Berrikuspenerako Errekurtso Berezia

Helburua:

TGSSren administrazio-egintza irmo guztiak  inguruabar hauetakoren bat gertatzen denean:

  • Egintza ematean berezko akatsen bat egitea, espedientean barne hartutako dokumentuetatik datorrena.
  • Gaia ebazteko funtsezkoak diren dokumentuak agertzea.
  • Egintza ematean dokumentu edo lekukotza faltsuek eragin izana edo egintza prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo beste portaera zigorgarriren batengatik ematea, hori guztia epai judizial irmo bidez deklaratuta.

Errekurtsoaren gutxieneko edukia:

  • Errekurtsoa jarri duen pertsonaren identifikazio datuak.
  • Hala badagokio, ordezkariaren identifikazio datuak.
  • Errekurritzen den egintza eta inpugnazioaren arrazoia identifikatzea.
  • Lekua, eguna eta errekurtsogilearen edo, hala badagokio, ordezkariaren sinadura eta jakinarazpenak jasotzeko helbidea.
  • Zein organo, zentro edo administrazio unitateri zuzentzen zaion.
  • Ordezkari bidez jarduten denean, emandako ordezkaritza egiaztatu beharko da.

Aurkezteko modua eta lekua:

  • Zure eskaera aurrez aurre aurkez dezakezu, Zuzendaritza Probintzialen edota Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorra osatzen duten Administrazio nahiz Eraikinetako edozein erregistrotan; bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluak ezartzen dituen lekuetan ere aurkez dezakezu. Lege hori Administrazio Publikoen eta Ohiko Administrazio-prozeduraren Araubide Juridikokoari buruzkoa da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak bildu bezala (B.O.E. 1999/01/14koa).
  • Ziurtagiri digitala baduzu, eskaera elektronikoki aurkez dezakezu Egoitza Elektronikoan, TGSSren aurrean aurkaratze-idazkiaren aurkezpena izapidearen bitartez. Ondoren, eskaeraren egoera kontsultatu ahal izango duzu TGSSren aurrean aurkeztutako aurkaratze-idazkien segimendua zerbitzuaren bitartez.

Erakunde Eskuduna:

Epeak:

Aurkezteko:

  • Lau urte, goian aipatutako lehenengo inguruabarrean oinarritzen bada, errekurritzen den ebazpena jakinarazten denetik zenbatuta.
  • Hiru hilabete, bigarren inguruabarrean aipaturiko dokumentuen berri izaten denetik edo hirugarrenean irmo geratutako epai judizialetik zenbatuta.

Indargabetzeko:

  • Hiru hilabete, errekurtsoa TGSSren edozein erregistrotan sartzen den egunetik zenbatuta.

Eragina:

Errekurtsoa jarri delako:

Errekurtsoa jartzeak ez du inpugnatutako ekintzaren gauzapena bertan behera uzten, diru-bilketako kudeaketa ekintzetan behar adinako abala bermatzen ez bada edo eskatzen den zorraren zenbatekoa TGSSri gordailu gisa uzten ez bazaio, errekarguak, interesak eta prozeduraren kostuak barne, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 30.5. eta 34.4. artikuluekin bat etorriz.

Errekurtsoa aurkezteko gutxieneko baldintzak falta direnean:

"Errekurtsoaren gutxieneko edukia" atalean zerrendatutako eta, hala badagokio, aplikagarri den legeria espezifikoak eskatutako baldintzaren bat edo batzuk bete ezean, interesdunari errekerimendu bat helaraziko zaio, hamar eguneko epean akatsa zuzendu edo beharrezkoak diren dokumentuak aurkez ditzan. Hala egin ezean, errekurtsoan atzera egin duela ulertuko da.

Legezko epean ebazpena falta delako:

Gaitzetsi egingo da, errekurtsoa hasierako eskaera baten administrazio isiltasunarengatik gaitzestearen aurkakoa ez bada, epea igaro delako. Kasu horretan, errekurtsoa onartutzat hartuko da.

Hori eskatu delako:

  • Guztiz onestea.
  • Partzialki onestea.
  • Gaitzestea.
  • Izapidetzeko ez onartzea.

Beste datu interesgarri batzuk:

  • Araudi Erregulatzailea:
    • Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikulua eta ondorengoak.
    • Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 30. eta 34. artikuluak eta Hogeita Bosgarren Xedapen Gehigarria.
      Ekainaren 11ko 1415/2004 Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Diru-bilketaren Araudi Orokorraren 46. artikulua.
    • Kotizazioari eta Gizarte Segurantzaren beste eskubide batzuk Ordaintzeari buruzko Araudi Orokorraren 91. artikulua, abenduaren 22ko 2064/1995 Errege Dekretuak onartua.
    • Enpresen Izen-emateari eta Afiliazioari buruzko eta Alten, Bajen eta Gizarte Segurantzako Langileen Datuen Aldaketei buruzko Araudi Orokorraren 63. artikulua.
  • TGSSren aurrean egindako Aurkaratzeen segimendua
Complementary Content
${loading}