Zer da Atzerapena?

Erreguzko izaera duen administrazioko jarduera da; horren bidez, Gizarte Segurantzako zorrak sartzeko arauzko epetik kanpo ordaintzeko baimena ematen da, interesen sortzapenarekin eta zordunari, eskatutako baldintzak betetzen baditu, atzeratutako zorrak egunean jartzea ahalbidetzen dio.

  • Atzeratu daitezkeen zorrak:
    • Eremu horretan bilketako kudeaketako xede den Gizarte Segurantzako edozein zor, kuotak, mota ugaritako helegiteak edo aurrekoen gaineko gainordainak izan.
    • Segurtasun eta garbitasun neurriak ez izateagatik sortutako lan istripuak eta gaixotason profesionalengatik jasotako prestazio ekonomikoen errekarguak, abal batekin guztiz bermatzen direnean soilik atzeratu daitezke.
  • Atzeratu ezin daitezkeen zorrak: 
    • Lan istripu eta gaixotasun profesionalen kuotak.
    • Besteren konturako edo antzeko langileen ekarpenak.

Atzeratu ezin daitezkeen kuotak, aurrez egin gabe badaude, atzerapena onartzen duen ebazpena jakinarazten den egunetik hilabete bateko gehinezko epean sartu beharko dira.

Complementary Content
${loading}