Gizarte Segurantzak aitortutako eta terrorismo-ekintzen ondoriozko aparteko pentsioak:
-
Aldiberekoak ez diren ordaindutakoaren araberako pentsioen baldintza berdinetan goratuko da haien balioa, eta ez daude legeak aurreikusitako hasierako aitorpenaren eta balioaren errebalorazioaren mugen mende.
-
Ez dira konputagarriak, Sistemako pentsio arrunten aldiberekoak direnean, horiekiko pentsioen balioa errebalorazioari buruzko eta haien gehienezko mugari buruzko arau mugatzaileak aplikatzerako orduan.
-
Une bakoitzean indarrean den EAEAPn hirukoitzaren parekoa den gutxieneko hileko zenbatekoa ezarrita dute. 2024an, zenbateko hori 1.800 eurokoa izango da. Xede horrekin, gertakari beraren ondorio diren pentsioak elkarrekin konputatzen dira.