PFEZ atxikipenak

Legearen arabera, urteko zenbatekoa gainditzen duten petnsioak zerga-ordainketen menpe daude pertsona fisikoen errenta gaineko Zerga (PFEZ) araupetzen duten arauetan ezarritako baldintzei jarraiki, eta dagokioenean, zergaren konturako atxikipenen sistema orokorraren menpe egongo dira, honako salbuespenak salbuespen:

Ezintasun iraunkorreko pentsioak

  • Beti salbuetsita daude:
    • Terrorismoko ekintzetatik eratorritako pentsioak.
    • Ezintasun iraunkorreko absolutua eta elbarritasun handiko pentsioak, eta horietatik eratorritako erretiro pentsioak, onuradunak 65 urte betetzean, izena aldatu delako.
  • Gaitutako ezintasun iraunkorreko pentsioak (% 75) eta horietatik eratorritako erretiro pentsioak, onuradunak 65 urte betetzean, izena aldatu delako, salbuetsita egongo dira Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan.

Zurztasun pentsioa

  • 03-1-1etik aurrera, pentsioa beti salbuetsita egongo da.

Senitartekoen aldeko pentsioa

  • Pentsioa zerga-ordainketaren menpe egon arrren, salbuetsita egongo da.
    • Terrorismoko ekintzetatik baldin badator.
    • Ezintasun absolutuan edo Elbarritasun handiko mailetako ezintasun iraunkor baten ondorioz aitortu baldin bada. 
  • 22 urtetik beherako familiartekoen aldeko prestazioak ere salbuetsita daude.

Alarguntza pentsioa

Pentsioa salbuetsia izango da terrorismo-ekintzetatik eratorria baldin bada.

Complementary Content
${loading}