Erregimen bereziak

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Nekazaritza Erregimen Berezia Erregimen Orokorrean sartzea

REAn barne hartutako nekazaritzako besteren konturako langileak, baita zerbitzuak ematen dituzten enpresariak ere, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean barne hartuko dira 12-01-01az gero, langile horientzat Sistema berezi bat ezarriz; horren ondorioz, Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko eskubidea izango dute, Erregimen Orokorreko baldintza beretan, legez ezartzen diren berezitasunekin.

Etxeko Langileen Erregimen Berezia Erregimen orokorrean sartzea:

2012-01-01ean eragina izanda, Etxeko Langileen Erregimen Berezia Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean barne hartuko da, langile horientzat sistema berezia ezarriz. Langile horiek eskubidea izango dute Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko, Erregimen Orokorraren baldintza beretan, abuztuaren 1eko 27/2011 Legea legez zehazten diren berezitasunekin. 

Eskatzen diren baldintza nagusiak

Erregimen Berezietako laguntzak jasotzeko eskatzen diren baldintza nagusiak honakoak dira kasu bakoitzean:

  • Dagokion Erregimenean altan edo antzeko egoeran egotea. Halere, alta gabeko egoeratik pentsioa jasotzeko eskubidea sor daiteke, ezarritako baldintzak betetzen direnean.

  • Eskatzen den gutxieneko kotizazio-aldia edukitzea, horrela dagokionean.

  • Langileak zuzenean erantzule diren kuotak ordainduta edukitzea prestazio hori kotizazio jarraituak zenbatzearen ondorioz jasotzen bada ere, besteren konturako langileen erregimen batean.
    • Horretarako, ordaintzera gonbidatzeko mekanismoa aplikatuko da, 2530/1970 Dekretuak, abuztuaren 20koak, 28.2 |artikuluan ezarritakoa, prestaziorako sarbidea izan zuen unean edo berau gauzatzen denean, edozein zelarik ere interesduna zegoen Gizarte Segurantzako erregimena.
    • Prestazioa onartzeko interesdunak kotizazio guztiak ordaindu dituela ikusten denean, zor diren kuoten atzerapenari jarraiki, baina ondoren atzerapen horren epeak edo baldintzak betetzen ez dituenean, kuotak ordaindu gabetzat joko dira, eta ondorioz, berehala etengo da jasotzen ari den prestazioa. Berriro jasotzen hasteko, Gizarte Segurantzarekin duen zor guztia ordaindu beharko du aldez aurretik. Horretarako, prestazioaren Erakunde Kudeatzaileak interesdunak dagokion kuota zordundua kendu ahal izango du sortutako hileroko bakoitzetik.
    • Pentsio baten aitorpen xedeetarako, pentsioaren gertakizun eragilearen hilabeteko eta gertakizunaren aurreko bi hilabeteetako kotizazioak, nahiz eta horien sarrera Gizarte Segurantzaren informazio sistemetan oraindik azaldu ez, ordaindutzat joko dira interesdunak agirien bidez egiaztatu beharrik gabe, baldin eta langileak eska daitekeen gutxieneko kotizazio aldia egiaztatzen badu, bertan adierazitako hiru hilabeteko aldia ondorio horietarako aintzat hartu gabe.
    • Kasu horietan, erakunde kudeatzaileak aztertuko ditu, urtero, aurreko ekitaldian onuraduna ordainketan egunean zegoelako presuntzioan aitortutako pentsio guztiak, kotizazio horien garaizko ordainketa eraginkorra egiaztatzeko. Kontrakoa gertatuz gero, berehala ekingo zaio pentsioaren ordainketa eteteari eta atxikitako hileko soldatak zor diren kuoten amortizaziorako erabiliko dira, zorra erabat kitatu arte; une horretatik aurrera hasiko da berriro pentsioaren ordainketa.

Autonomoen edo Norbere Konturako Langileen Erregimen Berezia

Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrekozehaztapen eta baldintza berdinak dituzte heriotza eta biziraupen prestazioek, ondorengo berezitasunekin:

Kontingentzia profesionalak (LI eta LG):

Langile autonomoek kontingentzia horiei dagozkien prestazioak jaso ahal izango dituzte, baldin eta beren borondatez jarduera babeslea hobetu badute LI eta LGengatiko kontingentziak barne hartuz eta, horrez gain, aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazioa estaltzea erabaki badute, aurrez edo aldi berean.

LI kontzeptua:

Langile autonomoak izandako lan-istripua izango da bere kontura egindako lanaren ondorio zuzen eta berehalakoan gertatutakoa eta erregimen berezi honetan sartu behar izatea mugatzen duena. Adibidez:

  • Salbamendu edo antzeko ekintzetan gertatutakoak, batak zein besteak lanarekin zerikusia dutenean.
  • Laneko orduan edo lantokian langileak jasandako lesioak, norbere kontuko lanarekin zerikusia duenean.
  • Langileak haren lana egitean hartzen dituen gaixotasunak, profesionalak ez izanik, hura burutzearekin zerikusia duela egiaztatzen denean.
  • Langileak aurretik izandako gaixotasunak, istripuaren ondorioz larritzen edo okertzen direnean.
  • Gaixotasunaren izaeran, iraupenean, larritasunean edo bukaera aldatzen duten istripuaren ondorioak, baldin eta istripuak eragindako edo berria den ingurunean hartutako gaixotasunaren prozesuaren ondorioz arazoak sortzen dituzten gaixotasun interkurrenteak pairatzen badira.

