Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Contenido principal

Prestazioa eta erakundea definitzeko etapa (1900 - 1962)

Aro honetan, gizarte-aseguruak sortu eta orokortu ziren, hastapenetan, langileen mugimenduak, mutualista moduan, garatuz joan zen babes-mekanismo eta -tresnen eta langileei prestazioak zabaltzen zizkieten arau eta erakundeak egitearen eta sortzearen emaitza izan zirenak. Izan ere, ordura arte, langile sindikatuak bakarrik kontuan hartzen ziren, Estatuaren jardueratik kanpo. Fase horretan, gertaera hauek nabarmen daitezke:

Laneko Istripuen Legea aldarrikatzea

Industria-garapenak eta ekoizpen-prozesuen gero eta mekanizazio handiak lan-istripu kopurua nabarmen handitu zuten, eta langileek eta haien familiek ez zuten inolako babesik.

Aipatutako legeak, 1900. urteko urtarrilaren 30ean onartutakoak, honela definitzen du lan-istripua: “langileak, besteren kontura egindako lanaren ondorioz izaten duen gorputzaren edozein lesio”

Lehen aldiz aitortu zen enpresen erantzukizun zuzena langileek izandako istripuetan, eta asegurua ezartzea sustatu zuten. Hala ere, 1932. urtera arte ez zen derrigorrezko eta orokor egin.

Gizarte Aurreikuspeneko Institutua (INP) sortu zen

1908. urtean Gizarte Aurreikuspeneko Institutu Nazionala sortu zen, eta egindako jarduerarik garrantzitsuena, lagundutako askatasun erregimena abian jartzea izan zen. Horren bidez, oreka bilatu nahi zuen aseguratuek aseguru bat hitzartzeko askatasunaren eta Estatuak arriskuen aurrean zuen estaltzeko erantzukizunaren artean.

Langilearen Derrigorrezko Erretiroa agertu zen

1919. urtean Langilearen Derrigorrezko Erretiroa sortu zen, INPk kudeatuta, 16 eta 65 urte arteko soldatakoentzat, muga jakin bat gainditzen ez bazuten. Aseguru horrek, zahartzaroa babesten zuen, adin-arrazoiengatiko baliaezintasuntzat hartzen zuelako.
Finantzazioa mistoa zen, eta enpresek eta Estatuak parte hartzen zuten.

Gizarte Aseguruen batasuna eta koordinazioa

1932. eta 1935. urteen artean, II. Errepublikako gobernuak jadanik zeuden gizarte-aseguruak batzeko eta koordinatzeko proiektu bat egitea eskatu zion INPri, baina ezin zuen egin, ez eta aplikatu ere, Gerra Zibilaren ondorioz. Proiektu horrek, lan arloko Gizarte Segurantzako sistema integrailea barne hartzen zuen, eta kudeaketa partaidetua zuen.

Familia laguntzak

1938ko Oinarrien lege batek familia-laguntzen derrigorrezko erregimena ezarri zuen. Aseguru berri horrek, aplikazio-hedadura, zenbait ekoizpen-arlotako besteren konturako langile guztiei hedatu zien, eta prestazioa seme-alaba kopuruaren, adinaren eta lan egiteko gaitasunaren arabera finkatzen zuen.

Zahartzaro eta Baliezintasuneko Derrigorrezko Asegurua

1939. urtean, antzinako Langileen Erretiroa zahartzaroko laguntza bihurtu zen, eta zortzi urte geroago, 1947. urtean, Zahatzaroko eta Baliaezintasuneko Aseguru moduan eratu zen (SOVI), haiek guztiak, INPk kudeatuta.

Gaixotasunen Derrigorrezko Asegurua (SOE)

1942. urtean, Gaixotasunen Derrigorrezko Asegurua sortu zen, "ekonomikoki ahulak" ziren ekoizle guztientzat, banaketa-sistema baten bidez antolatutakoa, eta sariak enpresaburu eta langileen artean ordaintzen ziren. Aseguru hori, Gizarte Segurantzaren babes-ekintzan Osasun Laguntza sartu zenean desagertu egin zen.

Lan Mutualismoa

1946. urtetik aurrera, gizarte-aseguruak nahikoak ez zirenez, Espainian, gizarte-babeseko beste modu osagarri batzuk ezarri ziren, adar profesionalen arabera antolatuta. Prozesu hori, 1954. urtean amaitu zen, Lan Mutualismoaren Arautegi Orokorra argitaratzean. Onartzen zituen prestazioak araututa zeuden (pentsioak eta laguntzak), eta hautazkoak ziren (gizarte-laguntza, kredituak, prestakuntza-ekintza...). Kotizazioa bi aldekoa zen, enpresaburuen eta langileen kontura.

Lehen etapa honen azterketa bukatzeko, nabarmendu behar da aldi horretan egindako legezko erreformek bi ezaugarri nagusi dituztela:

  • enpresaburuek eta langileek gutxieneko partaidetza dute kudeaketa-organoetan.
  • babes-jarduera eskasa, gizarte-babeserako oso inbertsio-maila txikia bideratzen zelako.
Contenido complementario
${loading}