% 45 edo gehiagoko ezintasuna duten langileen erretiro aurreratua

Une bakoitzean ezarritako ohiko adina murriztu ahal izango da ehuneko 45eko edo gehiagoko minusbaliotasun maila duten langileen kasuan , betiere, arauz ezarritako minusbaliotasunak badira, eta pertsona horien bizi itxaropena oro har eta nabarmen murriztu dela erakusten duten frogak baldin badaude.

Onuradunak / baldintzak

Besteen kontura eta norberaren kontura lan egiten duten eta honakoa frogatzen duten Gizarte Segurantzaren Sistema osatzen duten erregimenetako bateko langileak:

  • Gertaera eragilearen datan altan edo altarekin parekatutako egoeran egotea.
  • Haren lan-bizitzan zehar, gutxienez, erretiro-pentsioa jaso ahal izateko beharrezkoa den kotizatzeko gutxieneko epean lan egin izana, ondorengo atalean adierazitako ezintasunen bat eduki eta ehuneko 45eko ezintasuna edo handiagoa izatea.

Erretiro-adina murriztea eragin dezaketen desgaitasunak

Bizi-itxaropenaren murrizketa orokorra eta nabaria ekartzen duten ebidentziak dituzten ezgaitasunak, erretiroaren adina aurreratzea eragin dezaketenak, abenduaren 4ko 1851/2009 RDaren 2. artikuluan jasotzen dira. Araudi horren bidez, LGSSren  Testu Bategineko 206. artikulua garatzen da, %45eko edo hortik gorako ezgaitasuna duten langileen erretiroaren aurreratzeari dagokionez.

Erretiratzeko gutxieneko adina

Ehuneko 45eko ezintasuna edo handiagoa duten pertsonen erretiro-adina, aurreko atalean aipaturiko ezintasunengatik bada, 56 urtekoa (12-01-01etik aurrera) izango da.

Lan egindako denbora

Para el cómputo del tiempo efectivo trabajado, se descontarán todas las ausencias al trabajo, excepto las siguientes:

  • Mediku baja baten ondorioz gertatutakoak, gaixotasun arrunta edo profesionalagatik edo laneko edo lan kanpoko instripuagatik sortuta.
  • Amatasun, aitatasun, adopzioa, harrera, haurdunaldian zehar arriskua edo edoskitze naturalean zehar arriskuagatik kontratu etetean jatorria dutenak.
  • Dirua jasotzeko eskubidearekin lan uzteak.

Pentsioaren kalkulua

Langilearen erretiro-adina jaitsiko den aldia, kotizatutakotzat emango da erretiro-pentsioaren zenbatekoa kalkulatzeko aplikatuko den oinarri arautzailearen portzentajea zehazteko.

Aukeratzeko eskubidea

Abenduaren 4ko 1851/2009 RDak ezartzen duenari heltzeko baldintzak betetzen dituzten langileek, zeinaren  bitartez LGSS   delakoaren Testu Bateginaren 206. artikulua garatzen den, hain zuzen, %45eko ezintasuna edo handiagoa duten langileen erretiroa aurreratzeari dagokiona, eta baita desgaitasun-maila handia frogatzen duten langileen erretiro-adina aurreratzeko koefizienteak zehazten dituen abenduaren 5eko 1539/2003 RDak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituzten langileek, hobeto datorkien aplikazioa aukeratu ahal izango dute.

Complementary Content
${loading}