Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Itsasoko Langileen Erregimen Bereziko alta, baja eta datuen aldaketak

Prozedura

Informazio Orokorra


Helburua:

Datuen alta, baja eta aldaketak nahitaez jakinarazi behar zaizkio Gizarte Segurantzari, langile baten lan-jardueraren hasierari, bukaerari edo Gizarte Segurantzara afiliatutako langileen identifikaziorako eta laneko datuen aldaketei buruzko informazioa emanez.

Subjektuak:

Besteren konturako Langileak:

  •  Enpresariak bere langileen alta, baja eta datuen aldaketak jakinarazteko obligazioa du.

Norbere konturako Langileak:

  • Langileak alta eta bajaren eskaera egiteko eta datuen aldaketak jakinarazteko obligazioa du.
Inprimakiak:

Besteren konturako Langileak:

Norbere konturako Langileak:

  • Alta, baja eta datuen aldaketak:  TA.0825 Eredua
Non izapidetu:
Epeak:

Besteren konturako Langileak:

  • Alta-eskaera:
    • Lan-harremana hasi aurretik, 60 egun natural lehenagora arte.
  • Baja eta datu-aldaketaren Eskaera:
    • 3 egun natural.

Norbere konturako Langileak:

  •  Alta-eskaera:
    • 30 egun natural.
  •  Baja eta datu-aldaketaren Eskaera:
    • 3 egun natural.
Eragina:

Alta:

  • Aurrez aurkeztutako altek jarduera hasten den egunetik aurrera izango dute eragina.
  • Epez kanpo aurkeztutako altek eskaera aurkezten den egunetik aurrera izango dute eragina, kuotak arauzko epearen barnean ordaindu diren kasuetan izan ezik; orduan, altaren eragina atzeratu egingo da, dagokion langilearen lehen kuotak ordaindu diren egunera arte.
  • Ofizioz egindako alten eragina hori eragin duten gertakariak ezagutu diren egunera arte atzeratuko dira.

Baja:

  • Langilearen bajak zerbitzuak emateari uzten dionetik izango du eragina.
  • Langilearen baja-eskaerak amaituko du kotizatzeko beharra, lana utzi zuenetik.
  • Baja epez kanpo eskatzen bada, kotizatzeko betebeharra Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak lana eten dela jakiten duen egunean bertan amaitzen da.
  • Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak ofiziozko baja bideratzen duenean, kotizatzeko betebeharra deuseztatu egingo da, ikuskaritza-lana gauzatzen den edo lanaren etena egiaztatzen duten datuak edo dokumentuak jasotzen diren egunean bertan.
Beste datu interesgarri batzuk:
  • Enpresariek enpresan beren zerbitzuak ematen dituzten langileen alta, baja edo datuen aldaketa jakinarazi behar dituzte. Hauek egiten ez badute, langileak zuzenean egin  dezake Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrean.
  • Enpresak edo langileak egiten ez dutenean, alta, baja eta datuen aldaketak Itsasoko Gizarte Institutuaren Zuzendaritza Probintzialak eta Tokiko Zuzendaritzak egin ahal izango dute.
  • Ontziak enpresa inskribatuta dagoen tokitik urrun nabigatzen duenean, 6 egun  naturaleko epea izango dute honetarako eta ontzia inskribapena egina duen probintziako portura iristen den unetik zenbatzen hasiko da, alta, baja edo langilearen datuen aldaketak izapidetzeko; langilea enpresan lanean hasi den unearen eta afiliazio- eta alta-eskaeraren artean ezingo da 10 egun natural baino gehiagoko aldea egon.
Complementary Content
${loading}