Erregimen Bereziak

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Nekazaritza Erregimen Berezia Erregimen Orokorrean sartzea:

REAn barne hartutako nekazaritzako besteren konturako langileak , eta baita zerbitzuak ematen dituzten enpresaburuak ere, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko dira 12-01-01etik, langile horientzat Sistema berezi bat ezarriz, Erregimen Orokorrean bezalako baldintzetan, legez ezartzen diren berezitasunekin (28/2011 legea, irailaren 22koa).

Etxeko Langileen Erregimen Berezia Erregimen orokorrean sartzea:

2012-01-01ean eragina izanda, Etxeko Langileen Erregimen Berezia Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko da, langile horientzat sistema berezia ezarriz. Langile horiek eskubidea izango dute Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko, Erregimen Orokorraren baldintza beretan, legez zehazten diren berezitasunekin (27/2011 legea, abuztuaren 1ekoa). 

Eskatutako baldintza nagusiak

Prestazioa jasotzeko eskubidea izateko betekizun orokorrak,  Erregimen Berezietan, honakoak dira:

  • Dagokion Erregimenean alta-egoeran egotea.

  • Langileei zuzenean dagozkien kuoten ordainketan egunean egotea, nahiz eta prestazioa, kotizazioen elkarrekiko konputuaren ondorioz, besteren konturako langileen erregimenean aitortu.
    • Xede horietarako, |art.  2530/1970 Dekretuaren, abuztuaren 20koaren, 28.2 artikuluan jasotako ordainketarako gonbitaren mekanismoa ezarriko da, prestazioa lortu duen unean onuradunaren Gizarte Segurantzaren Erregimena edozein izanda ere eta prestazioa sortzen deneko Gizarte Segurantzaren Erregimena edozein izanda ere.
    • Prestazio baten aitorpenaren xedeetarako, luzamendu bati jarraiki, onuradunak kotizazioen ordainketetan egunean dagoela jotzen denean baina, ondoren, aipatutako luzamenduaren epeak zein baldintzak betetzen ez baditu, aurrerantzean ez da ordainketetan egunean dagoela joko eta, ondorioz, jasotzen ari den eta aitortua duen prestazioa berehala eten egingo da eta behin Gizarte Segurantzarekin duen zorra erabat kitatuta bakarrik sartu ahal izango da berriro indarrean prestazioa. Xede horretarako, prestazioaren Erakunde Kudeatzaileak kendu ahal izango du zor den kuota onuradunak jasotako hileko soldata bakoitzetik.
Complementary Content
${loading}