Ez dira LI gisa hartuko honakoak:

  • Langileak lantokirako joan-etorrian jasandakoak.
  • Lanarekin zerikusirik ez duten ezinbesteko arrazoiek eragindakoak.
  • Langilearen iruzur edo zuhurtziagabetasunagatik gertatutakoak.

TRADE kasuan, lan-istriputzat hartzen dira langile horiek jarduera profesionalaren eraginez jasaten dituzten gorputzeko lesioak, lantokirako joan-etorrian jasandakoak edo horien eraginez eta ondorioz jasandakoak. Aurkakorik frogatu ezean, lan-istripuak lanarekin ez duela zerikusirik ulertuko da baldin eta jarduera profesionalaren eremutik kanpo gertatu bada.

LG kontzeptua:

Laneko jardueran langileek beren kontura eginiko lanaren ondoriozko gaixotasunak dira. Horiek horrela, erregimen berezi honen aplikazio-eremuan dago langilea. Laneko gaixotasunen zerrendan zehaztutako elementuek eta substantziek eragindakoak izaten dira gaixotasun horiek. Gaixotasun horiek eragin ditzaketen jarduera nagusien zerrendak ere badira, eta azaroaren 10eko 1299/2006 RDaren eranskinean daude.

Gainordaina lan-arriskuak prebenitzeko neurrien faltagatik:

Ezin da prestazioen gainordaina aplikatu lan-arriskuak prebenitzeko neurriak falta direnean.

Oinarri arautzailea:

  • Heriotza LIren edo LGren ondoriozkoa bada, gertakizunaren egunean langileak zuen kotizazio oinarriaren baliokidea izango da.
  • Kuotak arintzeko kasuetan, kotizatzetik kanpo diren ekitaldi ekonomiko bakoitzeko hilabeteei dagozkien kotizazio-oinarriak ondokoak izango dira: aurreko urte naturaleko kotizazio-oinarrien bataz bestekoa gehi aipatutako azken urteko KPIaren bariazio-ehunekoa; horrela kalkulatutako oinarriak ezingo dira izan langile horientzako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak urtero finkatutako gutxieneko kotizazio-oinarriak baino txikiagoak.

Prestazioa sorrarazi duen gertaera:

  • Heriotzaren egunean, kontingentzia profesionalen ondoriozkoa bada.
  • Kausatzailearen heriotzaren hilaren azken egunean.
  • Heriotzaren egunean, heriotzagatiko sorospenerako.
  • Jaiotza hilaren azken egunean, zurztasunagatiko pentsioaren onuraduna beranduago jaio bada.
  • Eskaera egindako egunean, alta gabeko edo antzerako egoera batetik hartzen denean pentsioa.

Ondorio ekonomikoak:

  • Heriotza kontingentzia profesionalen ondoriozkoa bada:
    • Heriotzaren ondorengo egunean, hura gertatu eta hurrengo 3 hileetan aurkezten denean eskaera.
    • Bestelakoetan, eskaera egin denetik 3 hilabete egin daitezke atzera, gehienez.
  • Beste kasuetan: gertaera eragilearen egunetik hurrengo hilaren lehenengo egunean, eskaera hurrengo 3 hileetan aurkezten bada.

Informazio gehiago Erregimen honi buruz:

Ikatz Meatzaritzako Erregimen Berezia

Heriotza eta biziraupenagatiko prestazioak Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko zehaztapen eta baldintza berekin aintzatesten dira, ondorengo berezitasunekin:

  • Ezgaitasun iraunkorreko pentsiodunek eragindako prestazioak, baldin eta haien pentsioek erretiroari dagokion zenbateko berria badute, pentsio berriaren eta heriotza zein biziraupenagatiko prestazioen zenbatekoak kalkulatzeko erabili den oinarri arautzailearekin bat kalkulatuko dira. Hala zehaztu ostean, ezinduaren pentsioaren zenbateko berria eragin duen gertaeraren egunetik hona izan diren hobekuntzak eta errebalorizazioak gehituko zaizkio, edota uko egindako pentsioa eragin zuen gertaeraz geroztikoak bestela.
  • Kausatzailearen erretiro pentsiodun izaerak ez du eragotziko heriotza lan-istripuak edota lanbide gaixotasunak eragindakoa dela zehaztea, alor horretako araudiari jarraiki. Hala zehaztuz gero, gertaera horiei dagozkien heriotza eta biziraupenagatiko prestazioak bakarrik aintzatetsiko dira.
  • Informazio gehiago Erregimen honi buruz:
Complementary Content
${loading}