Pentsioaren arabera, oinarri arautzaileari dagokion ehunekoa aplikatzean lortu zenbatekoaren %200. Zenbateko hau lan-istripuengatiko ezintasun iraunkorreko pentsioak kalkulatzeko metodoa arautzen duten arauen arabera zehazten da, zehaztasun batzuekin.
Oinarri arautzailea:
-
Altan edo antzeko egoeran ez bazen atentatua gertatu zenean, Erregimen Orokorreko gutxieneko oinarria hartuko da kotizazioko hileko oinarritzat (indarrean den lanbide arteko gutxieneko soldata, seiren batean handituta).
-
Gizarte Segurantzako pentsioduna denean , zuen pentsioari zegokiona hartuko da oinarri arautzailetzat, oinarri arautzailea zehaztu zen hilabetetik atentatua burutu aurreko bigarren hilabetera arte KPIk izandako eboluzioaren arabera.
Ehunekoa:
-
Alarguntza denean, 52% edo, hala izanik, 70%
baldintza batzuk ziurtatzen direnean.
Banantze judiziala, dibortzioa edo deuseztasuna denean , zenbatekoa zendutakoarekin ezkonduta bizitako epearen proportzioan izango da.
-
Umerzurztasuna denean, 20%, edo umezurtz bat baino gehiago dagoenean, oinarri arautzailearen %100 iritsi arte dagozkien portzentajea, alarguntasun portzentajea barne.
Amaren eta aitaren umezurztasun kasuetan, umezurztasun pentsioa alarguntasun pentsioarekin %52 areagotuko da (zati berdinetan areagotuko da pentsioa jasotzeko eskubidea duten umezurtzen artean, bat baino gehiago direnean).
-
Familiartekoen aldeko pentsioa denean, %20 edo dagokion ehunekoa, beti ere alarguntza eta zurztasun pentsioak oinarri arautzailearen %100 heldu ez badira.
Eragilearen heriotza ostean, ezkontiderik edo zurztasun pentsioa jasotzeko eskubidea duen seme-alabarik izan ezean, edo alarguntza pentsioa jasotzeko eskubidea duen ezkontidea pentsioa jasotzen zuen bitartean hiltzen bada eta ez bada umezurtz onuradunik , familiartekoen aldeko pentsioa alarguntzakoaren %52rekin handitu ahal izango da.
- Onuradun batzuk direnean, heriotza edo bizirauteagatiko laguntzen zenbatekoek ezingo dute dagokion oinarri arautzailearen %100 gainditu . Muga hau hasierako zenbatekoari aplikatuko zaio, baina ez du eraginik izango ondoren izan daitezkeen aldikako birbalorizazioetan.
Izan ere, %100 muga alarguntasunarekin batera umezurztasun pentsio bat baino gehiagok bat egiten dutenean gaindi daiteke, hari %70 dagokionean, baina umezurztasun pentsioen baturak ezingo du inoiz ere oinarri arautzailearen %48 gainditu.
Muga hau dela eta, 100%behin alarguntza pentsioa aitortuta, dagokien zenbatekoarekin zurztasun pentsioak aitortuko dira eta oinarri arautzailaren %100 erdietsi ezean, "familiartekoen aldeko pentsioak" aitortuko dira, beti ere Legeak ezarritakoaren arabera.
Hileko gutxieneko zenbatekoa:
Gehieneko zenbatekoa:
Pentsioaren zenbatekoak gainontzeko pentsio publikoetarako ezarri gehieneko zenbatekoa gainditu ahal du.
PFEZgatiko atxikipenak:
Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergatik (PFEZ) salbuetsita daude.