Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Pentsioen balioa goratzea

Abenduaren 27ko 8/2023 Errege Lege Dekretuan, Ukrainako eta Ekialde Hurbileko gatazkek dakartzaten ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko eta lehortearen ondorioak arintzeko neurriak hartzen dituenean, ezartzen diren zehaztapenekin bat eginez, xedatzen da 2024. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorren Legea onartu bitartean, IV. tituluaren eta Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 23ko 31/2022 Legearekin bat egiten duten xedapen gehigarrien 2023rako edukia, bai eta garapen-xedapenak ere, indarrean jarraituko dutela 2024an, jarraian adierazten diren aldaketa eta salbuespenekin:

Gizarte Segurantzaren sistemak ordaindutako pentsioak, kotizaziopeko modalitatean, eta Estatuko Klase Pasiboen Erregimen Bereziko ohiko eta aparteko pentsioak, oro har, % 3,8 igoko dira 2024an, 2023ko abenduaren 31n zuten zenbatekoarekiko.

Emakumeen aurkako indarkeriak eragindako zurztasun-prestazioak, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 224.1 artikuluaren hirugarren paragrafoan aurreikusitakoak, urte horretarako lanbide arteko gutxieneko soldatarako onartzen den igoera bera izango dute 2024an.

Balioa handitzearen zenbatekoa:

  1. Ehuneko 3,8 goratuko da Gizarte Segurantzaren sistemako ordaindutakoaren araberako pentsio horien balioa, baldin eta 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen eman badira eta beste batzuen aldiberekoak ez badira: ezgaitasun iraunkorragatiko pentsioa, erretiroagatiko pentsioa, alarguntzagatiko pentsioa, zurztasunagatiko pentsioa eta senideen aldeko pentsioa.

  2. Pentsioaren balioa handitu ondoren, haren zenbatekoak 3.175,04 euroko muga izango du, kopuru hori hileroko ordainketaren zenbatekoari dagokiolarik, legozkiokeen aparteko ordainketei kalterik egin gabe. Hileroko muga hori egokitu egingo da, kontuan hartuta pentsiodunak urtean 14 ordainsari jasotzeko eskubidea duen ala ez, eta, kasu batean zein bestean, aparteko ordainsariak barnean hartuko dira, zenbatekoak ez dezan gainditu edo ez dadin iritsi, hurrenez hurren, urtean 44.450,56 eurora.

  3. Hilean 3.175,04 euro baino gehiagoko pentsioen balioa ez da goratuko, 2. atalean adierazitako kasuetan izan ezik.

  4. Elbarritasun handiagatiko pentsioen balioa goratzeko, 1. atalean aurreikusitako arauak pentsioari eta osagarriari bakoitzari bere aldetik aplikatuko zaizkio. 2. atalean adierazitako gehienezko muga zehazteko, pentsioa bakarrik hartuko da kontuan, ez osagarriak.

Gizarte Segurantzaren sistemako aldibereko pentsioen edo beste pentsio publiko batzuen balioa handitzeko, kontuan hartuko da abenduaren 27ko 8/2023 Errege Dekretuan xedatutakoa.

Balioa handitzea aplikatzea:

2023ko abenduaren 31n pentsioak zuen hileko zenbatekoari aplikatuko zaio balioa handitzea, kontzeptu hauei izan ezik:

  1. Aurrez ezarritako gutxienekoetara iristeko aitortutako osagarriak.

  2. Lanean segurtasun-neurriak edo higiene-neurria falta izanagatiko prestazio ekonomikoen errekargua.

  3. Familia-kargengatiko aldi baterako errentak jasotzea, eta protesi- eta ortopedia-aparatuak eskuratzeko eta berritzeko kalte-ordain osagarria, iraungitako lan-istripuen eta gaixotasun profesionalen aseguruko pentsioa jasotzen bada.

SOVI Pentsioak:

1. Beste pentsio publikoekin aldiberekoak ez diren iraungitako SOVI pentsioen balioa handitzea, gertaera eragilearen data edozein izanda ere, 2023ko abenduaren 31n pentsioaren zenbateko zenaren eta 7.399,00 eurotako zenbatekoaren arteko ezberdintasuna, urteko zenbatekoan.

Aurreko paragrafoan ezarritakoari dagokionez, ez dira pentsio konkurrentetzat hartuko martxoaren 18ko 3/2005 Legearen babesean onartutako prestazio ekonomikoa, ez eta Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz elbarritu erabilgarriek edo lehen mailako ezgaituek jasotako pentsioa ere, edozein delarik ere legeria erregulatzailea, ez eta ezgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei eta horiek gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bateginean aurreikusitako hirugarren pertsona baten laguntzagatiko sorospena (2013ko azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuan onartua) eta terrorismo-ekintzen ondoriozko aparteko pentsioak ere.

Iraungitako SOVI pentsio bat aitortzeko, Gizarte Segurantzaren nazioarteko arauen bidez Espainiari lotutako beste herrialde batzuetan betetako aseguru-aldiak edo bizi izandako aldiak guztira zenbatu badira, Espainiaren ardurapeko pentsioaren zenbatekoa hainbanatuta ezingo da urtean 3510,50 euro baino gutxiagokoa izan.

Berme hori aplikatuko zaie ere bai iraungitako Zahartzaroko eta Baliaezintasuneko Nahitaezko Aseguruaz bestelako pentsio batzuen titularrei, baldin eta jasotzen ari diren pentsioa sorrarazi duen gertaera eragilearen datan aseguru horrek eskatutako eskakizun guztiak betetzen badituzte.

2. Aurreko atalean ezarritako pentsioen balioa handitzeak ez du izaera finkagarria.



Complementary Content
${loading}