Contenido principal

Sarrera

Espainiako Kotizazioak zera ezartzen du bere 41. artikuluan: "Botere publikoek Gizarte Segurantzako araubide publiko bat ezarriko dute hiritar guztientzat, premia egoeretan, laguntza eta gizarte prestazio nahikoak bermatzeko.”. Gizarte Segurantza, bere Entitate Kudeatzaileen (Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala, Itsasoko Gizarte Institutua, Migrazio eta gizarte zerbitzuetarako Institutua, Osasun kudeaketarako Institutu Nazionala), Entitate Kolaboratzaileen (Lan Arriskuen eta Gaixotasun Profesionalen Mutualitateak), Zerbitzu Komunen (Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorra eta Gerentzia Informatikoa) eta Erakunde Autonomoen bidez, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa eta Soldata Bermeko Funtsa, besteak beste, babeseko sistema publikoa kudeatzeaz arduratzen da, hiritarrei bizi iraupena bermatuz, premiazko egoeren aurrean. Berme hau, nagusiki, enpresaburuek eta langileek ordaintzen dituzten gizarte kotizazio sozialetatik eratorritako diru-sarreren bidez eusten da. Hori dela eta, pentsioetako Sistema publikoaren erronka garrantzitsuenetariko bat bere titularren bizi iraupena eta iraunkortasunerako nahikoak izatea uztartzea da, etorkizuneko bermearekin.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra (Sistemaren kutxa bakar gisa), aurretik eta hiletik hilera, nahita nahiez kotizatu beharreko subjektu sozialen kotizazioak biltzeaz arduratzen da, arriskuei edo premiazko egoerei aurre egiteko helburuarekin, kotizatzen duenari bermatuz, etorkizunean, aurretik zeundenei ordaintzen ari zaizkien prestazio berdinak lortuko dituela (Banaketakoa izeneko Sistema, bertan, belaunaldi bakoitzak bere uneko arriskuak eta aurreko belaunaldikoen uneko arriskuak eusten ditu, etorkizunean edukiko dituen arriskuak etorkizuneko belaunaldiek eustearen truke).

Pentsioen Sistema publikoaren finantzazioko oinarrizko eta iturri nagusia kotizazioa da Sistema osatzen duten Araubide desberdinen enpresaburuek eta langileek ordaindu beharreko kuota moduan. Garatzen duten jardueraren arabera, barne hartzen dituen Araubideari jarraiki, euren nahitaezko kuotak ordaintzeko era, modua eta zenbatekoa bata edo bestea izango da. Horren ondorioz eta etengabe errepikatzen den ezaugarri bat: hainbat eta soldata handiago gero eta kuota handiagoa eta pentsio hobea, laburbilduz, hainbat eta esfortzu handiagoa gero eta ordainketa handiagoa etorkizunean.

Nahita nahiez kotizatzeak beharrezko jarduerak burutzea berarekin dakar. Azken horien bidez, nahita nahiez kotizatu beharreko subjketuek errekurtso ekonomikoak ekartzen dituzte Gizarte Segurantzako Sistemara, eta horien oinarrizko elementuak kotizazio oinarria, kotizazio mota eta kuota izango dira.

Formula honakoa izango litzateke: Kuota = Oinarria x Tasa / 100 – Kenkariak

Likidazioaren xedeko aldian sortu diren Gizarte Segurantzako kuoten likidazioa eta, hala dagokionean, dagozkien kenkarien eta karguen likidazioa egingo da, nahita nahiez kotizatu beharreko subjektuek Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioak zehatzen dituen kotizazio dokumentuak betetzearen bidez.

Kotizazioaren dinamika osatzen duten kontzeptu desberdinak garatuko ditugu:

Contenido complementario
${loading}