Menpekotasun egoeran direnen zaintzaile ez profesionalen hitzarmen berezia 615/2007 ED

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Babes-ekintza

Hitzarmen Berezi honek emandako babes-ekintza erretiroari dagokiona iznago da, eta istripu batek, edozein dela haren izaera, edo gaixotasun batek, izaera edozein den, eragindako ezintasun iraunkorrekoa eta heriotza eta biziraupenekoa izango da.

Nola egin eskaera eta epeak

Eskaerak Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko Zuzendaritza Probintzialean edo horren Administrazioan aurkeztuko dira dagokion ereduaren bidez (TA-0040 eredua ).

Ondorioak

Eraginak hitzarmen berezia eskatzen den egunean hasiko dira. 

Iraungitze-arrazoiak

Kolektibo honentzako hitzarmena ondoko edozein arrazoirengatik iraungiko da:

  • Zaintzaileak, erretiroko edo aldi baterako ezintasuneko pentsio baten, edo alarguntza edo familia-aldeko pentsio baten titulartasuna lortzen duenean, edo 65 urte baino gehiago dituenean Gizarte Segurantzaren edozein Erregimenetan.
  • Artatutako pertsona hiltzen denean edo familia-zainketengatiko prestazio ekonomikoa iraungitzen denean edo hitzarmena hitzartu zuena hiltzen denean.
  • Zaintzaile lanak uzteagatik.
  • 615/2007 EDn ezarritako baldintzak betetzeari uzteagatik.

Bestelakoak

Hitzarmen berezi honengatiko Gizarte Segurantzaren kotizazioak harpidedunaren kontura izango dira.

Hitzarmen espezifiko honetan arautzen ez denerako, hitzarmen berezi hau urriaren 13ko 2865/2003 GET Aginduaren I. Kapituluaren arabera arautuko da.

Complementary Content
${loading}