Aukeratzeko eskubidea / Ordainketa

Aukeratzeko eskubidea

  • Gizarte Segurantzaren sistema arrazionalizatzeko eta finkatzeko uztailaren 15eko 24/1997 Legea indarrean sartzen denean (97-8-5), erretiro pentsiorako eskubidea egiaztatzeko baldintza guztiak eduki arren, hartzen ez duten langileak aurreko legeara lot daitezke, lehen aipatutako legea indarrean jarri aurreko egunean edukiko lituzketen baldintza beretan pentsioa lortzeko.

  • Aipatutako legearen aurreko legearen aldeko kasuetan, 97-8-5etik aurrera egindako kotizazioak ez dira inolako eraginetarako zenbatuko eta itzultzea ez da bidezkoa izango.

  • Aukera ezeztaezina izango da.

Ordainketa

  • Hamalau ordainsaritan ordainduko dira pentsioak; urteko hilabete bakoitzean bat eta bi aparteko ordainsari urtean, ekainean eta azaroan ordainduko direnak, hilabete horietako ordainsariarekin batera, kopuru berean.

Pentsio baten hasierako aitorpena egindakoan edo pentsioa berriz jasotzen hasitakoan, baita pentsioa jasotzea eteten edo iraungitzen denean ere, kasu bakoitzari dagokion aparteko ordainsaria, seirenak kontuan hartuta.

  • Pentsioa, gutxieneko pentsioaren zenbatekoa barne, urte bakoitzaren hasieran errebalorizatuko da, urte horretarako ezarritako Kontsumoko Prezioen Indizearen arabera.
  • Erretiroko pentsioa zerga-ordainketari lotuta dago pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) arauetan ezarritako baldintzetan eta, hala badagokio, zergaren konturako atxikipenen sistema orokorra aplikatuko zaio.
Complementary Content
${loading}