Kotizazio-oinarriak eta motak 2019

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Nekazaritzako Besteren Konturako Langileen Sistema Berezia. Jarduera-aldiak

KOTIZAZIO-OINARRIAK JARDUERA-ALDIETAN.

Kotizazioa, eguneroko oinarrien arabera egin ahalko da, enpresariak hautatuta, egindako benetako lanaldien arabera, edo hileko oinarrien arabera. Enpresariak aukera hori berariaz erabiltzen ez badu, hileko kotizazio-oinarrien modalitatea aukeratu duela ulertuko da.

Hileko oinarrien araberako kotizazio-modalitate hori derrigorrez aplikatu beharko dute behin betiko kontratua duten besteren konturako nekazaritzako langileek, haien artean kontuan hartu gabe aldizkako izaera finkoarekin zerbitzuak ematen dituzten langileak, izan ere, kasu horretan, aukerakoa izango da.

2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, Sistema Berezi honetan sartuta dauden langileei aplikatu beharreko hileko kotizazio-oinarriak Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duen urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 147. artikuluan ezarritakoaren arabera zehaztuko dira.

Kotizazioa eguneko oinarrien arabera egiten bada, aurreko paragrafoan adierazitakoa benetan egindako lanaldi bakoitzari dagokio, eta ezin da izan legez ezartzen den eguneko gutxieneko kotizazio-oinarria baino txikiagoa.

Sistema berezi horretan barne hartutako langileei ez zaie aplikatuko aparteko orduen kotizazio osagarria.

Ez eta kontingentzia arruntengatiko ehuneko 40ko enpresa-kuotaren igoera ere, bost eguneko edo gutxiagoko aldi baterako kontratuetan ezarritakoa.


1.- HILEKO KOTIZAZIO-OINARRIAK.

2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, hilabete osoan zehar zerbitzuak ematen dituzten langileen jarduera-aldietako kontingentzia arruntengatiko hileko kotizazio-oinarriak hauek dira:

KONTINGENTZIA ARRUNTEN KOTIZAZIO-OINARRIAK
Kotizazio Taldea Lanbide Kategoria Gutxieneko oinarriak
euro hilean
Gehieneko oinarriak
euro hilean
1 Ingeniariak eta Lizentziadunak. Langileen Estatutuetako 1.3.c) artikuluan ez dauden goi-zuzendaritzako langileak. 1.466,40 4.070,10
2 Ingeniari Teknikoak, Perituak eta Laguntzaile Tituludunak 1.215,90 4.070,10
3 Administrazio eta Tailer Buruak 1.057,80 4.070,10
4 Laguntzaile Titulugabeak 1.050,00 4.070,10
5 Ofizial Administrariak 1.050,00 4.070,10
6 Mendekoak 1.050,00 4.070,10
7 Administrazio Laguntzaileak 1.050,00 4.070,10
8 Lehen eta bigarren mailako Ofizialak 1.050,00 4.070,10
9 Hirugarren mailako Ofizialak eta Espezialistak 1.050,00 4.070,10
10 Peoiak 1.050,00 4.070,10
11 18 urtetik beherako Langileak 1.050,00 4.070,10

Hileko kotizazio-modalitate hori derrigorrez aplikatu beharko diote behin betiko kontratua duten besteren konturako langileei, haien artean aldizkako kontratu finkoa duten langileak barne hartu gabe, izan ere, kasu horretan, aukerakoa izango da.


2.- LANALDI ERREALEN KOTIZAZIO-OINARRIAK. 

LANALDI ERREALEN ARABERAKO KOTIZAZIO-OINARRIAK
Kotizazio Taldea Lanbide Kategoria Gutxieneko oinarriak
euro eguneko
Gehieneko oinarriak
euro eguneko
1 Ingeniariak eta Lizentziadunak. Langileen Estatutuetako 1.3.c) artikuluan ez dauden goi-zuzendaritzako langileak. 63,76 176,96
2 Ingeniari Teknikoak, Perituak eta Laguntzaile Tituludunak 52,87 176,96
3 Administrazio eta Tailer Buruak 45,99 176,96
4 Laguntzaile Titulugabeak 45,65 176,96
5 Ofizial Administrariak 45,65 176,96
6 Mendekoak 45,65 176,96
7 Administrazio Laguntzaileak 45,65 176,96
8 Lehen eta bigarren mailako Ofizialak 45,65 176,96
9 Hirugarren mailako Ofizialak eta Espezialistak 45,65 176,96
10 Peoiak 45,65 176,96
11 18 urtetik beherako Langileak 45,65 176,96

Hil naturalean 22 lanaldi erreal edo gehiago egiten badira, kotizazio-oinarri aplikagarria kontingentzia arruntengatiko hileko kotizazio-oinarriari dagokiona izango da.


