Lanaldi partzialean kontratatutako langileen hitzarmen berezia

Izapideak eta Kudeaketak atalera jo bertsio erraztua ikusteko.

Nork sina dezakete?

Langabeziako laguntzarik jasotzen ez duten lanaldi partzialeko langile kontratatuek, lanaldi partizaleko kontratutik eratorritako kotizazioa osatzeko hitzarmen berezia izenpetu ahalko dute, orokorrean bere lan-kategoriarako edo Koadramendu Erregimenean ezarrita dagoen gutxieneko oinarriraino edo, handiagoa izango balitz, Agindu honen 6 arkuluaren 2.1 atalaren b) letrak ezartzen duen oinarriraino.

Eskaera egiteko modua eta epea

Hitzarmen Berezia eskatzeko dagokion eredua aurkeztu beharko da ( TA-0040 eredua ), Gizarte Segurantako Diruzaintza Nagusiko Zuzendaritza Probintzialean edo eskatzailearen helbideari dagokion bertako Administrazioan.

-Honako epeak irekiko dira:

Hitzarmen Bereziaren amaiera edo egoera erabakigarriaren ondoko * 90 egunetan

* Edozein unetan.

Baldintzak

Ez da beharrezkoa izango hitzarmena sinatu aurreko kotizazio epea egiaztatzea.

Ondorioak

Hitzarmenaren eskaera jarduera eteten den unearen ondoko laurogeita hamar egun naturalen barnean edo hitzarmen bereziaren harpidetza zehazten duen egoeran egiten bada, dagokion Erregimenean bajak sorturiko ondorioen egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eskatzaileak ondorioak eskaeraren aurkezpena egin den egunean hastea aukeratzen ez badu.

Hitzarmenaren eskaera 90 eguneko epean aurkezten ez bada, hitzarmenak eskaera aurkezten den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Iraungipenaren arrazoiak

Kontratua iraungitzean iraungiko da eta kasu horretan, Erregulazio Orokorrean aurreikusitako Hitzarmen Berezia sinatu ahal izango da.

Kotizazioa

Hileko kotizazio-oinarria lanaldi partzialeko kontratuak duen kotizazio-oinarriaren artean eta interesdunak aukeratutakoaren artean dagoen diferentziarekin egongo da osatuta, arik eta kotizazioak egin diren gertakari arruntek dituzten oinarrien batura hamabirekin zatituta lortzen den, kotizazio-oinarrira heldu arte; kotizazioak hitzarmen berezia eskatu duen langilearenak dira, hitzarmena eragina izaten hasi aurreko hamabi hilabete jarraietan.

Hitzarmenerako finkatutako oinarria mantendu egingo da, hitzarmena onartu den urtea amaitu arte; tarte horretan, aldatu egingo da lanaldi partzialeko kontratuko kotizazio-oinarria, interesdunak alderantzizko nahia adierazten ez badu behintzat.

Artikulu horretan arautzen den Hitzarmen Bereziaren modalitatean osatu beharreko kotizazioa egoera hauei dagokie: erretiroari, ezintasun iraunkorrari eta heriotzari eta bizirauteari, gaixotasun arruntaren edota laneko istripuaren eraginez sortuak, hitzarmena adostu den Gizarte Segurantzaren Erregimenean.

Besteak

Urriaren 13ko TAS/2865/2003 Aginduaren 22. artikuluan ez ezarritakoan. Arau orokorrek arautzen dute hitzarmen hau.

Complementary Content
${loading}