Laneratzeko arazo bereziak dituzten desgaitasundun pertsonen Hitzarmen Berezia (Martxoaren 1eko R.D. 156/2013)

Izapide eta Kudeaketak atalari estekatzeko aukera daukazu bertsio sinplifikatua ikusteko

Nork sinatu behar du?

Hitzarmen berezi hau honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek sinatu ahal izango dute:

  • 18 urtetik gorakoa eta 67 urtetik beherakoa izatea, edo 65 urtekoa, eta 38 urte 6 hilabete kotizatu izana egiaztatzea.
  • % 33ko edo gehiagoko minusbaliotasun maila jasatea buruko paralisidun pertsonen kasuan, buruko gaixotasunak dituzten pertsonak edo minusbaliotasun intelektuala duten pertsonak izatea edo % 65eko minusbaliotasun maila izatea minusbaliotasun fisikoa edo sentsoriala duten pertsonen kasuan.
  • Gizarte Segurantzako Sistemako inolako erregimenetan altan  edo altarekin bateragarri den egoera batean ez egotea,  ezta gizarte babeseko beste edozein erregimen publikotan ere.
  • Enplegu zerbitzu publikoetan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea eta hitzarmen berezia sinatzeko eskaera dataren aurreko berehalako sei hilabeteetan gutxienez langabezian egon izana.
  • Erretiroagatiko pentsioduna edo ezintasun iraunkorragatiko pentsioduna ez izatea.

Eskaera egiteko modua eta epea

Ondorioak

2013an zehar hitzarmen berezi honek, eskatzaileak egiten duen aukeraren arabera, ondorioak izan ditzake hitzarmenaren aurkezpen datatik hasita, edo 2013ko apirilaren 1etik hasita; martxoaren 1eko 156/2013 Errege Dekretua indarrean jarritako datatik hasita, alegia.

2014/01/01etik aurrera, hitzarmenak, edozein kasutan, hitzarmen bereziaren eskaera datatik hasita izango ditu ondorioak.

Babes ekintza

Hitzarmen Berezi honi loturiko babes ekintza erretiroari eta heriotzari eta bizirauteari dagokiena izango da.

Iraungitze kausak

Kolektibo honentzako hitzarmena honako kausa hauetako edozeinengatik iraungiko da:

  • Eskatzailea erretiroagatiko pentsiodun edo ezintasun iraunkorragatiko pentsiodun bihurtu delako.
  • Eskatzailea hil delako.
  • Martxoaren 1eko 156/2013 |E.D.an ezarritako baldintzak betetzeari utzi diolako.
  • Eskatzaileak hala erabaki duelako, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari idatziz jakinarazita; kasu horretan, hitzarmena jakinarazpen dataren ondorengo hileko lehenengo egunetik aurrera iraungiko da.
  • Ondoz ondoko hiru hilabetetako kuotak edo txandakako bost hilabetetako kuotak ez ordaintzeagatik, behar bezala egiaztatutako ezinbesteko kausarik ezean.

Beste batzuk

Hitzarmen berezi honengatiko Gizarte Segurantzarako kotizazioak sinatzailearen kontura izango dira soilik.

Hitzarmen zehatz hau arautzen duen araudian ezarri gabeko alderdiei dagokienez, hitzarmen berezi hau urriaren 13ko TAS/2865/2003 Aginduaren I. Kapituluan xedatutakoak arautzen du.

Complementary Content
${loading}