Contenido principal

Kotizazioa

Helburuak

Unitate honekin zera lortu nahi da:

  • Kotizazioaren eta prestazioen arteko harremana ezartzea.
  • Nork, nola eta noiz kotizatzen duen definitzea eta zeintzuk diren dagokion kotizazioaren bidez babestu beharreko arrisku egoerak.
  • Kotizazioaren dinamika osatzen duten kontzeptu desberdinak garatzea: Kotizazio oinarria, ohiko gertakizunak eta profesionalak, kotizazio mota, kuotak, kenkariak, likidazio aldia eta diru-sarrera.
  • Araubide bakoitzaren kotizazio ezaugarri bereziak adieraztea.

Edukiak

  • Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrerako kotizazioa eta Sistema Bereziak
  • Gizarte Segurantzaren Araubide Berezien kotizazioa

Gogoratu...

  • Gizarte Segurantza pentsioen sistema publikoa kudeatzeaz arduratzen da.
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari (Sistemaren kutxa bakar gisa) kuotak biltzea eta Sistemaren errekurtso guztiak kudeatzea egokitzen zaio, beste eskumenen artean.
  • Banaketa Sistema, belaunaldien eta lurraldeen arteko sistema solidario gisa.
  • Pentsioen Sistema publikoa finantzatzeko oinarrizko eta iturri nagusia enpresaburuek eta langileek ekartzen dituzten kuotak dira.
  • Gizarte Segurantzarako kotizatzea derrigorrezkoa da.
  • Kotizatzeko betebeharra jarduera hasten den unean bertan hasten da.
Contenido complementario
${loading}