorrizkoa aurkeztea nahikoa izango da.

KASU GUZTIETAN:

  • Eskatzailearen, legezko ordezkari eta eskaeran agertzen diren gainerako pertsonen nortasun ziurtagiria, indarrean dagoen ondorengo dokumentazioarekin:
    • Espainiarrak: Nortasun Agiri Nazionala (DNI). 
    • Espainian bizi edo bizi ez diren atzerritarrek: pasaportea edo beren herrialdean indarrean dagoen nortasun agiria eta NIE  (Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia), ordainketarako AEATk eskatutakoa.
  • Legezko ordezkaritzaren egiaztagiria, horrela badagokio. Erakundeko tutorea bada, IFK/IFZ, Erakundearen tutoretza izendapena azaltzen den dokumentua eta Erakundearen ordezkaritza egiaztatzeko ziurtagiria.

ERRETIRO MOTA GUZTIETAN:

  • Azken hiru hilabeteetako kotizazioak ordaindu izana egiaztatzen duen agiria, ordaintzeko beharra izanez gero eta laneko etena denbora tarte horretan bertan gertatu bada.

64 URTEKO ERRETIRO BEREZIAN:

  • Ordezkatutako langilearen datuen gaineko enpresa-ziurtagiria.

ERRETIRO PARTZIALEAN:

  • Erretiratu partzialaren eta langile errelebistaren laneko datuei buruzko enpresa-ziurtagiria.

AURRETIAZKO ERRETIROAN:

  • Adinaren bonifikazioarekin eta gaixotasun bereziarengatik:

    • Baldin eta adinaren hobariren bat aitortua duen jardueraren batean lan egin badu: lanpostu horretan langileak egin dituen aldiak eta haren lan kategoria biltzen dituen enpresaren edo enpresen ziurtagiria, edo ontziratze eta ontzitik irteteko liburuxka ISMren kasuan.
    • IMSERSOk,  beste eskumendun erakunderen batek edota auto judizialak adierazitako desgaitasun ziurtagiria eta aitortutako maila. Hala balegokio, 1851/2009 RD zerrendatutako gaixotasunen batek eragindakoa dela zehaztu, baita ezgaitasunaren hasiera data eta kalifikazioaren data ere.
    • Besteren laguntza behar duela edota mugikortasuna murriztuta duela egiaztatzea, nola IMSERSOk, hala eskumena duen beste erakunderen batek. 

  • Halabeharrez edota beste arrazoiren batek eraginda:

    • Laneko kontratua bere borondatez ez zela eten dioen agiria, 60 eta 65 urte bitartean erretiratu behar baldin badu (langabezia kobratzen ari ez bada bakarrik).
    • Erretiroa hartzeko adina aurreratzen badu eta akordio kolektibo gisa kalte-ordaina jaso izan badu, enpresa-ziurtagiria.

OSASUN ARRETAN SARTZEKO ETA BESTELAKO EGOERAK EGIAZTATZEKO:

  • Osasun-laguntzaren onuradunak:

    • Familia-liburua edota Erregistro Zibileko aktak, eskatzailearekin familiarteko lotura egiaztatzen dutenak.
    • Eskatzailearekin elkarbizitza egiaztatzen duen Udalak igorritako Ziurtagiria (ez zaie ezkontideari eta seme-alabei eskatzen), funtzionarioari beharrezkoa iruditzen zaionean.
    • Komunitate Autonomoak bidalitako auto judiziala edota familiaren harrera ziurtagiria.
    • Banaketaren edota dibortzioaren ebazpen judiziala; bertan, adingabeko seme-alaben zaintza zehaztu beharko da, bai eta ezkontidearen edo ezkontide ohiaren pentsio konpentsatzailearen zenbatekoa edo elikagaiak seme-alabei ematekoa ere, hala balegokio.
    • Atzerritarrak Espainian bizi ohi direla egiaztatzen duen Udaleko errolda-ziurtagiria edo erresidentzia-txartela, funtzionarioak beharrezkoa dela uste duenean.
  • Bestelako egoerak:

    • Nahitaezko soldadutza edo haren ordezko gizarte-lanak egin direla ziurtatzea, alegatzen badu.
    • Sei hilabete baino gehiagoko aborturen bat izan baduzu edota seme-alabaren bat jaio eta 24 ordu baino lehenago hil bazaizu, hildakoaren izana egiaztatzen duen Erregistro Zibileko agiria, hala alegatuz gero.

Dokumentazio hau Gizarte Segurantzaren edozein Arreta eta Informazio Zentrotan aurkez daiteke.

Complementary Content
${loading}