Ehunekoa
- Oinarri arautzailearen %100.
- Lan istripu edo lanbide gaixotasun kasuetan:
Pentsioak areagotu egingo dira, hobenaren larritasunaren arabera, %30etik %50era, lesioa mutilazio edo itxuragabetasuna makina, artefaktu edo arauzko neurriak ez dituzten edo gauzeztatuta edo baldintza txarretan dauden instalazio, zentru edo lantokietan gertatu denean edo lanean segurtasun eta higiene neurriak edo osasungarritasun edo lan bakoitzerako egokitze neurriak (langilearen berezitasun, adin, sexu eta gainontzeko baldintzak kontuan hartuz) erreparatu ez direnean.
Errekargu hori enpresari arau-hauslearen ardura izango da.
Etxeko langileei ez zaie prestazio ekonomikoen errekargurik aplikatuko laneko arriskuak prebenitzeko neurrien faltagatik gertatzen diren LIetaLGen kasuan.
- Langilea erretiroaren ohiko adinera heltzen bada eta kontingentzia arrunten ondoriozko ezgaitasun iraunkorragatiko pentsioa jasotzen badu, erretiroagatiko pentsioa jasotzeko baldintzak betetzen ez dituelako:
Aplikatuko den ehunekoa momentu bakoitzean erretiroagatiko pentsioa jasotzeko ezarrita dagoen gutxieneko kotizazio epeari dagokiona izango da. Gaur egun, ehuneko hori %50ekoa da, eta dagokion oinarri arautzaileari aplikatuko zaio.
Amatasunagatiko osagarriaren aplikazioa:
Bi ume edo gehiago izan dituzten emakumeei, biologikoak zein adoptatutakoak, amatasunagatiko osagarri bat aplikatuko zaie. 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera duen pentsioaren zenbatekoaren ehuneko bat izango da, aurreko ataletan zehaztu bezala kalkulatuko dena. Ehuneko hori %5 izango da bi seme-alaba direnean; %10ekoa hiru direnean; eta %15ekoa lau edo gehiago direnean.
Prestazioa jasotzeko eskubidea zehazteko eta honen zenbatekoa kuantifikatzeko konputagarriak izango dira seme-alabak, hauek Espainian edo atzerrian jaio diren kontuan izan gabe.