Baliaezintasun gabeko lesio iraunkorra

Izapideak eta Kudeaketak atalera joan zaitezke bertsio laburtua ikusteko.

Prestazioak oroharreko prezioan emandako kalte-ordaina eskaintzen du, eta Gizarte Segurantzak aitortzen die laneko istripuen edo gaixotasun profesionalen ondorioz lesioak, mutilazioak edota deformazioak pairatzen dituzten langileei, betiere ezgaitasun iraunkorra eragin gabe, langilearen osotasun fisikoa murrizten badute, eta horretarako sortutako baremoetan biltzen bada.

Prestazio hori barne hartzen da Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorraren eta Itsasoko Langileen, Langile Autonomoen eta Ikatz Meatzaritzakoen Erregimen Berezien babes-ekintzetan.

Complementary Content
${loading}