KOTIZAZIO-MOTAK JARDUERA-ALDIETAN

Kontingentzia arrunten eta Lan Istripu eta Lanbide Gaixotasunen kotizazio-oinarriak

 
KOTIZAZIO-TASA %
KONTINGENTZIA ARRUNTAK Lan Istripuak eta Lanbide Gaixotasunak
TALDEA ENPRESA LANGILEA GUZTIRA

Primen Tarifa, abenduaren 28ko 42/2006 Legearen laugarren xedapen gehigarrikoa, abenduaren 28ko 28/2018 RDLaren Azken Xedapeneko Bosgarrenak emandako idazketan (29ko BOE), eragiten diren primak enpresaren kontura izango direlarik soilik

1 23,60 4,70 28,30
2tik 11ra 19,10 4,70 23,80


Kotizazio-motak langabezia, FOGASA eta Lanbide Heziketarako

LANGABEZIA ENPRESA LANGILEAK GUZTIRA
Besteren konturako langile finkoak 5,50 1,55 7,05
Besteren konturako aldi baterako langileak 6,70 1,60 8,30
Iraupen mugatuko kontratuak dituzten langileak edo gutxienez ehuneko 33ko mailako ezgaitasuna dutenekin gauzatutakoak 5,50 1,55 7,05


2019. urtean, aldi baterako ezgaitasun egoeran dauden langileei, haurdunaldi bitarteko arrisku egoeran daudenei eta edoskitzaro naturalaren bitarteko arrisku egoeran daudenei, nahiz jarduera-egoeran zehar sortutako amatasun- eta aitatasun-egoeran dauden langileei, edozein dela egon daitezkeen taldea, kotizazio-oinarriaren ehuneko 2,75 puntuko murrizketa aplikatuo zaie langabezia-kotizazioaren kuotan.

 


ENPRESA LANGILEAK GUZTIRA
FOGASA 0,10
0,10


ENPRESA LANGILEAK GUZTIRA
LANBIDE-HEZIKETA 0,15 0,03 0,18


Kotizazio-motak egoera hauetan:

ALDI BATERAKO EZGAITASUNA, HAURDUNALDI BITARTEKO ARRISKUA ETA EDOSKITZARO NATURALA BITARTEKO ARRISKUA, AITATASUNA ETA AMATASUNA JARDUERA-EGOERAN ZEHAR, KONTRATAZIO-MODALITATEAREN ARABERAKO KOTIZAZIOA
KONTRATU FINKOA Erregimen Orokorreko Arauak ALDI BATERAKO KONTRATUA ETA ALDIZKAKO FINKOAK
TALDEA

TASA (%)

Zerbitzuak eman ezin izan diren kontratu-egunetan Erregimen Orokorraren arauak aplikatuko dira.

Zerbitzuak ematea aurreikusita ez dagoen egunetan, langileek, jarduera-ezeko aldiei dagokien kotizazioa ordaindu beharko dute, amatasun- eta aitatasun-laguntzak jasotzen ari badira izan ezik.

1 15,50
2tik 11ra 2,75


ENPRESA-EKARPENAK MURRIZTEA JARDUERA-ALDIETAN

2019an zehar, murrizketa hauek aplikatuko dira zerbitzuak eskaintzen diren aldietan Sistema Bereziko kotizaziora egindako enpresaren ekarpenetan.

a) 1. kotizazio-taldean dauden langileen kotizazioari dagokionez, ehuneko 8,10 puntuko murrizketa aplikatuko da kotizazio-oinarrian. Beraz, kontingentzia arruntengatiko kotizazio-tasa efektiboa %15,50ekoa izango da.

Sortutako enpresa-kuota ezin izango da hilean 279,00 eurotik gorakoa edo egindako lanaldi errealeko 12,68 eurotik gorakoa izan.

b) 2. kotizazio-taldetik 11. kotizazio-taldera bitarteko taldeetan dauden langileen kotizazioari dagokionez, jarraian adierazten diren arauen arabera egingo da murrizketa:

Hileko kotizazio-oinarrietan formula hau aplikatuko da:

Formula

Lanaldi errealen araberako kotizazio-oinarrietan formula hau aplikatuko da:

Formula

Emaitzazko enpresa-kuota ezin izango da hilean 88,15 eurotik beherakoa izan, edo egindako lanaldi erreal bakoitzeko 4,01 eurotik beherakoa.

Complementary Content
${loading}