Ordainketa bidea / ordainketa erakundearen aukera
Aukera librea:
Aukera libreko printzipioa bermatuko da, bai ordainketa bideari dagokionez araudiak ezarritakoen barruan, eta bai ordainketa erakundeari dagokionez, Laguntzaileen Erregistroaren barruan aipatzen direnen artean. Pentsioaren ordainketak ezin dio pentsiodunari inolako gasturik sortu.
Hasierako aukera:
Ordainketa bidea eta erakundearen hasierako aukera, pentsioaren eskaerarekin batera egiten da.
Aldaketak:
-
Pentsiodunak ordainketaren bidea eta laguntzailea alda dezake edozein unetan.
-
Pentsioa ordaintzeko bide berriak ondorioak izango ditu aldaketa eskatu ondorengo hilabetea pasa eta bigarren hilabeteko lehen astegunean.
-
Aldaketaren eskaera egin daiteke Gizarte Segurantzaren web orrian eskura dagoen ereduaren bidez.