Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Contenido principal

Kotizazio-oinarriaren osaera

Gizarte Segurantzako Lege Orokorrak zera dio: "Araubide Orokorreko babes jarduerak barne hartutako gertakizun eta egoera guztietarako kotizazio oinarria, laneko istripukoak eta gaixotasun profesionalekoak barne, osatuko da hilero langileak jasotzeko eskubidea duen ordainsari osoarekin, bere modua edo izendapena edozein izanda ere, edo ordainsari hori altuagoa izanez gero, besteren konturako lana dela eta, eraginkortasunez jasotzen duenarekin". "Hilabetetik gorako epemugako eskuratutako ordainak (besteak beste, aparteko ordainketak) proportzionalki banatuko dira urteko 12 hilabeteen zehar.

Bi inguruabar hauek hartu behar dira kontuan:  

  • Mugak ezartzea: gutxienekoak eta gehienezkoak kotizazioaren arabera.
  • Eta zenbait soldata guztiz edo partzialki baztertzea, bai soldatetatik kanpoko kontzeptuak ordaintzen dituztelako (kalte-ordainak lekualdatzeengatik, etendurak, kaleratzeak eta jarduerei uztea, ordainketak ezkontzeagatik, kalte-ordainak heriotzarengatik edo hobekuntza boluntarioak Gizarte Segurantzak ematen dituen prestazioetan). Horiek guztiak kotizazio oinarritik kanpo egongo dira. Edo, bai aipatutako soldata prestazioek lanarekin lotutako gastua konpentsatzen dituztelako (dietak, erreminten higadura, laneko jantziak eta txanpon galera, distantziako plus eta hiri garraioko plus, lokomozioko gastuak, etab..,). Horiek guztiak Pertsona Fisikoen gaineko Errenta Zergaren Araudiaren menpe egongo dira, beraz, bertan aipatutako mugak gainditzen dituzten ordainak kotizazio oinarrian kontuan hartuko dira, aurretik zehaztutako zenbateko jakin bat baztertuz.
Contenido complementario
${loading}