Alarguntza, zurztasun eta senitartekoen aldeko pentsioak

Terrorismoko ekintzek eragindako biziraupeneko pentsioek zera dute helburu: banda armatuek edo terrorismoko elementuek eragindako delituzko ekintzak direla eta hil direnen senitartekoei babes berezia ematea.

Eragileak

  • Gizarte Segurantzaren sisteman afiliatuta egonda, honen Erregimenen batetan altan edo altarekin parekatutako egoeran egonda edo ez, erantzule ez diren terrorismo ekintza baten ondorioz hiltzen direnak.

  • Ordaindutakoaren araberakoa erretiro eta ezintasun iraunkorreko pentsiodunak, eta, 60 urtetik beherakoen aldeko oroharreko zenbateko ordain berezia hautatu zuten ezintasun iraunkor osoko pentsioa jasotzeko eskubidea duten pentsiodunak.

Onuradunak

Zenbatekoak / Mugak / PFGZ

Pentsioaren arabera,  oinarri arautzaileari dagokion ehunekoa aplikatzean lortu zenbatekoaren %200. Zenbateko  hau  lan-istripuengatiko ezintasun iraunkorreko pentsioak  kalkulatzeko metodoa arautzen duten arauen arabera zehazten da, zehaztasun  batzuekin.

Oinarri arautzailea: 
  • Atentatuaren datan  altan edo antzeko egoeran denaren kasuan, kotizazioko hileko azken oinarria  bider hamabi zati hamalau eginez lortu emaitzarekin zehazten da.
  • Altan edo antzeko egoeran ez bazen  atentatua gertatu zenean, Erregimen Orokorreko gutxieneko oinarria hartuko da kotizazioko hileko oinarritzat (indarrean den lanbide arteko gutxieneko soldata, seiren batean handituta).
  • Gizarte Segurantzako pentsioduna denean  , zuen pentsioari  zegokiona hartuko da oinarri arautzailetzat, oinarri arautzailea zehaztu zen hilabetetik atentatua burutu aurreko bigarren hilabetera arte KPIk izandako eboluzioaren arabera.
Ehunekoa:
  • Alarguntza denean, 52%   edo, hala izanik, 70%  baldintza batzuk ziurtatzen direnean.

    Banantze judiziala, dibortzioa edo deuseztasuna denean , zenbatekoa zendutakoarekin ezkonduta bizitako epearen proportzioan izango da.
  • Umerzurztasuna denean, 20%, edo umezurtz bat baino gehiago dagoenean, oinarri arautzailearen %100 iritsi arte dagozkien portzentajea, alarguntasun portzentajea barne. 

    Amaren eta aitaren umezurztasun kasuetan, umezurztasun pentsioa alarguntasun pentsioarekin %52 areagotuko da (zati berdinetan areagotuko da pentsioa jasotzeko eskubidea duten   umezurtzen artean, bat baino gehiago direnean).
  • Familiartekoen aldeko pentsioa denean, %20 edo dagokion ehunekoa, beti ere alarguntza eta zurztasun pentsioak oinarri arautzailearen %100 heldu ez badira.

    Eragilearen heriotza  ostean, ezkontiderik edo zurztasun pentsioa jasotzeko eskubidea duen seme-alabarik izan ezean, edo alarguntza  pentsioa jasotzeko eskubidea duen ezkontidea pentsioa jasotzen zuen bitartean hiltzen bada eta ez bada umezurtz onuradunik , familiartekoen aldeko pentsioa  alarguntzakoaren %52rekin handitu ahal izango da.
  • Onuradun batzuk direnean, heriotza edo bizirauteagatiko laguntzen zenbatekoek ezingo dute dagokion oinarri arautzailearen %100 gainditu . Muga hau hasierako  zenbatekoari aplikatuko zaio, baina ez du eraginik izango ondoren izan daitezkeen aldikako birbalorizazioetan. 

Izan ere, %100 muga alarguntasunarekin batera umezurztasun pentsio bat baino gehiagok bat egiten dutenean gaindi daiteke, hari %70 dagokionean, baina umezurztasun pentsioen baturak ezingo du inoiz ere oinarri arautzailearen  %48 gainditu.

 Muga hau dela eta,  100%behin alarguntza pentsioa aitortuta, dagokien zenbatekoarekin zurztasun pentsioak aitortuko dira eta oinarri arautzailaren %100 erdietsi ezean, "familiartekoen aldeko  pentsioak" aitortuko dira,  beti ere Legeak ezarritakoaren arabera.

Hileko gutxieneko zenbatekoa:
Ezarrita dute  hileko zenbateko gutxieneko bat IPREM  ekoaren hirukoitzaren balio bera duena, uneoro indarrean dena.  Horretarako, familien pentsioak batera zenbatuko dira.
Gehieneko zenbatekoa:

Pentsioaren zenbatekoak gainontzeko pentsio publikoetarako ezarri gehieneko zenbatekoa gainditu ahal du.

PFEZgatiko atxikipenak: 

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergatik (PFEZ) salbuetsita daude.

Complementary Content
${loading}