Aurreko Erreklamazioak Hirugarrengotzetan

Xedea:

Auzibide zibilera jo aurreko erreklamazio mota berezi bat da; halako erreklamazio baten bidez hirugarren bat Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak Gizarte Segurantzarekiko zordun baten aurka betearazpen-bidetik dirua biltzeko martxan jarritako prozeduran bertaratzen da eta eskubide jakin batzuk aldarrikatzen ditu.

Motak:

Hirugarrengotzak bi motatakoak izan daitezke:

  • Jabari-hirugarrengotzak: zordunari bahitutako ondasunen jabarian oinarrituta daude eta, horien bidez, hirugarren batek ondasun horien jabari-titulartasuna erreklamatzen du, horien jabea dela alegatuz eta frogatuz.
  • Eskubide hobeko hirugarrengotzak: hirugarrenak lehentasunezko eskubidea du Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak premiamendu-prozeduraren bidez lortu nahi duen kreditua jasotzeko. Mota horretako hirugarrengotzaren bidez ez da ondasun baten titulartasuna edo jabetza frogatu nahi, baizik eta hirugarrenak betearazpen-bidetik dirua biltzeko prozeduran lor daitezkeen zenbatekoak jasotzeko lehentasuna edo eskubide hobea duela.

Gutxieneko edukia:

Hirugarrengotzako erreklamazioa idatziz egin behar da eta, horrekin batera, hirugarrenak bere eskubidea oinarritzeko dauzkan jatorrizko agiriak aurkeztu behar dira, baita horien kopia ere, alderatu eta jatorrizkoak jaso nahi izanez gero.

Eskaera ereduak

En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
Ordezkaritza esleipena aurkezpen bidez Descargar documento Ordezkaritza esleipena aurkezpen bidez. Dokumentua leiho berri batean irekiko da.(PDF,135 KB) 18/05/2012
Aurreko erreklamazioa hirugarrengotzetan Descargar documento Aurreko erreklamazioa hirugarrengotzetan. Dokumentua leiho berri batean irekiko da.(PDF,140 KB) 18/05/2012

Aurkezteko modua eta lekua:

  • Zure eskaera aurrez aurre aurkez dezakezu, Zuzendaritza Probintzialen edota Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorra osatzen duten Administrazio nahiz Eraikinetako edozein erregistrotan; bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluak ezartzen dituen lekuetan ere aurkez dezakezu. Lege hori Administrazio Publikoen eta Ohiko Administrazio-prozeduraren Araubide Juridikokoari buruzkoa da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak bildu bezala (B.O.E. 1999/01/14koa).
  • Ziurtagiri digitala baduzu, eskaera elektronikoki aurkez dezakezu Egoitza Elektronikoan, TGSSren aurrean aurkaratze-idazkiaren aurkezpena izapidearen bitartez. Ondoren, eskaeraren egoera kontsultatu ahal izango duzu TGSSren aurrean aurkeztutako aurkaratze-idazkien segimendua zerbitzuaren bitartez; Erakunde Eskuduna:
  • TGSSren Zuzendaritza Probintzialak: Inpugnazio Unitateak eta Diru-bilketa Exekutiboko Unitateak.

Epeak:

Aurkezteko:

  • Jabari-hirugarrengotzak: ez da onartuko salmenta-dokumentu publikoa eman eta gero, edozein modutan ondasun higigarriak eman eta gero, edo TGSSri ondasunak esleitzeko akordioa sinatu eta gero..
  • Eskubide hobeko hirugarrengotzak: ez da onartuko Diru-bilketa Exekutiboko Unitateak salmenta prezioa jaso ondoren, ezta bitartekariak lehenengo bitartekotza jartzeko unean zituen titulu edo eskubideetan oinarritzen den bigarren bitartekotza edo haratagokoa denean ere.
  • Indargabetzeko:Hiru hilabete, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren edozein erregistrotan sartzen den egunetik zenbatuta.

Eragina:

Jabari-hirugarrengotza aurkeztu delako:

Diru-bilketa Exekutiboko Unitateak bertan behera utziko du bitartekotzaren xede diren ondasunen premiamendu prozedura, zordunaren gainerako ondasun eta eskubideei dagokienez horrekin jarraitzearen kaltetan izan gabe.

Eskubide hobeko hirugarrengotza aurkeztu delako:

Diru-bilketa Exekutiboko Unitateak premiamendu prozedurarekin jarraituko du bahitutako ondasunak gauzatu arte, bitartekotzari buruzko erabakiaren ondorioz lortutako zenbatekoa TGSSren kontuan gordailu gisa jarrita.

Hirugarrengotasunean aurkeztutako erreklamazioa aurkezteko gutxieneko baldintzak falta direnean:

"Errekurtsoaren gutxieneko edukia" atalean zerrendatutako eta, hala badagokio, aplikagarri den legeria espezifikoak eskatutako baldintzaren bat edo batzuk bete ezean, interesdunari errekerimendu bat helaraziko zaio, hamar eguneko epean akatsa zuzendu edo beharrezkoak diren dokumentuak aurkez ditzan. Hala egin ezean, bitartekotzan atzera egin duela ulertuko da.

Legezko epean ebazpena falta delako:

Legezko gehienezko epea igaro bada eta bitartekotzari buruzko berariazko ebazpenik eman ez bada, gaitzetsi egin dela ulertuko da, dagokion eskari judiziala egiteko.

Hori eskatu delako:

  • Guztiz onestea.
  • Partzialki onestea.
  • Gaitzestea.
  • Izapidetzeko ez onartzea.

Beste datu interesgarri batzuk:

  • Araudi Erregulatzailea:
    • Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 35. artikulua
    • Ekainaren 11ko 1415/2004 Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Diru-bilketaren Araudi Orokorraren 132. artikulutik 135. artikulura bitartean.
  • TGSSren aurrean egindako aurkaratzeen segimendua
Complementary Content
${loading}