Zerbitzuak edo jardueren prestazioak uzten dituzten langileentzako hitzarmen berezia

Izapideak eta Kudeaketak atalera jo bertsio erraztua ikusteko.

Nork izenpetu dezake?

Hitzarmen berezi hau izenpetu dezake bi edo enpresaburu gehiagoarentzat lan-aniztasun egoeran lan egiten duen langileak, bai lanaldi osoko edo denbora partzialeko kontratuan, langabeziako subsidioa jaso ala ez jaso, bere kontratu guztiak bukatzen direnean edo jarduera-aniztasun egoeran lan egiten duenean eta, Gizarte Segurantzako Sistemaren bi edo Araubide gehiagotan nahita nahiez sartzera eraman zuten jardueraren bat edo guztiak uzten dituenean, bai denak aldi berean, edo pixkanaka.

Hitzarmen berezia idatzi ahal izango da, lan edo jarduera-aniztasuneko egoeran kotizatzen ari zen kotizazio oinarri berdina edo berdinak mantentzeko helburuarekin.

Eskaeraren era eta epea

Eskaera ( TA-0040 eredua ) Gizarte Segurantzako Diru-zaintzako Zuzendaritza Probintzialean edo bertako Administrazioan aurkeztu behar da, 90 asteguneko epean, egun eragilean edo horren ondorengo edozein egunetan.

Ekintza babeslea

Hitzarmen bereziaren helburua hura barne hartzen duen araubide edo araubideetako babes jarduera estaltzea da.

Baldintzak

Langileak edo antzekoak bi edo enpresaburu gehiagorentzat altan edo aldi berean bi edo araubide gehigotan egon behar du, eta jarduera bat edo guztiak eten egin behar ditu, aldi berean edo pixkanaka.

Nahitaez, lan edo jarduera aniztasuneko 1080 eguneko gabealdia egon behar da lan edo jarduera aniztasuneko dagokion egoeran.

Eragina

Eskaera aurkezteko egunean edo hitzarmen berezia sortzen duen egoeraren egunean, eskaera aipatutako egoera dataren ondorengo 90 egunetan egiten denean.

Iraungitzeko arrazoiak

- Erretiro edo ezgaitasun iraunkorreko pentsiodunaren izaera eskuratzeagatik.

- Elkarren segidako hiru edo txandakako bost hileko ez ordaintzeagatik.

- Interesatua hiltzeagatik.

- Interesatuak Gizarte Segurantzako Diru zaintza Nagusiari behar bezala jakinarazitako erabakia hartzeagatik.

Kotizazioa

- Langileak edo antzekoak hitzarmen berezia sinatu ahal izango du berezitasun batekin: kotizazio oinarriak ezingo du bere jarduera berriko kotizazio oinarriaren eta eten egitearen aurreko hamabi hilabetetan kotizatutako oinarrien batezbestekoaren arteko diferentzia gainditu.

- Jarduera guztiak uzten baditu, oinaria horrela eratuko da: hitzarmena sinatu aurreko hilabetetaren kotizazio oinarrien batuketarekin, gehienezko muga absulutuarekin.

-Jardueraren bat edo batzuk mantentzen badira, oinarria oinarren banaketa berriak sortutako diferentziarekin eratuko da, oinarri berria hitzarmena sinatu aurreko oinarria baino txikiagoa izango balitz.

- Nahitaezko baldintza bakarra kotizazio oinarriak araubideko gehienezkoa ez gainditzea da.

- Kuotak sartzeko epea izango da kuota hori sortu ondorengo epea.

Besteak

Hitzarmen berezi hori urriaren 13ko 2865/2003 TAS Aginduaren 23. artikuluarekin arautzen da eta arau orokorraz bertan ezartzen ez denarekin.

Complementary Content
${loading}