Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Kotizazioa

Dokumentuak papaerean aurkeztu beharrean, DIE  Sistemak egun langileen zerrendan diren datuak (TC2) bidaltzea ahalbideratzen du; halaber, honen laburpena (TC1), teknika telematikoen bidez, TGSSk zehaztutako formato berezian.

 DIE Sistemak kotizazioan duen ekintza esparruak, ondoko dokumentuak bitarteko telematikoen bidez aurkezteko aukera ematen du, egun diren paperezko ereduen ordez:

  • TC2: Erregimen Orokorra.
  • TC2/4: Ikatz meatzaritzako Erregimen Berezia
  • TC2/5: Itsasoko langileen Erregimen Berezia
  • TC2/8: Nekazaritzako Sistema Berezia (Benetako lanaldiak).
  • TC2/19: (Artisten) Erregimen Orokorra.

Honetaz gain, DIE Sistemak kotizazioaren eremuan ondokoa ahalbideratzen du:

Ordainketa modu hauek TC1 serieko ereduak egitea ekiditen du. Ordainketa-elektronikorako, TGSSk egungo TC1 ordainketa-eredua ordezkatzen duen Kotizazioen Kitapen-Ordainketa Agiria bidaliko du.

Kotizazio-prozesuak DIE Sisteman ondoko urratsak ditu:

  1. Egokitutako nomina eta pertsonalaren kudeaketarako programak TC2 dokumentuak dituen fitxategia sortuko du, aurretiaz TGSSk zehaztutako egitura eta edukiarekin, ohiko paperean egiten den inpresioaren ordez.

  2. Aurretiaz instalatutako baliozkotze eta egokitzapen Softwaretik (WinSuite 32), nomina-programak sortu dituen kotizazio-fitxategiak aukeratzen dira, zure PC an direnak. Programa horretatik sortutako fitxategia aukera daiteke, baliozkotu bidali beharreko datuak egokiak direla egiaztatzeko, egokitu eta Internet bidez bidali. Zure ordenagailuan fitxategi horren kopia bat geratzen da. Bidaltzean, dokumentuak egokitzean WinSuite32k sortutako hasierako zantzua doa, eta TGSSk berkalkulatuko du bidalketa manipulatu ez dela ziurtatzeko.

    Oharra: Zantzua algoritmo matematikoek kalkulatutako karaktere alfanumerikoen multzoa da, dokumentu baten edukia laburtzen dutenak. Bi zantzu mota daude:

    1. Hasierako zantzua: WinSuite32k sortutakoa erabiltzaileak TGSSra bidalitako dokumentu guztietan. Segurtasun neurria da, jasotzaileak egiaztatzeko jasotako dokumentua bidaltzaileak bidali zuenetik aldatu ez dela egiaztatzeko. Dokumentuan aldaketarik izanez gero, zantzua aldatu egiten da eta beraz, ez da hasierakoa bezalakoa izango.
    2. Hasierako zantzua: Erabiltzaileen dokumentuei hirugarren baten aurrean legezko balioa ematen diena. TGSSk erabiltzaileen postontzira bidaltzen duena behin kitapen-epea itxita eta fitxategiak prozesatzen direnean.

  3. Fitxategiaren baliozkotzea eta egokitzapena amaituta, behin konexio-bototia sakatuta, automatikoki  WinSuite32ren  "Komunikazioak" moduloa aktibatuko da, INTERNETra konexioa egin eta falta diren mezuak bidaliko dituena. Behin INTERNET konexioa jarrita, automatikoki GISSCIDE programa zabalduko da, fitxategiak bidali eta jasotzeko behar diren segurtasun neurriak ezarriko dituena, honetarako Ziurtagiri Digitala eskatuz (fitxategia. epf).

    SILCON  eta zerbitzura sartzeko Pasahitza eta "OK" sakatuko da. Giltzarrapo bat agertuko da lan-barran, erabiltzailea zuzen balioztu dela adieraziko duena.

    Balioztatzea zuzena bada, fitxategia bidaltzeko pantailari dagokion pantaila irekiko da, eta bidaltzen hasiko da erabiltzaileak igortzeko beharrezkoa den baimena badu.

    Berehala, erabiltzaileak TGSSak fitxategia jaso duela egiaztatzen duen txostena, eta "Jasotako mezuak ikusi" aukeran sakatuz, WinSuite 32-ren"Jakinarazpenak" atalaren barruan, ikusi ahal izango da.

  4. Behin bidalitako dokumentazioa prozesatuta (erroreak izan ditzake), TGSSak mezu bat bidaliko dizu zure posta-elektronikora, "Jasotako mezuak ikusi" aukeraren bidez eskuragarri duzuna, WinSuite32ren "Komunikazioak"  atalaren  barruan. Mezu honetan TGSSk fitxategiak zuzen prozesatu diren jakinaraziko dizu eta errorerik bada, detektatutako erroreen detaileak zuzen ditzazun. Aurkezteko epean erabiltzaileak nahi beste alditan bidal dezake kotizazio-dokumentu bat, kontuan izanda erabat ordezkatuko duela aurretiaz jasotakoa, beti ere bai epea eta kitapen-mota bai KKKberberak direnean.

  5. Kitapen-epea bukatzen denean, fitxategi guztiak irmotu egiten dira eta bidalitako TC2ei dagozkien azken zantzuak bidaliko dira.

  6. Azken zantzuak jasotakoan, WinSuite32k behar diren egiaztapenak egingo ditu, eta dokumentuaren baimendutako inprimatzea ahalbideratuko du, azken zantzua barne. Azken zantzu hauekin eta eskumena duenaren sinadurarekin, dokumentu hauek benetakotuak geratuko dira eta hirugarrenen aurrean eragina izango dute.
Complementary Content
${loading}