Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Komunikazioa DIE Sisteman

Zein era daude GSDOrekin harremanetan jartzeko?

Trukaketa bi era ezar daitezke:

  • Sorten bidez:GSDOra fitxategi bat bidaltzean datza, kotizazio zein afiliaziokoa.

    • Nomina-programak sortutako fitxategiak, kotizazio zei afiliaziokoak.

    • WinSuite32tik bertatik sortutako fitxategiak.

  • On-line eraren bidez:Zuzenean GSDOren wen orrialdean sartuz, afiliazio zein kotizazio zerbitzuak eskaintzen dituenean.

Zein eratan egiten da jakinarazpena fitxategi-sorta bidaltzeko?

Fitxategiaren balidazioa eta egokitzapena amaituta, behin konexioaren botoia sakatuta, WinSuite 32-ren komunikazio-programa jartzen da abian, erabiltzaileari Internet bidez fitxategiak bidaltzea ahalbideratuko diona.

GSDO eta erabiltzailearen arteko komunikazioa Internet bidez egingo da, eta asteko zazpi egunetan eta eguneko 24 orduetan erabil daiteke.

Nolatan jakin daiteke fitxategia ondo transferitu dela?

Bidalketa egiten den konexio berean, erabiltzaileak fitxategia GSDOra heldu dela egiaztatzen duen jaso-agiria jasoko du eta emate-data bistaratuko da.

Nolatan daki GSDOk jasotako mezua benetan erabiltzaileak bidalitakoa dela?

Behin bidalketa prozesua hasita, bidaliko den mezuaren segurtasun eta kodeketa mekanismoa jarriko da martxan SILCON Ziurtagiriaren bidez, eta ondorioz zure fitxategia edozein manipulaziotatik salbu geratuko da. 
 

Nolatan ematen zaie hirugarrenekiko legezko balioa dokumentuei?

Azken zantzuaren bidez.

Azken zantzua algoritmo matematikoen bidez kalkulatutako karaktere alfanumerikoen multzoa da, dokumentu baten edukiaren laburpena eta berau inprimatzea ahalbideratzen duena. Gainera, azken zantzuak erabiltzaileen dokumentuei hirugarren baten aurrean legezko balioa ematen die. Hau da GSDOk erabiltzaileen postontzira bidaltzen duen zantzua behin aurkezpen epea amaitzen denean.

Zenbat denbora ematen du erantzuna heltzeak?

Behin bidalitako dokumentazioa prozesatuta (erroreak izan ditzake), TGSS k zure posta-elektronikora mezu bat bidaliko du, fitxategiak zuzen prozesatu direla eta errorea denean, detektatutako erroreen zehaztapenak zuzendu ahal izateko jakinaraziz.

Ezberdintasun batzuk daude kotizazio eta afiliazio fitxategien bidalketan:

  • Kotizazioa: Aurkezteko epean erabiltzaileak nahi beste alditan bidal dezake  kotizazio-dokumentu bat, kontuan izanda erabat ordezkatuko duela aurretiaz jasotakoa, beti ere bai epea eta kitapen-mota bai KKK berberak direnean.
  • Afiliazioa: Fitxategia bidali zenetik hiru egun baliodun izango dira egindako ekintza baliogabetzeko.

TGSSk jaso osteko egunetik zenbatuta hiru egun balioduneko epean erantzuna bidaliko du, baina usu egunean bertan bidaltzen da txostena erantzunarekin.

Complementary Content
${loading}